YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 1

1
JUDUEN ITZULERA ETA TENPLUAREN BERRERAIKUNTZA (1,1—6,22)
Zirok atzerritik etortzeko baimena eman
1Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jeremias profetaren ahoz iragarritakoa#1,1 1,1-3 atala 2 Kro liburuko bukaeraren berdina da (2 Kro 36,22-23). Ziro: Pertsiako errege izan zen K.a. 558tik 529ra. 539ko udazkenean Babilonia konkistatu zuen Babiloniako Errege titulua hartuz. lehen urtea: K.a. 538a, juduei Jerusalemera itzultzeko baimena eman zienekoa. Jeremiasen ahoz iragarritakoa: Jeremiasek erbestealdia 70 urteren buruan bukatuko zela iragarri zuen; 606. urtea eman zuen segur aski abiapuntutzat; halere, ez dago zifra hori zehatz hartzerik, sinbolikoki baizik (ik. Jr 25,11-12 eta 29,10); Bigarren Isaiasen liburuan ere aipatzen dira Ziro eta beronen eginkizuna (ik. Is 44,28 eta 45,1-6). bete zuen Jaunak. Eta berak eraginda, Pertsiako errege Zirok hitzez eta idatziz bere erreinu osoan agindu hau zabaldu zuen:#Ziroren agindua 4,3; 5,13; 6,3-5.
2«Honela agintzen du Pertsiako errege Zirok: Lurreko erreinu guztiak eman dizkit Jaunak, zeruetako Jainkoak#1,2 zeruetako Jainko: Pertsiar erlijioak bere jainkoei sarri ematen zien titulua., eta Judako Jerusalemen berari tenplua eraikitzeko agindu dit. 3Beraz, zuen artean haren herriko diren guztiak igo bitez, Jainkoa lagun, Judako Jerusalemera eta han dagoen Jaunari, Israelgo Jainkoari, eraiki biezaiote etxea. 4Bizirik gelditu diren eta itzuli nahi duten israeldarrei lagun biezaie inguruko jendeak; eman biezazkie zilarra, urrea, ondasunak, abereak eta nork bere borondatezko opariak, Jerusalemen dagoen Jainkoaren etxerako».#tenplurako emaitzak 7,15-16; 8,25-27; Ir 25,2-3. Ik. 1 Kro 29,2-5. borondatezko opariak 2,68; 7,15-16; 8,28; Ne 7,69. Ik. Ir 3,22; 11,2; 12,35.
5Orduan, ateratzeko prestatu ziren Judaren eta Benjaminen familietako buruak, apaizak eta lebitarrak, hots, Jerusalemen dagoen Jaunaren etxea eraikitzera joateko Jainkoak bultzaturiko guztiak. 6Auzokoek eskuzabal lagundu zieten, eta zilar eta urrezko ontziak, ondasunak, abereak eta bitxi ederrak eman zizkieten, nork bere borondatez eskainitakoaz gainera.
7Ziro erregeak, bere aldetik, itzuli egin zituen Jaunaren etxeko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemdik hartu eta bere jainkoen etxean ipinitakoak. 8Mitridates altxorzainaren esku utzi zituen, eta honek zenbatu eta Xexbatzar Judako gobernariari eman zizkion. 9Hona hemen zerrenda: urrezko 30 ontzi, zilarrezko 1.000 plater, 29 labana, 10urrezko 30 kopa, bigarren mailako zilarrezko 410 kopa eta beste 1.000 ontzi. 11Guztira, urre eta zilarrezko 5.400 ontzi#1,11 5.400 ontzi: Zerrendan azaltzen diren gauzak 2.499 dira; agian, zerrenda ez zaigu osorik eman..
Hori guztia eraman zuen Xexbatzarrek, erbesteratuak Babiloniatik Jerusalemera itzuli zirenean.

Currently Selected:

ESDRAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy