1
ERROMATARREI 3:23-24
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.
සසඳන්න
ERROMATARREI 3:23-24 ගවේෂණය කරන්න
2
ERROMATARREI 3:22
Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten
ERROMATARREI 3:22 ගවේෂණය කරන්න
3
ERROMATARREI 3:25-26-25-26
Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Kristo beronengan sinesten dutenentzat. Horrela, garbi erakusten du Jainkoak zuzen jokatu zuela bere eroapenaz lehengo bekatuak zigortu gabe utzi zituenean, eta zuzen jokatzen duela orain ere, bera salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartzen dituenean.
ERROMATARREI 3:25-26-25-26 ගවේෂණය කරන්න
4
ERROMATARREI 3:20
Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.
ERROMATARREI 3:20 ගවේෂණය කරන්න
5
ERROMATARREI 3:10-12
Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik, ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
ERROMATARREI 3:10-12 ගවේෂණය කරන්න
6
ERROMATARREI 3:28
Ziur baitakigu sinesmenaren bidez onartzen dituela Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagatik.
ERROMATARREI 3:28 ගවේෂණය කරන්න
7
ERROMATARREI 3:4
Ez horixe! Garbi aitortu beharra dago Jainkoa egiatia dela; gizon-emakume guztiak, berriz, hitz ustelekoak, Liburu Santuak dioen bezala: Horrela, leial zarela agertuko dute zure hitzek, eta auzian garaile aterako zara.
ERROMATARREI 3:4 ගවේෂණය කරන්න