Jainkoak, bere ahalmenaz, erlijio-bizitzarako behar den guztia eman digu, bere aintza eta indarraz deitu gintuen Jesus ezagutaraziz. Honela, agindutako ondasun baliotsu eta bikainak ere eman dizkigu, grina txarrek munduan eragiten duten ustelkeriatik ihes eginez, jainkozko izaeraren partaide izan zaitezten.