1
ERROMATARREI 12:2
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.
සසඳන්න
ERROMATARREI 12:2 ගවේෂණය කරන්න
2
ERROMATARREI 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.
ERROMATARREI 12:1 ගවේෂණය කරන්න
3
ERROMATARREI 12:12
Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.
ERROMATARREI 12:12 ගවේෂණය කරන්න
4
ERROMATARREI 12:21
Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.
ERROMATARREI 12:21 ගවේෂණය කරන්න
5
ERROMATARREI 12:10
Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.
ERROMATARREI 12:10 ගවේෂණය කරන්න
6
ERROMATARREI 12:9
Zuen maitasuna izan bedi itxurakeriarik gabea; gorrotatu gaizkia eta itsatsi ongiari.
ERROMATARREI 12:9 ගවේෂණය කරන්න
7
ERROMATARREI 12:18
Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.
ERROMATARREI 12:18 ගවේෂණය කරන්න
8
ERROMATARREI 12:19
Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.
ERROMATARREI 12:19 ගවේෂණය කරන්න
9
ERROMATARREI 12:11
Izan saiatuak eta ez nagi; izan gogoz kartsu, Jauna zerbitzatzeko beti prest.
ERROMATARREI 12:11 ගවේෂණය කරන්න
10
ERROMATARREI 12:3
Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.
ERROMATARREI 12:3 ගවේෂණය කරන්න
11
ERROMATARREI 12:17
Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.
ERROMATARREI 12:17 ගවේෂණය කරන්න
12
ERROMATARREI 12:16
Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.
ERROMATARREI 12:16 ගවේෂණය කරන්න
13
ERROMATARREI 12:20
Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.
ERROMATARREI 12:20 ගවේෂණය කරන්න
14
ERROMATARREI 12:14-15
Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu. Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.
ERROMATARREI 12:14-15 ගවේෂණය කරන්න
15
ERROMATARREI 12:13
Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.
ERROMATARREI 12:13 ගවේෂණය කරන්න
16
ERROMATARREI 12:4-5
Izan ere, gorputza bat den arren, atal asko ditu, eta ez dute atal guztiek eginkizun bera; berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara.
ERROMATARREI 12:4-5 ගවේෂණය කරන්න