1
ERROMATARREI 15:13
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka.
සසඳන්න
ERROMATARREI 15:13 ගවේෂණය කරන්න
2
ERROMATARREI 15:4
Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia, geure eroapenaz eta Liburu Santuek ematen duten adoreaz itxaropenari euts diezaiogun.
ERROMATARREI 15:4 ගවේෂණය කරන්න
3
ERROMATARREI 15:5-6
Eroapenaren eta adorearen iturri den Jainkoak eman diezazuela elkar ongi hartzea, Jesu Kristok nahi bezala. Horrela, bihotz batez eta aho batez goretsiko duzue Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.
ERROMATARREI 15:5-6 ගවේෂණය කරන්න
4
ERROMATARREI 15:7
Beraz, egiozue harrera ona elkarri, Kristok zuei harrera ona egin zizuen bezala, Jainkoaren aintzarako.
ERROMATARREI 15:7 ගවේෂණය කරන්න
5
ERROMATARREI 15:2
Saia gaitezen guztiok lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona bilatuz.
ERROMATARREI 15:2 ගවේෂණය කරන්න