YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 19

19
Babes-hiriak
(Zen 35,9-28)
1«Jaunak zuen Jainkoak erauzi egingo ditu zuei ematen dizuen lurraldeko herriak. Lurraldeaz jabetu eta bertako hiri eta etxeetan bizitzen jartzean,#Babes-hiriak 4,41+. 2hiru hiri aukeratuko dituzue Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emandako lurraldean. 3Horretarako, lurraldea hiru zatitan banatuko duzue eta hiri haietarako bideak egokituko, edozein hiltzailek nora ihes egin izan dezan.
4«Aurrez gorrotatzen ez duen norbait nahi gabe hiltzen duenak, hiri haietako batera egin dezake ihes, bizirik irauteko. 5Demagun, adibidez, norbait lagunarekin basora zuhaitzak botatzera joaten dela eta, zuhaitza mozteko aizkorakada ematean, burdinak girtenetik ihes egin eta, laguna parean harrapaturik, hil egiten duela; horrelakoak hiri haietako batera ihes egin dezake eta bizia salbatu. 6Hiriak urrutiegi baleude, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak#19,6 hildakoa mendekatzeko eskubidea duena: Ik. Zen 35,12 eta oh.; 35,19-27., amorruz bero-bero, atzetik segi, harrapatu eta hil lezake, nahiz eta hiltzaileak heriotzarik merezi ez, hildakoa aurrez gorrotatzen ez zuenez gero. 7Horregatik agintzen dizuet hiru hiri horiek aukeratzeko.
8-9«Gainera, Jauna zeuen Jainkoa maitatuz eta haren bideetan bizitza osoan ibiliz, gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok betetzen saiatzen bazarete, Jaunak zeuen Jainkoak, arbasoei zin egin bezala, zeuen lur-mugak hedatuko dizkizue eta agindutako lurralde osoa emango#19,8-9 agindutako lurralde osoa emango: Ik. 1,7.8 oh.; orduan, aipatutako hiru hiriez gainera, beste hiru aukeratuko dituzue.#Jauna maitatu 6,5+. gaur ematen… 4,8+. betetzen saiatu 5,1+. 10Horrela, ez da errugabeen odolik isuriko Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat emango dizuen lurraldean, eta ez zarete hilketa-errudun gertatuko.
11«Baina, lagun hurkoari gorroto dion norbaitek, zelatan jarri, eraso eta hiltzen badu eta hiri haietako batera ihes egiten, 12atxilotu eta ekartzeko aginduko dute beraren hiriko arduradunek eta mendeku-eskubidea duenaren esku utziko, hil dezan. 13Ez izan horrelakoaz gupidarik! Horrela ezabatuko duzue errugabearen hilketa Israeldik, eta zoriontsu izango zarete.#Ez izan gupidarik 7,16+. Horrela ezabatuko 13,6+. zoriontsu izan 4,40+.
Mugarriak errespetatu
14«Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emandako lurraldean, lehenengo iritsitakoek ondare-zatiak banatu eta mugarriak ezarriko dituzte. Ez aldatu sekula mugarriak lekuz auzokoaren kaltetan.#Ez aldatu mugarriak lekuz 27,17.
Testigantzak
15«Lekuko bakarra ez da aski inoren hutsegitea edo delitua frogatzeko; delitua edozein dela ere, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz bakarrik erabakiko da auzia.#bi edo hiru lekuko 17,6+.
16«Asmo txarreko lekukoak norbait delituren batez salatzen badu,#lekuko faltsua Ir 20,16+. 17bi alderdiak aurkeztuko dira Jaunaren aurrera, une hartan zerbitzu-txandan egongo diren apaiz eta epaileengana. 18Epaileek zehatz-mehatz ikertuko dute auzia; ikusten bada lekukoa faltsua dela eta herritarra gezurrez salatu duela, 19besteari ezarri nahi zion zigor bera ezarriko diote berari; horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik. 20Gainerakoak, horren berri jakitean, beldur izango dira eta horrelako gaiztakeriak egiteari uko egingo diote. 21Ez izan horrelakoaz gupidarik: bizia biziaren ordain#19,21 bizia biziaren ordain: Ik. Ir 21,23 oh; Lb 24,19-20; Mt 5,38., begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain.#bizia biziaren ordain Ir 21,23+.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 19: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy