YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 21

21
Giza hiltzaile ezezaguna
1«Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean norbait landan lurrean hilda azaldu eta nork hil duen ez badakizue, 2herri-arduradunek eta epaileek bertara joan eta gorpuaren eta inguruko hirien arteko luze-laburra neurtuko dute. 3Hildakoagandik hurbilen legokeen hiriko arduradunek bigai bat hartuko dute, behin ere lanean jardun edo uztarrian lotu gabea.#uztarrian lotu gabea Zen 19,2. 4Sekula agortzen ez den erreka baten ondora, inoiz landu eta erein gabeko tokira, eraman eta lepo-hezurra hautsiko diote.
5«Orduan, apaiz lebitarrak hurbilduko dira, horiek aukeratu baitzituen Jaunak zuen Jainkoak bere liturgi zerbitzurako eta beraren izenean herria bedeinkatzeko, eta beraiei baitagokie lege-auziak eta arazo kriminalak erabakitzea.#apaiz lebitarrak 17,9+. liturgi zerbitzurako 10,8+. lege-auziak erabaki 17,8-12. 6Ondoren, hilketa-tokitik hurbilen dagoen hiriko arduradun guztiek eskuak garbituko dituzte errekan eta lepo-hezurra hautsitako bigaiari gainean ezarriko,#eskuak garbitu errugabetasunaren adierazgarri Sal 26,6+; Mt 27,24. 7esanez: “Gure eskuak ez du horren odolik isuri, ezta begiek ezer ikusi ere. 8Barka, Jauna, askatu duzun zeure herri Israeli, eta ez utzi zeure herrian errugabeen hilketarik gertatzen”.
«Eta hilketa ez zaie leporatuko. 9Horrela, Jaunari atsegin zaiona eginez, hilketaren errua ezabatu egingo duzue zeuen artetik.#hilketaren errua ezabatu 19,13.
Neskatxa gatibuekin ezkontzea
10«Gerrara atera eta, Jaunak zeuen Jainkoak etsaiak eskura emanik, gatibuak egitean, 11zuetako norbaitek haien arteko neska ederren bat ikusi eta, hartaz maitemindurik, emaztetzat hartu nahi badu, 12eraman dezake etxera. Emakumea, ilea eta azkazalak moztu, 13gatibu-soinekoa erantzi#21,12-13 ilea eta azkazalak moztu, gatibu-soinekoa erantzi: Keinu hauek neskatxa gatibuak, Israel herrian sartu ahal izateko, aurreko loturak hausten dituela adierazten dute. eta etxean geldituko da hilabete batez bere aita-amengatik negar egiten. Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira. 14Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truke, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.
Lehen-semearen eskubideak
15«Eman dezagun gizon batek bi emazte dituela eta bata bestea baino maiteago duela, eta, batak zein besteak seme-alabak eman dizkion arren, gutxiago maite duenarena dela lehen-semea#21,15 lehen-semea: Ik. Has 25,31 oh.. 16Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-semetzaren eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.#lehen-semetzaren eskubidea Has 25,33+; 1 Kro 5,1-2. 17Aitzitik, gutxiago maite duen emaztearen semea aitortuko du lehen-seme eta, ondare guztitik, beste semeei dagokiena baino bi aldiz gehiago emango dio; seme hori izan da aitaren gizontasunaren lehen emaitza eta berari dagokio lehen-semetzaren eskubidea.#gizontasunaren lehen emaitza Has 49,3.
Seme bihurria
18«Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aita-amen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena;#aita-amen esana egin Es 1,8; 6,20. 19gurasoek semea hartu eta herri-arduradunengana eramango dute auzitegira, 20eta esango diete: “Gure seme hau zentzakaitza eta bihurria da, ez digu esana egiten; tripontzi eta mozkorra da!”#tripontzi eta mozkorra Es 23,21. Ik. Mt 11,19. 21Orduan, hiritarrek harrika emango diote hil arte. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik; horren berri jakitean, beldur izango dira israeldar guztiak.#harrika emango 13,11+. gaiztakeria ezabatuko 13,6+. jakitean israeldarrak beldur 13,12+.
Urkabetik zintzilikatuari lur ematea
22«Heriotza-zigorra merezi duen bekatu batengatik norbait urkabean hiltzen baduzue, 23gorpua ez da gauez bertan geldituko. Egun berean emango diozue lur, Jainkoaren madarikazioa erakartzen baitu#21,23 madarikazioa erakartzen baitu: H.h., Jainkoaren madarikazio baita; honela ere uler daiteke: Jainkoak madarikatua baita. zintzilikatuak, eta ez baituzue kutsatu behar Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat ematen dizuen lurraldea.#zintzilikatua Jos 8,29; 10,26; Jn 19,31; Ga 3,13.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 21: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy