YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 11

11
1Egin zaitezte nire antzeko, ni Kristoren antzeko naizen bezala.#Egin Pauloren antzeko 4,16+.
ELIZ BATZARRAK (11,2—14,40)
Emakumeak eliz batzarretan
2Zorionak zuei, beti gogoan bainauzue eta nik emandako irakaspenak zintzo gordetzen baitituzue. 3Baina nahi nuke zuek jakitea, gizon ororen buru Kristo#11,3 gizon ororen buru Kristo: Buru hitzak hemen esanahi bikoitza du: gidaria eta gorputz-atal nagusia. Pauloren pentsamendua pasarte honetan aski iluna da, eta bere garaiko usadioen isla.#Kristo gizonaren buru Ef 5,23. gizona emakumearen buru Has 3,16; Ef 5,23. Jainkoa Kristoren buru 3,23. dela, emakumearen buru gizona, eta Kristoren buru Jainkoa. 4Burua estalirik duela otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen gizonak desohoratu egiten du bere buru duen Kristo. 5Eta buru hutsik otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen emakumeak desohoratu egiten du bere buru duen gizona; kaskamotz egotea bezala izango litzateke hori. 6Beraz, burua estali nahi ez badu, moztu dezala erabat ilea. Baina emakumeari ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.
7Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,#gizona Jainkoaren irudi eta isla Has 1,27; 5,1; 9,6; Jkd 2,23; St 3,9. 8ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik#emakumea gizonarengandik Has 2,21-23; 1 Tm 2,13. baizik; 9eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik#emakumea gizonarengatik egina Has 2,18. baizik. 10Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria#11,10 aingeruenganako begiruneagatik: Ez dago garbi zergatik aipatzen dituen hemen aingeruak; agian, kristau-elkarte edo batzar liturgikoan aingeruak zeudela sinesteagatik. mendetasunaren ezaugarria: H.h., aginpidea; segur aski, gizonaren aginpideaz ari da; beraz, emakumearen mendetasunaz. eraman behar du buruan. 11Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe. 12Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.
13Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea? 14Ez al dizue naturak berak erakusten gizasemearentzat lotsagarri dela ilea luze eramatea, 15emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari. 16Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.
Jaunaren afaria eta elkar maitasuna
17Oharpen hauek egiten dizkizuedalarik, ezin ditut ontzat eman zuen batzarrak, on baino kalte handiagoa egiten baitizuete. 18Hasteko, zuen elkarte-otorduetan zatikatuak#zatiketak 1,10-12; 3,3. zabiltzatela jakin dut. Eta neurri batean egia dela uste dut; 19izan ere, beharrezko da zuen artean alderdikeriak izatea, benetako kristauak zeintzuk diren hobeki ager dadin.#benetakoak zeintzuk diren Dt 13,4; 1 Jn 2,19.
20Zeuen elkarte-otorduetarako biltzen zaretenean, egiten duzuena ez da Jaunaren afaria, 21nor bere afaria jaten hasten baita; horrela, bata goseak gelditzen den bitartean, bestea mozkortu egiten da. 22Ez ote dituzue zeuen etxeak jateko eta edateko? Ala gutxietsi egin nahi duzue Jainkoaren eliz elkartea eta lotsarazi ezer ez dutenak? Zer esan diezazueket? Zorionak eman? Gai honetan ezin dizuet zorionik eman.#ez gutxietsi ezer ez dutenak St 2,5-6.
23Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus Jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela#Jaunaren afaria Mt 26, 26-28; Mk 14,22-24; Lk 22,19-20. 24eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan zuela: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri». 25Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria#itun berria Ir 24,8; Jr 31,31; 32,40; 2 Ko 3,6; Heb 8,8-13. odolaz ezarria Ir 24,6-8; Za 9,11. da, Jainkoak nire odolaz ezarria#11,25 Jainkoak nire odolaz ezarria: H.h., nire odolean.; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri». 26Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte.#Jauna etorri arte Mt 26,29.
27Horregatik, behar ez bezala Jaunaren ogia jaten eta kopatik edaten duena errudun bihurtzen#errudun bihurtzen Heb 10,29. da, Jaunaren gorputz-odolak profanatzen baititu#11,27 errudun… baititu: H.h., Jaunaren gorputz-odolenganako errudun izango da.. 28Azter beza, bada, nork bere burua#Azter beza nork bere burua Mt 26,22; 2 Ko 13,5., ogitik jan eta kopatik edan aurretik; 29zeren Jaunaren gorputza dela kontuan izan gabe#11,29 kontuan izan gabe: Esan nahi da Jaunaren gorputza hartzen duenak jakin behar duela zeintzuk diren Kristorekin elkartzeak dakartzan eskakizunak. jan-edaten duenak, bere gaitzespena baitu jaten eta edaten. 30Horrexegatik dago zuen artean hainbeste ahul eta gaixo, eta franko hil ere egiten da. 31Geure buruak arretaz aztertuko bagenitu, Jaunak ez gintuzke gaitzetsiko. 32Dena den, Jaunak, zigortzean, zentzarazi egiten gaitu, munduarekin batera gaitzetsiak gerta ez gaitezen.#Jaunak zentzarazten gaitu Heb 12,5-6.
33Beraz, senideok, zeuen elkarte-otorduak egiteko biltzen zaretenean, itxaron elkarri. 34Norbait gose bada, jan dezala bere etxean, zuen batzarrak gaitzesgarri gerta ez daitezen. Gainerako gauzak, joango naizenean konponduko ditut.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy