YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 15

15
Jesu Kristo kristauen eredu
1Fede heldua dugunok fede heldugabekoen ahuleziak eraman behar ditugu, geuri atsegin zaiguna bilatu gabe. 2Saia gaitezen guztiok lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona bilatuz.#lagun hurkoari atsegin eman 14,19; 1 Ko 9,19; 10,24.33. 3Kristok ere ez zuen bere atsegina bilatu, baizik eta Liburu Santuak dioen hau bete zen harengan: Zure kontrako irainak datozkit gainera.#Zure… Sal 69,10. 4Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia, geure eroapenaz eta Liburu Santuek ematen duten adoreaz itxaropenari euts diezaiogun.#Liburu Santuak gure ikasbiderako idatziak 1 Ko 10,6.11; 2 Tm 3,16. adore ematen 1 M 12,9; 2 M 15,9. 5Eroapenaren eta adorearen iturri den Jainkoak eman diezazuela elkar ongi hartzea, Jesu Kristok nahi bezala. 6Horrela, bihotz batez eta aho batez goretsiko duzue Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.
Harrera ona guztiei
7Beraz, egiozue harrera ona elkarri, Kristok zuei harrera ona egin zizuen#15,7 egin zizuen: Eskuizkribu askok egin zigun diote. bezala, Jainkoaren aintzarako.#harrera ona elkarri 14,1. 8Izan ere, Kristo juduen zerbitzari egin zen, Jainkoak arbasoei eginiko agintzariak betetzeko eta, horrela, Jainkoaren leialtasuna agertzeko;#Kristo juduen zerbitzari Mt 15,24. 9eta jentilen zerbitzari ere egin zen, bere errukiagatik Jainkoa gorets zezaten. Hau dio, hain zuzen, Liburu Santuak:
Horregatik,
atzerritarren artean goretsiko zaitut,
eta zure omenez kantatuko dut. # Horregatik… 2 Sm 22,50; Sal 18,50.
10Beste batean, berriz, hauxe dio:
Naziook, egin poz-oihu
haren herriarekin batera.#Naziook… Dt 32,43.
11Eta beste batean:
Goretsazue Jauna, nazio guztiok,
ospa ezazue, herri guztiok! # Goretsazue… Sal 117,1.
12Isaiasek ere hau dio:
Erneko da Jeseren sustraia,
eta sortuko denak
nazioak gobernatuko ditu.
Harengan izango dute
itxaropen nazioek. # Erneko… Is 11,10; Ap 5,5.
13Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka.
AZKEN AGURRAK (15,14—16,27)
Paulo Jesu Kristoren zerbitzari jentilen artean
14Senideok, neure aldetik, ziur dakit zuek onginahiz beterik eta jakite guztiz horniturik zaudetena, eta elkarri argi egiteko gai zaretena. 15Hala ere, ausardia handi samarrez idatzi dizuet han edo hemen, zenbait gauza gogorarazteko. Jainkoarengandik hartu dudan dohainak ematen dit horretarako bide,#Jainkoarengandik hartutako dohaina 1,5; 12,3. 16Jesu Kristoren zerbitzari egin bainau jentilentzat. Apaiz batek bezala betetzen dut Jainkoaren berri ona adierazteko eginkizuna; horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri#15,16 jentilak… Jainkoarentzat opari atsegingarri: Honela ere itzul daiteke: jentilen oparia Jainkoarentzat atsegingarri gerta dadin. Esan daiteke, azken hau Paulok Erm 12,1ean dioenarekin oso egoki datorrela: eskaini zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. izan daitezen.#Jesu Kristoren zerbitzari 11,13. opari atsegingarri 12,1+; Flp 2,17.
17Jainkoaren zerbitzuari dagokionean, Kristorengan jartzen dut harrotzeko neure bidea; 18horregatik, hau bakarrik aipatzera ausartuko nintzateke: Jesu Kristok nire bidez ekarri dituela jentilak fedea onartzera, hitzez eta egitez,#Pauloren bidez Kristok ekarri federa 2 Ko 3,5. 19mirari eta egintza harrigarrien indarrez, Espirituaren ahalmenez. Horrela, Jerusalemdik hasi eta inguru guztietan barrena Iliriaraino#15,19 Iliria: Iliria erromatar probintzia zen, g.g.b. Jugoslavia zenaren lurraldeari zegokiona., Kristoren berri onaren zabalkuntza burutua utzi dut. 20Hauxe zen niretzat garrantzizkoena: Kristoren izena entzuna ere ez zen tokietan berri ona zabaltzea. Ez nuen nahi bestek ipinitako oinarrien gainean eraiki, 21Liburu Santuak dioenaren arabera baizik:
Haren berri ez zutenek dute ikusiko,
eta inoiz hartaz entzun ez zutenek
ulertuko. # Haren berri… Is 52,15.
Erromara joateko asmoak
22Horrexegatik gelditu behar izan dut behin baino gehiagotan zuengana joan gabe. 23Orain, ordea, inguru hauetan nuen lana bukatu dut eta, aspaldiko urte hauetan zuek ikusi nahian bainago, 24Espainiara bidean hortik igarotzean, ikusiko zaituztedan itxaropena dut; eta bidaiari jarraitzeko lagunduko didazuen itxaropena ere bai. Baina lehenago, zuekin egonaldi bat pozik egingo nuke.#ibilaldi-asmoak Eg 19,21; 1 Ko 16,6. 25Jerusalemera noa orain, hango fededunei#15,25 fededunei: H.h., santuei; ik. 8,27 eta 2 Ko 8,4 oh. diru-laguntza eramatera. 26Izan ere, Mazedoniakoek eta Akaiakoek#15,26 Mazedonia: Erromatar probintzia zen, gaur egungo Grezia iparraldeari zegokiona; hiriburua Tesalonika zuen. Akaia: Grezia hegoaldea hartzen zuen; Korinto zen bertako administrazio- eta merkataritza-zentroa; Atenas, berriz, zentro kulturala. diru-bilketa egiteko borondatea izan dute, Jerusalemen diren senide behartsuei laguntzeko.#diru-bilketa Eg 11,29; 1 Ko 16,1-4; 2 Ko 8—9; Ga 2,10. 27Borondatea diot, baina zorra ere bazuten haiekin; zeren, jentilak espirituzko ondasunetan haien partaide izan badira, bidezko baita lurreko ondasunetan haien laguntzaile izatea.#espirituzko ondasunetan partaide 1 Ko 9,11; Ga 6,6. 28Egiteko hau bete eta bildutako dirua haien esku jarri ondoren, Espainiara abiatuko naiz, zuen hiritik igaroz. 29Eta badakit Kristoren bedeinkazio betea dudala zuengana joateko.
30Jesu Kristo gure Jaunarengatik eta Espirituak ematen digun maitasunagatik, eskabide hau egiten dizuet, senideok: lagun diezadazuela eginahalean, Jainkoari nire alde otoitz eginez,#lagundu otoitz eginez 2 Ko 1,11; Kol 4,3; 1 Ts 5,25; 2 Ts 3,1. 31Judean fedeari aurka egiten diotenen esku eror ez nadin, eta Jerusalemgo fededunek ongi har dezaten daramakiedan laguntza.#arriskuak Eg 20,3; 21,10-11.17-36. 32Horrela, Jainkoak nahi badu, pozez beterik iritsiko naiz zuengana eta atsedenaldia hartu ahal izango dut zuekin.
33Bakearen Jainkoa zuek guztiokin! Amen.#Bakearen Jainkoa 1 Ko 14,33; 2 Ko 13,11; Flp 4,9; Kol 3,15; 1 Ts 5,23; 2 Ts 3,16.

Currently Selected:

ERROMATARREI 15: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy