YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 2

2
Juduak ere bekatuaren menpean
1Horregatik, zeure burua epaile egiten duzun horrek, zarena zarela, ez duzu aitzakiarik. Besteak epaituz, zeure burua kondenatzen duzu, zeuk, epaile horrek, gauza berberak egiten baitituzu.#ez epaitu besteak Mt 7,2; Lk 6,37; Jn 8,7. 2Badakigu horrelakoak egiten dituztenak Jainkoak zorrotz epaitzen dituena. 3Eta zu, besteengan kondenatzen dituzun gauza berak egiten dituzun hori, Jainkoaren epaiari ihes egingo diozulakoan al zaude? 4Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?#Jainkoaren eroapena 3,25-26; Ir 34,6-7; Is 48,9; Jkd 11,23; 2 P 3,15. 5Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia.#zigor-eguna So 1,14-18; 2,2-3; Ap 6,17; 11,18. 6Orduan, bakoitzari bere egintzen arabera ordainduko dio Jainkoak:#bakoitzari bere egintzen arabera Jr 17,10; Sal 62,13; Es 24,12; Mt 16,27+; Jn 5,29; 2 Ko 5,10. 7on egiten iraun eta aintza, izen on eta hilezkortasun bila dabiltzanei betiko bizia emango die;#betiko bizia 5,21+. 8berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra; 9atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;#juduei eta judu ez direnei 1,16+. 10ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere, 11Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.#Jainkoak bereizkeriarik ez Lb 19,15; Dt 10,17; Eg 10,34; Ga 2,6; Ef 6,9; Kol 3,25; St 2,1; 1 P 1,17.
12Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak; 13ez baitira Jainkoaren aurrean zuzen legea entzun bakarrik egiten dutenak, bete ere egiten dutenak baizik.#legea betetzen duena zuzen Mt 7,21; St 1,22.25; 1 Jn 3,7. 14Begira, jentilek, Moisesen legea ezagutu gabe ere, legeari dagokiona berez egiten dutenean, nahiz legea ez ezagutu, beraiek bihurtzen dira beren buruarentzat lege.#nahiz legea ez ezagutu beraiek beren buruarentzat lege Eg 10,35. 15Izan ere, legearen errealitatea beren bihotzetan idatzia daukatela erakusten dute, beren kontzientziak aitortzen duen bezala, batzuetan salatu egiten baititu eta besteetan zuritu. 16Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesu Kristoren bidez eta nik iragartzen dudan berri onaren arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen egunean.#Jesu Kristoren bidez epaia 1 Ko 4,5.
Moisesen legea eta erdainkuntza
17Baina zer esan zutaz, judu izenaz harro zauden horretaz? Legean oinarritzen zara eta Jainkoaz harrotzen;#judu izenaz harro 3,27; 4,2-3; 5,2; 11,18; 1 Ko 1,29-31; 9,15; 2 Ko 11,9; 12,6; Ga 6,13-14; 1 Ts 2,19. 18haren nahia ezagutzen duzu eta, legeak hala irakatsirik, onena zer den badakizu;#onena zer den Flp 1,10. 19itsuen gidaritzat duzu zeure burua, ilunpetan daudenen argitzat,#itsuen gidari Mt 15,14; Jn 9,40-41. 20ezikasien hezitzaile#2,20 ezikasien hezitzaile: Testuinguruaren arabera; normalki ezikasi itzulitako hitzak zentzugabe esan nahi du. eta ezjakinen irakasletzat, eta hori, ezagutzaren eta egiaren adierazpena legean duzulako.#legea egiaren adierazpide 2 Tm 3,15. 21Zuk, bada, besteri irakasten diozun horrek, nola ez diozu irakasten zeure buruari? Ez dela ostu behar hots egiten duzun horrek, zergatik osten duzu zeuk?#besteri irakatsi, norberak egin ez Sal 50,16-21. 22Adulteriorik ez dela egin behar esan, eta zeuk egiten duzu adulterioa! Sasijainkoak higuingarriak direla esan, eta tratuan jarduten duzu haien jauretxeetan! 23Legeaz harrotzen zaren horrek, nola desohoratzen duzu Jainkoa, legea hautsiz? 24Horrela, Liburu Santuak#2,24 Liburu Santuak: Is 52,5aren aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egina da. dioen bezala, zuengatik atzerritarrek Jainkoaren izena gaitzesten dute.#zuengatik… Is 52,5; Ez 36,20.
25Erdainkuntza baliotsua duzu, bai, baina legea betetzekotan. Legea hausten baduzu, berriz, erdainkuntzarik ez bazenu bezala da. 26Erdaingabea, ordea, legearen aginduak betetzen baditu, ez ote du erdaindutzat hartuko Jainkoak? 27Eta, gorputzez erdaingabea izan arren, legea betetzen duenak epaituko zaitu zu, zeure lege-liburu eta erdainkuntza guztiekin legea betetzen ez duzun hori. 28Izan ere, benetako judua ez da kanpotik hala dena; eta benetako erdainkuntza ez da kanpotik gorputzean egiten dena. 29Benetako judua barrutik da eta benetako erdainkuntza bihotzekoa, Espirituak egiten duena eta ez idatzitako legeak#2,29 idatzitako legeak: H.h., letrak. Moisesen legeaz ari da.. Hau da, gizakiak ez, baina Jainkoak aintzat hartzen duena.#bihotzeko erdainkuntza Dt 10,16; 30,6; Jr 4,4; Kol 2,11. Espiritua eta idatzitako legea 7,6; 8,2-3; 2 Ko 3,6. Jainkoak aintzat hartua 1 Ko 4,5; 2 Ko 10,18.

Currently Selected:

ERROMATARREI 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy