YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 7

7
Estebanen hitzaldia
1Apaiz nagusiak galdetu zion Estebani#Esteban 6,5+.: «Egia al da hori guztia?»
2Estebanek erantzun zuen: «Senide eta gurasook, entzun: Jainko aintzatsua gure arbaso Abrahami agertu zitzaion, artean Mesopotamian zegoela, Haranen bizitzen jarri aurretik#7,2 Haranen bizitzen jarri aurretik: Gertatu, agerpena Haranen gertatu zen, Has 11,31k dioenez. Estebanek hemen, hitzaldiko beste zenbait puntutan bezala, Bibliaz kanpoko judu-tradizioak jarraitzen ditu., 3eta esan zion#eta esan zion… Has 12,1.: Utzi zeure lurra eta zeure ahaideak eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera. 4Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen#kaldearren lurraldea, Haran Has 11,31—12,5. jarri zen bizitzen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orain zuek bizi zareteneko lurralde honetara aldatu zuen Jainkoak. 5Hala ere, ez zion ondaretzat lurrik eman#ez zion lurrik eman Dt 2,5. berari… Has 12,7; 13,15; 15,18; 24,7. seme-alabarik ez Has 11,30; 15,2; 16,1., ezta oin bat ere; baina berari eta beraren ondorengoei emango ziela agindu zion, oraindik Abrahamek seme-alabarik ez zuen arren. 6Honela mintzatu zitzaion Jainkoa: Zure#Zure… Has 15,13-14. Ik. Ir 3,12.ondorengoak atzerritar gisa biziko dira berena ez duten lurraldean. Esklabotza eta zapalkuntzapean edukiko dituzte laurehun urtez. 7Alabaina, zigortu egingo dut —esan zion, gainera, Jainkoak— esklabo bihurtuko dituen herria, eta ondoren atera egingo dira eta toki honetan#7,7 toki honetan: Ir 3,12an mendi honetan (Horeb/Sinai) esaten da; baina Estebanek toki honetan dio, honela Jerusalem eta tenplua aipatzen dituelarik.gurtuko naute. 8Ondoren, erdainkuntza eman zion itunaren ezaugarri#erdainkuntza itunaren ezaugarri Has 17,9-14. Isaak erdaindua Has 21,4.; hala, Isaak jaio zitzaionean, zortzigarren egunean erdaindu egin zuen Abrahamek; berdin egin zuen Isaakek ere Jakobekin, eta Jakobek hamabi patriarkekin.
9«Patriarkek, ezinikusiagatik, saldu egin zuten beren anaia Jose, eta Egiptora eramana izan zen. Baina Jainkoa berekin zuen Josek,#Joseri ezinikusia Has 37,11. Egiptora eramana Has 37,28. Josek Jainkoa berekin Has 39,2-3.21.23. 10eta larrialdi guztietatik onik atera zuen. Jakinduria eman zion eta Egiptoko errege faraoiaren aurrean begiko egin; hala, Egiptoko eta bere jauregiko buru jarri zuen faraoiak.#faraoiaren aurrean begiko; jakintsu Has 41,37-39. faraoiaren jauregiko buru Has 41,40-43; Sal 105,21. 11Gero, gosetea#gosetea Has 41,54-57; 42,5. gertatu zen Egipto osoan eta Kanaanen. Larria zen egoera eta gure arbasoek ez zuten jatekorik. 12Jakobek, Egipton garia bazela jakinik, hara bidali zituen gure arbasoak.#Jakoben semeak Egipton Has 42,1-4. 13Bigarren aldiz joan zirenean, Josek bere burua ezagutzera eman#Josek bere burua ezagutzera eman Has 45,3-4. faraoiak Joseren jatorriaren berri Has 45,16. zien anaiei, eta Joseren jatorriaren berri jakin zuen faraoiak. 14Orduan, Josek bere aita Jakob eta etxeko guztiak ekartzeko agindu zuen: hirurogeita hamabost#7,14 hirurogeita hamabost: Ik. Has 46,27 oh. lagun ziren guztira.#Josek aita ekartzeko eskatu Has 45,9-11.17-20. hirurogeita hamabost Has 46,27; Ir 1,5. 15Honela jaitsi zen Jakob Egiptora#Jakob Egiptora Has 46,6-7. Jakoben eta arbasoen heriotza Has 49,33; Ir 1,6., eta han hil ziren bera eta beste gure arbasoak. 16Gero, haien gorpuak Sikemera eraman zituzten eta, bertan, Abrahamek Hamorren ondorengoei diruz erositako hilobian#Abrahamek erositako hilobia Has 23,2-20. Jakobek Hamorren ondorengoei erositako hilobia Has 33,18-19. Jakob hobiratua Has 49,29-30; 50,12-13. Jose Sikemen hobiratua Jos 24,32. ezarri#7,16 Tx. honetako datuak ez datoz bat Hasiera liburukoekin. Segur aski, hemen ere Bibliaz kanpoko tradizioak jarraitzen ditu Estebanek (ik. 7,2 oh.)..
17«Jainkoak Abrahami zin eginiko agintzaria betetzeko garaia hurbildu ahala, herria haziz eta ugalduz joan zen Egipton.#herria ugaldu Ir 1,7. 18Baina#Baina… Ir 1,8.beste errege bat izan zen Egipton, Jose ezagutu ez zuena. 19Hark gure herriaren aurka maltzurkeriaz jokatu zuen eta tratu txarra eman zien gure arbasoei, beren haurrak zapuztera behartuz, bizi ez zitezen.#jokabide maltzurra Ir 1,10-11. haurrak zapuztera behartu Ir 1,22.
20«Garai hartan jaio zen Moises. Guztiz ume ederra#7,20 Guztiz ume ederra: H.h., ederra Jainkoarentzat; hebreerak superlatiboa adierazteko duen era da hau.#ume ederra Ir 2,2; Heb 11,23. zen eta hiru hilabetez gurasoek etxean hazi zuten. 21Utzi beharra izan zutenean, faraoiaren alabak jaso#faraoiaren alabak jaso Ir 2,3-10. zuen eta bere seme bezala hazi. 22Egiptoarren jakintza guztia ikasi zuen Moisesek, eta hizketan eta ekintzan trebea izan zen.
23«Berrogei urte bete zituenean, bere senide israeldarrekin harremanetan#bere senideekin harremanetan Ir 2,11. jartzea erabaki zuen. 24Egiptoar batek israeldar bat gaizki zerabilela ikusirik, honen alde atera zen eta, anaia zapaldua mendekatu nahirik, hil egin zuen egiptoarra.#egiptoarra hil Ir 2,11-12. 25Uste zuen bere senideek ulertuko zutela beraren eskuz askatu nahi zituela Jainkoak; baina ez zuten ulertu. 26Biharamunean, israeldar batzuk borrokan ari zirela, haien artera sartu zen bakeak egitera, esanez: “Adiskideok, zergatik ari zarete elkar joka, anaiak izanik?”#Moises eta bere herritarrak Ir 2,13-14. 27Baina laguna jotzen ari zenak bultza egin zion, esanez: Nork jarri#Nork jarri… Ir 2,14. Ik. Lk 12,14.hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? 28Ala, atzo egiptoarra bezala, hil egin behar ote nauk ni ere? 29Hau entzutean, Moisesek ihes egin#Moisesek ihes egin Ir 2,15. Madianen bizi eta bi seme izan Ir 2,21-22; 18,3-4. zuen eta Madianen jarri zen bizitzen, eta han bi seme izan zituen.
30«Berrogei urteren buruan, aingeru bat#aingeru bat… Ir 3,1-4.agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan. 31Moises harriturik gelditu zen ikusten zuenaz eta, hobeto ikusteko bertara hurbiltzean, Jaunaren ahotsa entzun zuen: 32Ni zure#Ni zure… Ir 3,6.arbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen. 33Orduan, Jaunak esan zion: Erantzi#Erantzi… Ir 3,5.oinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita. 34Ongi ikusia dut#Ongi ikusia dut… Ir 3,7-10.neure herriaren atsekabea Egipton eta entzunak ditut haren intziriak. Haiek salbatzera etorri naiz. Orain, zatoz hona, Egiptora bidali behar zaitut eta.
35«Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? esanez israeldarrek ukatu zuten Moises bera bidali zien, bada, Jainkoak buruzagi eta askatzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez.#askatzaile Lk 1,68; 2,38. aingeruaren bidez Ir 3,2. 36Moisesek atera zituen Egiptotik, egintza harrigarri eta mirariak#egintza harrigarri eta mirariak 2,22; 2,43; Ir 3,20; 7,3. Itsaso Gorrian Ir 14,21-28. berrogei urtez basamortuan Zen 14,33. eginez Egipton, Itsaso Gorrian eta berrogei urtez basamortuan. 37Moisesek berak esan zien israeldarrei: Ni bezalako#Ni bezalako… 3,22; Dt 18,15.profeta sorraraziko dizue Jainkoak herritarren artetik. 38Basamortuko batzarrean, bera izan zen bitarteko Sinai mendian hitz egiten zien aingeruaren#7,38 batzar: Hemen batzar itzuli dugun grekozko ekklesia hitz bera da eliza adierazteko erabiltzen dena ere; kristau-eliza, basamortuko herri-batzar haren jarraipena da. aingerua: Estebanen hitzaldiak erakusten duenez (ik. 30-31 tx.ak), testurik zaharrenetan Jaunaren aingeruak Jauna bera adierazten du (ik. Mt 1,20 oh.); geroztik, Jainkoaren transzendentzia azpimarratzen delarik, Jauna eta haren aingerua bereizi egiten dira, hemen ageri denez: Moisesek ez zuen izan Jainkoarekin zuzeneko harremanik, haren aingeruarekin edo aingeruekin baizik (ik. Ga 3,19; Heb 2,2).#Basamortuko batzarra Ir 19,7-15. Ik. Dt 9,10; 10,4. aingerua Sinai mendian 7,53; Ga 3,19; Heb 2,2. Moisesek bizia dakarten hitzak jaso Ir 19,3-6; 20,1-17; Dt 5,4-22; 9,10; Erm 10,5; Ga 3,12. eta gure arbasoen artean; berak jaso zituen bizia dakarten hitzak, guri emateko. 39Baina gure arbasoek ez zuten haren esanik egin nahi izan; aitzitik, baztertu egin zuten eta, Egiptora itzulminez#Egiptorako itzulmina Zen 14,3., 40Aaroni esan zioten: Egizkiguzu#Egizkiguzu… Ir 32,1,23.bidean gidatuko gaituzten jainkoak, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri. 41Orduan, zekor-irudia#zekor-irudia Ir 32,4-6.egin eta idolo honi sakrifizioa eskaini zioten, eta jai egin zuten beren eskuz eginaren omenez. 42Horregatik, Jainkoak bizkarra eman zien, eta, beren kasa utzi zituelarik, ortziko izarrak gurtu zituzten, profeten liburuan#7,42 profeten liburuan: Am 5,25-27aren aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera emana dago, zertxobait aldatua. idatzia dagoen bezala:
«Israel#Israel… Am 5,25-27.herria,
basamortuan berrogei urtez
abererik hil eta oparitzat
eskaini ote zenidan? # izarrak gurtu Jr 7,18; 8,2.
43 Ez! Molok-en oihal-etxola
eta zeuen jainko Refanen izarra
eraman zenituzten zeuekin,
gurtzeko zeuek eginiko irudiak.
Bada, Babiloniaz haraindi
erbesteratuko zaituztet.
44«Gure arbasoek bazuten basamortuan itun-agiriaren etxola#itun-agiriaren etxola Ir 27,21 Zen 1,50. erakutsi zion ereduaren araberakoa Ir 25,9.40., Jainkoak Moisesi agindu bezala egina, erakutsi zion ereduaren arabera, alegia. 45Ondoren, gure arbasoek, aurrekoengandik etxola hura hartu eta kanaandarren lurraldera sartu zuten, Josueren gidaritzapean#Josueren gidaritzapean Jos 3,7-17; 18,1. kanaandarrak bota ondoren Jos 23,9; 24,18. lurralde hartaz jabetu zirenean, Jainkoak haien aurretik kanaandarrak bota ondoren. Honela Daviden garaia arte. 46David gogoko izan zitzaion Jainkoari, eta Jakoben Jainkoarentzat#7,46 Jainkoarentzat: Ohiko testuak etxearentzat, hau da, ondorengoentzat, dio; baina eskuizkribu askok, batzuk zaharrak eta garrantzizkoak, Jainkoarentzat diote. bizilekua egin ahal izatea eskatu zion Davidek Jainkoari.#Davidek Jainkoarentzat bizilekua egin nahi 2 Sm 7,2-16; Sal 132,1-5. 47Baina eraiki, Salomonek eraiki zion etxea,#Salomonek eraiki 1 Erg 6,1-14; 8,19-20. 48nahiz eta Goi-goikoa giza eskuz eginiko etxetan bizi ez, profetak dioen bezala:#giza eskuz eginiko etxetan bizi ez 17,24.29; 19,26; 1 Erg 8,27; Is 66,1-2.
49 «Neure tronu # Neure tronu… Is 66,1-2. dut zerua,
neure oin-aulki lurra.
Hala diot nik, Jaunak:
Zer etxe egingo didazue, bada,
edo zein toki nire atsedenerako?
50 Ez ote dira neuk eginak
gauza guztiok?
51«Burugogorrok#Burugogorrok Ir 33,3.5. bihotz- eta belarri-gogor Lb 26,41; Jr 6,10; 9,25., jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok#7,51 jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok: H.h., bihotz eta belarriei dagokienez erdaingabeok.! Espiritu Santuari kontra egiten diozue beti. Zeuen arbasoen antzeko zuek ere! 52Zein profeta ez zuten zuen arbasoek pertsegitu? Haiek Zintzoaren#7,52 Zintzoa: Hau da, Jesus. etorrera aurrez iragartzen zutenak hil zituzten; zuek, berriz, Zintzoa bera saldu duzue eta hil,#profetak pertsegituak Lk 6,23+. Zintzoa 3,14+. 53zuek, aingeruen eskutik#7,53 aingeruen eskutik: Ik. 7,38 oh. eta Heb 2,2. legea#aingeruen eskutik legea 7,38; Ga 3,19; Heb 2,2. bete ez duzuenok 15,10. hartu bai, baina bete ez duzuenok».
Esteban harrikatua
54Estebanen hitzaldia entzutean, barrua sutan zuten eta hortzak karraska, haren aurka amorruz. 55Baina hark, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus zutik Jainkoaren eskuinaldean.#Jesus Jainkoaren eskuinean zutik Lk 22,69+; 1 P 3,22. 56Eta honela esan zuen: «Hara, zerua zabalik#zerua zabalik Mt 3,16+. Gizonaren Semea Mt 8,20+. ikusten dut eta Gizonaren Semea zutik Jainkoaren eskuinaldean».
57Orduan, haiek belarriak itxi eta, garrasika, gainera jaurti zitzaizkion Estebani denak batean. 58Atera zuten hiritik eta harrika hasi zitzaizkion. Testiguek Saulo zeritzan gazte baten ondoan utzi zituzten beren jantziak.#Saulo Estebanen heriotzakoan 22,20; 26,10. 59Harrika ari zitzaizkion bitartean, Estebanek honela egiten zuen otoitz: «Jesus Jauna, hartzazu nire bizia#hartzazu nire bizia Sal 31,6; Lk 23,46.».
60Gero, belauniko erorita, goraki esan zuen: «Jauna, ez leporatu horiei bekatu hau#7,60 Estebanen hitzek Jesusek gurutzean esandakoa gogorarazten dute (ik. Lk 23,34.46); hala ere, Jesusek Aitari zuzentzen zizkion; Estebanek, berriz, Jesus Jaunari.».
Eta, hau esanik, hil egin zen.#goraki esan zuen Mt 27,46.50; Mk 15,34.37; Lk 23,46. ez leporatu bekatu hau Lk 23,34.

Currently Selected:

EGINAK 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy