1
ISAIAS 9:6
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabea bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, oraindanik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.
Compare
Explore ISAIAS 9:6
2
ISAIAS 9:2
Poz bizia sortu diezu, alaitasun handia eman. Pozik daude zure aurrean, uzta biltzean bezain pozik, harrapakinak banatzean bezain alai.
Explore ISAIAS 9:2
3
ISAIAS 9:7
Zigor-mezua zuzendu die Jaunak Jakoben ondorengoei, Israelgo erresumari datorkio gainera.
Explore ISAIAS 9:7
4
ISAIAS 9:5
Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: «Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile».
Explore ISAIAS 9:5
5
ISAIAS 9:1
Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira.
Explore ISAIAS 9:1
6
ISAIAS 9:3
Apurtua baituzu lepoan zeramaten uztarri astuna, zapaltzailearen aginte-makila, Madiango gudarostea apurtu zenuen bezalaxe.
Explore ISAIAS 9:3
7
ISAIAS 9:4
Lurra danbadaka zapaltzen zuten gudari-botak eta odolez zikinduriko jantziak suak erreko ditu eta irentsiko.
Explore ISAIAS 9:4
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos