Bizquitartean Joben hirur adisquidec ençunic hari guerthatu citzaizcon asturugaitzac oro, ethorri ciren cein bere lekutic, Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra; ecic hitzartuac ciren ethorceco batean haren ikustera eta goçacari ekarcera.
Eta urrunetic beguiac alchatu cituztenean, etzuten eçagutu; eta aiayaca hasiric, eman ciren nigarrari; soinecoac urratu cituzten, eta herrautsa goiti arthiquiz buruaren gainera erorraraci çuten.
Eta harequin lurrean jarriric egotu ciren çazpi gau-egunez, eta nihorc etzaroen solas bat eguin; ikusten çuten ecic borthitza cela haren oinhacea.