YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 5

5
1Salomonen agintea Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino hedatzen zen. Zergak ordaintzen zizkioten denek eta bere bizitza osoan menpean izan zituen#5,1 Zenbait itzulpenetan bosgarren kap. honetako 1-14 tx.ak laugarren kap.ko 21-34 txatal-zenbakiz ageri dira..#mugetaraino Has 15,18; 2 Kro 9,26.
2Hona zenbat elikagai behar zuen Salomonek egunero: ia zazpi tona ogi-irin garbi eta hamalau tona ogi-irin arrunt; 3hamar idi gizen eta hogei idi larreko; ehun ardi eta, gainera, hainbat orein, basahuntz, orkatz eta hegazti gizen.
4Eufrates ibaiaz mendebaldera, Tifsahetik#5,4 Tifsah: Sirian, gaurko Alepo hiritik 80 km ekialdera zegoen hiri hau. Gazaraino, Salomonek agintzen zuen; ibaiaz mendebaldeko errege guztiak haren menpeko ziren, eta bakean bizi zen inguruetako lurralde guztietakoekin. 5Salomonen bizitza osoan lasai bizi izan ziren Juda eta Israelgo guztiak, nor bere mahatsondo edota pikondoaren itzalean.#mahatsondo eta pikondo Mi 4,4; Za 3,10.
6Salomonek lau mila#5,6 lau mila: Hebreerazko testuak berrogei mila dio. zalditegi zituen bere guda-gurdietarako zaldientzat eta hamabi mila zaldizko.#zalditegi, zaldi eta zaldizko 10,26; 2 Kro 1,14. Ik. Dt 17,16. 7Aipaturiko eskualdeburu haiek, nork berari zegokion hilabetean, Salomon erregea eta honen mahaikideak hornitzen zituzten, ezeren faltarik izan ez zezaten. 8Zamari eta zaldientzat behar zen garagarra eta lastoa ere eraman ohi zuten, behar zen tokira.
Salomonen jakinduria
9Jainkoak jakinduria eta zuhurtzia handia eman zizkion Salomoni, baita itsasertzeko hondartza bezainbateko jakite zabala ere. 10Salomonen jakinduria ekialdekoena eta egiptoarrena baino handiagoa izan zen, 11gizonetan jakintsuena izan baitzen: Etam ezratarra, Mahol-en seme Heman, Kalkol eta Darda baino jakintsuago. Salomonen izena inguruetako lurralde guztietan zabaldu zen.#inguruetako… zabaldu 10,1.23-25; Si 47,16. 12Hiru mila esaera atera zituen, eta mila eta bost kantika#5,12 Salomoni egotzi ohi zaio Bibliako eta Bibliaz kanpoko zenbait idazlan..#esaera Es 1,1; 10,1; 25,1. kantika Kt 1,1. 13Zuhaitzei buruz ere mintzatu zen, nola Libanoko zedroez hala horma-harrietan ernetzen den itze belarraz#5,13 itze belarra: Usaindun landarea; honen hostoak, iharturik, janariak ontzeko erabili ohi dira Palestinan eta Egipton. Apaltasuna adierazten du landare koxkor honek Libanoko zedro lerdenen ondoan.; orobat, abere, hegazti, narrasti eta arrainei buruz ere. 14Salomonen jakinduriaren berri izan zuten herrialde eta erresuma guztietatik etorri ohi ziren Salomonen mintzaldi jakintsuak entzutera.
Salomonek tenpluaren eraikuntza prestatu
(2 Kro 2,2-15)
15Tiroko errege Hiram-ek, aitaren ondorengo errege Salomon gantzutu zutela jakitean, bere zerbitzariak bidali zizkion; Hiram bizitza osoan Daviden adiskide izana zen#5,15 Zenbait itzulpenetan kap. honetako 15-32 tx.ak 5,1-18 bezala daude zenbatuak. Ik. 5,1 oh..#Hiram 2 Sm 5,11. 16Salomonek mandatu hau igorri zion Hirami: 17«Badakizu gure aita Davidek ezin izan ziola Jaunari, bere Jainkoari, tenplurik eraiki, bere ingurukoekin egin behar izan zituen guduengatik, Jaunak bere etsaiak oinpean jarri zizkion arte. 18Orain, aldiz, Jainko Jaunak lasaitasuna eman dit inguru guztian; ez dut etsairik, ez arazo larririk. 19Horregatik, Jaunari, ene Jainkoari, tenplua eraikitzea erabaki dut, hala esan baitzion Jaunak gure aita Davidi: “Zure ondoren errege-aulkian ipiniko dudan zure semeak eraikiko dit etxea”.#tenplua 2 Sm 7,13. 20Agindu ezazu, beraz, ebaki dezatela niretzat Libanoko zedro-sail bat. Nire morroiek zureekin batera jardungo dute, eta ordainduko dizut zeure morroientzat eskatzen didazun lansaria. Badakizu gure artean ez dela inor sidondarrak#5,20 sidondarrak: Zenbaitek feniziarrak itzuli ohi du hitz hau. bezain trebe zuhaitz botatzen».#sidondarrak Esd 3,7.
21Salomonen eskari hau hartzean, Hiram biziki poztu zen eta esan zuen: «Bedeinkatua Jauna, Davidi halako seme jakintsua eman diolako, herri ugari hori goberna dezan».
22Hiramek erantzun zion Salomoni: «Hartu dut zure eskaria eta emango dizut nahi bezainbat zedro- eta zipres-zur. 23Nire morroiek Libanotik itsasoraino jaitsiko dute; gero, almadiak egin eta itsasoz bidaliko dizkizut, zuk esandako tokiraino. Zuk, ordainez, janariz hornituko didazu etxea, nik nahi bezala».
24Horrela, bada, nahi bezainbat zedro- eta zipres-zur eman zion Hiramek Salomoni. 25Honek, ordainez, sei mila tona gari eta zortzi mila litro olio garbi eman ohi zizkion Hirami urte oroz, bere etxekoak elikatzeko.
26Hitzemaniko jakinduriaz bete zuen Jaunak Salomon. Honen eta Hiramen artean bakea izan zen eta, gainera, ituna egin zuten biek.
Salomonek lanera behartu jendea
(2 Kro 1,18; 2,1.16-17)
27Salomon erregeak lan behartuak antolatu zituen eta Israel osoan hogeita hamar mila gizon bildu zituen horretarako.#lan behartuak 9,15. 28Hilero hamar mila laguneko txandatan bidaltzen zituen Libanora. Hilabete Libanon egin ohi zuten eta beste bi hilabete beren etxeetan. Adoniram zen langile behartu haien arduraduna. 29Salomonek hirurogeita hamar mila zamaketari zituen eta laurogei mila hargin mendian. 30Gainera, baziren beste hiru mila eta hirurehun lan-arduradun, Salomonen eskualdeburuek ezarriak, langileak zain zitzaten. 31Harri handi eta aukeratuak ebakitzeko agindu zuen erregeak, tenpluaren oinarritarako, eta landu zitzatela. 32Salomonen eta Hiramen langileek eta Gebalgo#5,32 Gebal: Feniziako Biblos hiria bera da; gaur egungo Beirut hiritik 80 km iparraldera zegoen. jendeak landu zituzten. Horrela prestatu zuten tenplua eraikitzeko zura eta harria.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy