YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 15

15
Absalom azpilanean
1Honen ondoren, Absalomek guda-gurdi bat, zaldiak eta aurretik joango zitzaizkion berrogeita hamar gizon eskuratu zituen. 2Goizean goiz jaiki eta hiri-sarrerako ate ondoan jarri ohi zen. Norbaitek arazoren batengatik erregeagana zuzenbide eske etorri beharra zuenean, Absalomek dei egin eta galdetu ohi zion:
—Zein hiritakoa zara?
Eta besteak erantzuten:
—Israelgo halako leinukoa.#arazoren batengatik… zuzenbide eske Dt 25,1; 1 Erg 3,16-28; Lk 12,13; 18,3.
3Eta Absalomek:
—Adizu. Zure auzia egokia eta zuzena da, baina inork ez dizu entzungo erregearen izenean.
4Esaten zion, gainera:
—Herri honetako epaile#15,4 epaile: Auziak erabakitzea erregearen eginkizuna zen; horrela, agirian dago Absalomek errege-aulkia kendu nahi ziola. egingo banindute, niregana etorriko litzateke auziak dituen jendea, eta nik zuzenbidea egingo nieke.#etorriko… jendea 1 Sm 22,2.
5Bat edo bat hurbildu eta aurrean ahuspezten zitzaionean, Absalomek eskua luzatu, hartu eta besarkatu egiten zuen.#besarkatu 14,33+. 6Halaxe egin ohi zuen erregeagana zuzenbide eske zetozen israeldar guztiekin. Horrela, bereganatzen ari zen israeldarren bihotzak.
7Lau urteren buruan, behin batean, esan zion Absalomek erregeari:
—Joan al naiteke Hebronera#15,7 Lau urte: Hebreerazko testuak berrogei urte dio. Hebron: Ik. 2,1 oh., Jaunari hitzeman nion eskaintza egitera?#hitzeman nion eskaintza Dt 23,22. 8Siriako Gexur hirian nintzelarik, nik, zure zerbitzari honek, promes hau egin bainuen: «Jaunak Jerusalemera itzularazten banau, oparia eskainiko diot Jaunari».#oparia eskainiko Has 28,20-22.
9Erregeak erantzun zion:
—Zoaz bakean.
Jaiki eta abiatu zen Hebronerantz.
10Absalomek, ordea, mandatariak igorri zizkien Israelgo leinu guztiei, esanez:
—Adar-hotsa entzun orduko, esazue: «Absalom errege da Hebronen».#Adar-hotsa 1 Erg 1,39+.
11Absalomekin batera, berrehun gizon gonbidatu joan ziren Jerusalemdik, xalo-xalo, deus ere jakin gabe.#gonbidatu 1 Sm 9,13.22; 1 Erg 1,41.49. 12Sakrifizioa eskaintzen ari zelarik, etorrarazi zuen Absalomek Gilotik Ahitofel giloarra#15,12 Sakrifizioa eskaintzen: Honela ere itzul daiteke: Absalom eskaintzen ari zen sakrifizioa ikustera etor zedin. Gilo: Hebrondik ipar-mendebaldera 10 km ingurura zegoen hirixka., Daviden aholkularia. Azpilanak gero eta indar handiagoa zuelarik, gero eta jende gehiago ari zitzaion biltzen Absalomi.#Sakrifizioa 1 Erg 1,9.19.25. Ahitofel 15,34; 16,23; 17,23.
David Jerusalemdik ihesi
13Hartan, batek honela adierazi zion Davidi:
—Israeldarren bihotzak Absalomen alde jarri dira.
14Orduan, esan zien Davidek Jerusalemen berekin zituen zerbitzariei:
—Goazen ihesi, bestela Absalomek ez digu ihesbiderik utziko. Zabiltzate bizkor; ez dadila gerta berak aurrea hartu, harrapatu eta hondamena ekarriz hiriko guztiok ezpataz garbitzea.#Goazen ihesi Sal 3,1.
15Zerbitzariek ihardetsi zioten erregeari:
—Prest gaude gure errege jaunak erabakitakoa betetzeko.
16Etxea zaintzeko hamar ohaide utzirik, oinez atera zen erregea etxeko guztiekin.#hamar ohaide 16,21-22; 20,3. 17Erregea eta bere lagun guztiak oinez kanpora zihoazela, hiriko azken etxearen ondoan gelditu ziren. 18Zerbitzari guztiak erregearen ondoan zihoazen; keretar eta peletar guztiak eta Gatetik#15,18 keretar eta peletar: Erregea zaintzen zuten gudari arrotzak ziren. Gat: Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen hiri filistearra. jarraitu zioten seiehun gizon gatarrak, berriz, erregearen aurretik. 19Erregeak esan zion Itai gatarrari:
—Gurekin etorri behar al duzu zuk ere? Itzul zaitez eta gelditu beste erregearekin; zu ere atzerritarra zara eta zeure herritik erbesteratua. 20Atzo heldu zinen eta gaur neurekin eraman behar ote zaitut bada, noraezean ibiltzeko, neuk ere nora joan ez dakidalarik? Itzul zaitez eta eraman zeurekin zeure senideak. Jaunaren onginahia eta leialtasuna zurekin#15,20 Jaunaren onginahia: Hebreerazko testuak onginahia eta leialtasuna dio soilki.!
21Itaik, ordea, ihardetsi zion erregeari:
—Ala Jauna! Ala erregea, ene jauna! Nire errege jauna nora, ni ere hara, hiltzeko nahiz bizitzeko.#Nire errege jauna nora, ni ere hara Rt 1,16; Lk 9,57; 22,33.
22Eta Davidek Itairi:
—Aurrera, bada!
Halaxe iragan zen Itai gatarra aurrera, bere gizon guztiekin eta berekin zuen senitarte osoarekin.
23Herri osoa garrasika ari zen negarrez, jende hura guztia bazihoala ikustean. Iragan zuen erregeak Zedron erreka, eta jende guztiarekin basamorturako bidea hartu zuen.
24Tzadok apaiza ere han zihoan, Jainkoaren itun-kutxa zeramaten lebitar guztiekin. Lurrean utzi zuten Jainkoaren kutxa, jende guztia hiritik atera bitartean. Abiatarrek sakrifizioak eskaini zituen#15,24 Hebreerazko testuan, 23-24 tx.ak ilunak dira.. 25Orduan, esan zion erregeak Tzadok apaizari:
—Itzul ezazu Jainkoaren kutxa hirira. Jaunak begiko baldin banau, itzularaziko nau eta ikusaraziko dizkit kutxa eta bera dagoeneko oihal-etxola.#ikusaraziko… oihal-etxola Sal 27,4. 26Begiko ez banau, berriz, egin beza nirekin egoki deritzona.#egin beza nirekin 1 Sm 3,18+.
27Beste hau ere esan zion erregeak Tzadok apaizari:
—Hara, itzul zaitezte bakean hirira Abiatar eta biok eta zeuen bi semeak: Ahimaatz zure semea eta Jonatan Abiatarren semea. 28Begira, ni basamortuko lautadetan geldituko naiz, zuen berririk izan dezadan arte.
29Hala, Tzadokek eta Abiatarrek Jerusalemera eraman zuten, ostera, Jainkoaren kutxa, eta bertan gelditu ziren.
Davidek Huxai bidali Absalom zelatatzera
30David Oliamendiko#15,30 Oliamendi: Zedron errekaz handik, Jerusalemen aurrez aurre dagoen mendixka. maldan gora zihoan negarrez, burua estalirik eta oinutsik; berarekin zen jende guztia ere, burua estalirik, negarrez zihoan gorantz.#burua estalirik 19,5; Est 6,12. oinutsik Mi 1,8.
31Albiste hau eman zioten Davidi:
—Ahitofel ere Absalomen alde ari da azpilanean.
Orduan, esan zuen Davidek:
—Otoi, Jauna, bihur itzazu hutsal Ahitofelen aholkuak.#bihur itzazu hutsal… aholkuak 17,14.23; Sal 33,10.
32Jainkoa gurtu ohi zuteneko gailurrera heldu zenean, Huxai arkitarra atera zitzaion Davidi bidera, jantziak urraturik eta burua hautsez beterik. 33Davidek esan zion:
—Nirekin baldin bazatoz, oztopo izango zaitut.#oztopo izango 19,36. 34Itzul hirira eta esan Absalomi: «Zeure zerbitzari izanen nauzu, oi errege. Lehen zuen aitarena izan nintzen, orain zurea». Horrela, huts bihurtuko dituzu Ahitofelen aholkuak. 35Han izango dituzu Tzadok eta Abiatar apaizak; esan haiei jauregian entzungo duzun guztia. 36Berekin dituzte beren bi semeak: Ahimaatz, Tzadokena eta Jonatan, Abiatarrena. Hauen bidez jakinarazi entzundako guztia niri.
37Daviden adiskide Huxai hirira zihoan une berean ari zen Absalom ere Jerusalemen sartzen.

Currently Selected:

2 SAMUEL 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy