성경 앱 로고
검색 아이콘

ESAERA ZAHARRAK 19

19
1Hobe behartsu eta prestu izan,
mihi maltzurreko eta zentzugabe baino.#28,6.
2Gogoetarik gabeko lehia ez da ona,
presaka ibiltzeak huts egitera darama.
3Batzuk beren zentzugabekeriaz galbideratzen dira,
eta gero Jaunari egozten diote errua.#Jaunari egotzi errua Si 15,11-20; St 1,13-14.
4Adiskide asko erakartzen du aberastasunak,
behartsua lagunek ere bertan behera uzten.#Ik. 14,20+.
5Ez da zigor gabe geratuko lekuko faltsua,
gezurra dioenak ez du ihes egingo.#19,9. lekuko faltsua 6,19+.
6Askok hitz egiten dute ongi handikiaz,
mundu guztia eskuzabalaren lagun.#eskuzabala 11,24-26; 17,8+; Koh 5,10.
7Neba-arrebentzat ere higuingarri bada behartsua,
nola ez zaizkio, bada, urrunduko lagunak?#19,7 Hebreerazkoak beste lerro bat dakar, oso esanahi ilunekoa. Hau dio h.h.: Ezer ez diren hitzak pertsegitzen ditu(ena). Zenbaitek honela itzultzen du, aurrekoarekin loturik: Hizketan jarraitzen du, baina haiek ez daude jadanik han.#behartsuak lagunik ez 19,4; Si 13,21.
8Zentzu ona lortu eta berari eusten dionak
maite du bere burua eta izango du zoriona.
9Ez da zigor gabe geldituko lekuko faltsua,
gezurra dioena galdu egingo da.#19,5.
10Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea,
are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.#Ik. 30,22; Koh 10,6-7.
11Zentzudunak menderatu egiten du haserrea,
ohoragarri zaio iraina kontuan ez hartzea.
12Erregearen sumindura lehoiaren orroa,
haren onespena belar gaineko ihintza.#20,2.Ik. 16,14-15.
13Seme zentzugabea aitaren zoritxarra,
emazte liskartia etengabeko itogina.#27,15. emakume liskartia 21,9.19; 25,24; Si 25,13-16.
14Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia,
emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.#emazte zentzuduna 18,22+.
15Alferkeriak lozorroa ekartzen du,
zabarrak gosea pasa beharko.#Alferkeria 6,6+; 10,4.
16Agindua betetzen duenak bizia du babesten,
bere jokabideaz arduratzen ez dena hil egingo.
17Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio
eta berak itzuliko dio ordainsaria.
18Zentzarazi semea, itxaropena dagoen bitartean;
baina ez hartu gogorregi, hiltzeraino zigortuz.
19Gogor haserretzen denak zigorra behar du;
gabe uzten baduzu, ez da inoiz aldatuko#19,19 Tx.eko testua zalantzazkoa da, oinarrizko ideia aski argi dagoen arren..
20Aditu aholkua, onartu zentzarazpena,
zuhur izatera irits zaitezen.
21Egitasmo ugari gizonak buruan;
baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.#Jaunaren erabakia 16,1+.
22Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da;
hobe behartsu izan gezurti baino.
23Jaunarenganako begiruneak#19,23 Jaunarenganako begirunea: Ik. 1,7 oh. bizia ematen du,
atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.#Jaunarenganako begiruneak bizia 10,27+.
24Alferrak eskua platerean sartu bai,
baina ez da gauza ahoraino eramateko.#26,15.
25Jipoitu harroputza eta zentzudun bihurtuko da heldugabea,
zentzarazi buruargia eta are gehiago jakingo du.#Ik. 21,11.
26Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duena
seme lotsabako eta ohoregabea da.#aita-amak gaizki erabili 20,20; 28,24; 30,11.17; Si 3,1-16. Ik. Ir 21,17+.
27Ene seme, utzi heziketa onartzeari
eta aholku zuhur faltaz galduko zara#19,27 Tx.eko testuaren esanahia ez da segurua..
28Lekuko maltzurrak iseka egiten dio zuzenbideari;
gaiztoaren ahoak gaiztakeria irensten du.
29Prest daude zigorrak harroputzentzako,
kolpeak zentzugabeen bizkarrerako.#zigorra 10,13+.

선택된 구절:

ESAERA ZAHARRAK 19: EAB

하이라이트

복사

비교

공유

None

모든 기기에 하이라이트를 저장하고 싶으신가요? 회원가입 혹은 로그인하세요

ESAERA ZAHARRAK 19 동영상