1
1 PEDRO 2:9
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Zuek, ordea, jatorri aukeratuzarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.
Compare
Explore 1 PEDRO 2:9
2
1 PEDRO 2:24-25
Gure bekatuak bere gain hartu eta gurutzeraino eraman zituen, gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen. Haren zauriek sendatu zaituztete. Galdurik zenbiltzaten, ardiak bezala; baina orain zeuen artzain eta zaintzaileagana itzuli zarete.
Explore 1 PEDRO 2:24-25
3
1 PEDRO 2:10
Garai batean herri ere ez zinetenok, orain Jainkoaren herri zarete; errukirik gabe zeundetenok, orain errukia iritsi duzue.
Explore 1 PEDRO 2:10
4
1 PEDRO 2:2
haur jaioberriek bezala, irrika ezazue hitzaren esne garbia, horren bidez hazi eta salbamen betera hel zaitezten
Explore 1 PEDRO 2:2
5
1 PEDRO 2:11-12
Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak. Joka ezazue ongi jentilen artean; horrela, orain gaizkiletzat salatzen bazaituztete ere, zuen egintza onak aitortu beharko dituzte eta Jainkoa goretsiko dute, hura kontuak hartzera etortzean.
Explore 1 PEDRO 2:11-12
6
1 PEDRO 2:5
Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko, Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko.
Explore 1 PEDRO 2:5
7
1 PEDRO 2:1
Beraz, gaiztakeria guztiak —maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak— alde batera utzirik
Explore 1 PEDRO 2:1
8
1 PEDRO 2:4
Hurbil zaitezte Jaunarengana. Bera da harri bizia, gizonek baztertua, baina Jainkoaren begietan aukeratua eta bikaina.
Explore 1 PEDRO 2:4
9
1 PEDRO 2:16
Joka ezazue pertsona libre bezala; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik.
Explore 1 PEDRO 2:16
10
1 PEDRO 2:15
Izan ere, hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea.
Explore 1 PEDRO 2:15
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos