YouVersion Logo
Search Icon

KANTARIK EDERRENA 1

1
1Salomonen kantarik ederrena#1,1 Kantarik Ederrena: H.h., Kanten kanta, hebreerazko superlatiboa; itzulpenean aukeratu dugun esamoldearen parekoa da..#Salomon 3,7; 8,11-12; 1 Erg 5,12.
Maitasuna ospatuz
Emakumeak
2Eman biezat musu, bere ezpainez musu!
Zure maite-laztanak ardoa baino gozoago,#musu eman 8,1. ardoa, atseginen sinbolo 1,4; 4,10; 5,1; 7,10; 8,2. Ik. 2,4; Koh 2,3.
3zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago#1,3 zure… gozoago: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera (ik. 4,10); hebreerazkoak zure ukenduen usaina baino gozoago dio.!
Zu zeu zara ukendu lurrintsu!
Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!#neskatxak 2,2; 6,8-9.
4Har nazazu zeurekin, goazen bizkor;
eraman nazazu zeure logelara, ene errege.
Goza gaitezen, poztu zuregatik:
zure maite-laztanak ardoa baino gozoago!
Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!#ene errege 1,12; 7,6. Ik. 3,6-11.
Mahastizaina eta artzaina
Emakumeak
5Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok;
beduinoen oihal-etxolak#1,5 beduinoen oihal-etxolak: H.h., Kedar-ko oihal-etxolak. Kedar arabiar tribu nomada da, Ismaelen ondorengoetarikoa (ik. Has 25,13). bezain beltzaran,
Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.
6Ez begira nire azal ilunari,
eguzkiak bainau kiskali:
neure anaiek, nirekin haserre,
mahastiak zaintzen jarri naute.
Eta neure mahastia#1,6 neure mahastia: Emakumearen sinbolo da mahastia. utzi dut zaindu gabe!#anaiak 8,8. mahastia, emakumearen sinbolo 2,15; 7,13; 8,12. Ik. Is 5,1+.
7Esadazu, ene bihotzeko kutuna,
non duzun larratzen artaldea,
non abaroan uzten eguerdian.
Ez nadin isil-gorderik#1,7 isil-gorderik: Hebreerak (zapiz) estalia dio; antzinako itzulpenek, berriz, noraezean (ibil) dakarte. ibil,
zure lagunen artaldeen atzetik.
Gizasemeak
8Ez badakizu, oi emakumerik ederren,
zoaz ardien oinatzen ondoren
eta larratu zeure antxumeak
artzainen txabola ondoan.
Nire nardoari usain gozoa dario
Gizasemeak
9Ene laztana,
errege-karroza daraman behorra dirudizu.
10Zein politak zure bi masailak,
belarritako horiekin!
Zein polita zure lepoa,
urrezko katea horiekin!#masailak 4,3+; 5,13. lepoa 4,4; 7,5.
11Urrezko belarritakoak egingo dizkizugu,
zilarrez tarteka apainduak.
Emakumeak
12Ene erregea etzanik dagoela,
nire nardoari usain gozoa dario.#usaingarriak, emakumearen xarmaren adierazpen 4,6.10-11.13-14.16; 5,1.5; 8,2. eta gizakumearen xarmarena 1,3.13-14; 5,13. Ik. 3,6.
13Ene maitea niretzat mirra-zorrotxoa#1,13 mirra-zorrotxoa: Usaingarrizko zorrotxoa eraman ohi zuten emakumeek lepotik zintzilik, eta ohitura hori aipatzen da hemen.:
nire bularren artean ematen du gaua.#Ene maitea 5,8-9.
14Ene maitea niretzat xuandor-lore-sorta,
En-Gediko#1,14 En-Gedi: Ahuntzaren iturri esan nahi du; Itsaso Hilaren mendebaldeko ertzean zegoen oasia da. mahastietan hazia.#En-Gedi 1 Sm 24,1-2.
Gizasemeak
15Bai ederra zarela, ene laztana, bai ederra!
Zure begiak uso bi!#Bai ederra 4,1.7; 6,4; 7,7. Ik. 1,5. begiak uso 4,1; 5,12.
Emakumeak
16Zu bai ederra, ene maitea, bai zoragarria!
Belardia da gure ohe,
17zedroak gure etxe-habe,
nekostak etxe-gain.

Currently Selected:

KANTARIK EDERRENA 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy