1
DEUTERONOMIOA 28:1
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
«Gaur ematen dizkizuedan aginduak betetzen saiatzen bazarete eta Jaunari zeuen Jainkoari zintzo obeditzen badiozue, munduko herri guztien gainetik goratuko zaituzte.
Compare
Explore DEUTERONOMIOA 28:1
2
DEUTERONOMIOA 28:2
Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen badiozue, bedeinkazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.
Explore DEUTERONOMIOA 28:2
3
DEUTERONOMIOA 28:13
«Lehen postuan jarriko zaituzte Jaunak, inoiz ere ez azkenekoan; gora egingo duzue beti, behin ere ez behera, baldin eta gaur ematen dizkizuedan Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen eta arretaz betetzen badituzue
Explore DEUTERONOMIOA 28:13
4
DEUTERONOMIOA 28:12
«Jaunak zeruko bere gordailu aberatsa irekiko du zuentzat, lurrari sasoian sasoiko euria emateko eta zuen jarduera guztiak bedeinkatzeko. Herri askori egingo diozue mailegu, baina zuek mailegurik eskatu beharrik ez duzue izango.
Explore DEUTERONOMIOA 28:12
5
DEUTERONOMIOA 28:7
«Erasoko dizueten etsaiak zuen menpe jarriko ditu Jaunak; bide bakarretik zuen aurka etorriak, mila bidetan sakabanaturik joango dira zuengandik ihesi.
Explore DEUTERONOMIOA 28:7
6
DEUTERONOMIOA 28:8
«Garautegiak gainezka beteko dizkizue eta eginkizun guztietan arrakasta emango Jaunak zeuen Jainkoak: bedeinkatu egingo zaituzte berak emango dizuen lurraldean.
Explore DEUTERONOMIOA 28:8
7
DEUTERONOMIOA 28:6
«Bedeinkatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan.
Explore DEUTERONOMIOA 28:6
8
DEUTERONOMIOA 28:3
«Bedeinkatuak izango zarete hirian, bedeinkatuak landan.
Explore DEUTERONOMIOA 28:3
9
DEUTERONOMIOA 28:4
«Emankor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta zekorrak eta arkumeak ugalduko dizkizue.
Explore DEUTERONOMIOA 28:4
10
DEUTERONOMIOA 28:9
«Berari sagaraturiko herri egingo zaituzte Jaunak, zin egin dizuen bezala, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak betetzen badituzue eta berari jarraitzen badiozue.
Explore DEUTERONOMIOA 28:9
11
DEUTERONOMIOA 28:5
«Saskiak fruituz eta oramahaiak ogiz beteko dizkizue Jaunak.
Explore DEUTERONOMIOA 28:5
12
DEUTERONOMIOA 28:11
«Ondasunez beteko zaituzte Jaunak: emankor egingo zaituzte, bai zeuek, bai zuen abere eta lurrak, Jaunak arbasoei zin eginez zuei emango zizuela aginduriko lurraldean.
Explore DEUTERONOMIOA 28:11
13
DEUTERONOMIOA 28:10
Orduan, munduko herri guztiek ikusiko dute Jaunaren izena daramazuela, eta zuen beldur izango dira.
Explore DEUTERONOMIOA 28:10
14
DEUTERONOMIOA 28:14
ezertan ere saihestu gabe, eta jainko arrotzen atzetik joaten ez bazarete, berauei kultu emateko.
Explore DEUTERONOMIOA 28:14
15
DEUTERONOMIOA 28:15
«Aitzitik, gaur ematen dizkizuedan agindu eta legeak betetzen saiatu ez eta Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen ez badiozue, madarikazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.
Explore DEUTERONOMIOA 28:15
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos