Damasko da Siriako hiriburu,
eta Retzin Damaskoko buruzagi;
Samaria da Efraimgo hiriburu,
eta Remaliasen semea
Samariako buruzagi;
baina hirurogeita bost urte barru,
Efraim, suntsitua,
ez da jadanik herri izango.
Sendo sinesten ez baduzue,
ez duzue sendo iraungo».