1
1 ERREGEAK 3:9
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, nola izan zure herri handi hau gobernatzeko gauza?
Compare
Explore 1 ERREGEAK 3:9
2
1 ERREGEAK 3:12
emango dizut eskatu duzuna. Begira, zure aurretik inork izan ez dituen eta zure ondoren ere inork izango ez dituen bezainbateko jakinduria eta adimena damazkizut.
Explore 1 ERREGEAK 3:12
3
1 ERREGEAK 3:11
Orduan, Jainkoak esan zion Salomoni: —Halako eskaria egin didazulako eta zeuretzat urte asko, aberastasuna edota zeure etsaien heriotza eskatu ordez, zuzen gobernatzeko adimena eskatu didazulako
Explore 1 ERREGEAK 3:11
4
1 ERREGEAK 3:13
Gainera, eskatu ez duzuna ere emango dizut: aberastasuna eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez duen neurrian.
Explore 1 ERREGEAK 3:13
5
1 ERREGEAK 3:14
Zuen aita David ibili zen bezala zu ere nire bideetan zintzo eta nire arau eta aginduak betez ibiltzen bazara, bizitza luzea emanen dizut.
Explore 1 ERREGEAK 3:14
6
1 ERREGEAK 3:5
Gau hartan Jauna agertu zitzaion ametsetan Gabaonen, eta esan zion: —Eskatu nahi duzuna, eta emanen dizut.
Explore 1 ERREGEAK 3:5
7
1 ERREGEAK 3:7
Ene Jainko Jauna, gure aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nauzu errege. Ni, berriz, mutil gaztea nauzu eta gobernatzen ikasi gabea.
Explore 1 ERREGEAK 3:7
8
1 ERREGEAK 3:10
Atsegin izan zuen Jaunak Salomonen eskari hau.
Explore 1 ERREGEAK 3:10
9
1 ERREGEAK 3:6
Salomonek erantzun zion: —Onginahi handia izan zenuen zeure zerbitzari David gure aitarentzat, berak zure aurrean leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako. Eta onginahi hori gorde egin diozu, gaur haren aulkian jarria dagoen seme hau berari emanez.
Explore 1 ERREGEAK 3:6
10
1 ERREGEAK 3:8
Zehazki zenbatu ezin ahalako herri ugaria hautatu zenuen, eta neu egin nauzu herri horren buru.
Explore 1 ERREGEAK 3:8
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos