YouVersion Logo
Search Icon

APOKALIPSIA 1

1
Hitzaurrea
1Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena#1,1 agerpena: Hau esan nahi du grekozko Apokalipsi hitzak., honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari.#laster gertatuko dena erakutsi 1,9; 22,6; Dn 2,28.29.45. 2Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua.#Jainkoaren mezuaren lekuko 1,9; 6,9; 20,4. 3Zorionekoak#1,3 Zorionekoak: Hau da Apokalipsiko 7 zoriontasunetatik lehena. Beste seiak 14,13; 16,15; 19,9; 20,6; 22,7.14 tx.etan daude. mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago!#Zorionekoak 22,7. beteko den garaia hurbil 22,10.
Zazpi eliz elkarteei agurra
4Nik, Joanek, Asia probintziako#1,4 Asia probintzia: Ik. Eg 16,6-7 oh. zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;#den, zen eta etortzekoa dena 11,17; 16,5; Ir 3,14; Is 41,4. zazpi espiritu 3,1; 4,5; 5,6. 5baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik.
Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,#testigu leial 3,14; 19,11. lehenengo piztua Kol 1,18. lurreko erregeen buruzagi 19,16; Sal 89,28. bekatuetatik askatu gaituena Is 40,2; Sal 130,8. 6Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.#errege-herri eta apaiz 5,10; 20,6; Ir 19,6; Is 61,6; 1 P 2,5.9.
7Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko dute,
baita zulatu zutenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dute
harengatik.
Bai. Amen.#hodei artean Dn 7,13; Mt 24,30; Mk 13,26; Lk 21,27; 1 Ts 4,17. zulatu zutenak ere Za 12,10; Jn 19,34.37. hileta-negarra egin Za 12,10-14; Mt 24,30.
8«Neu naiz Alfa eta Omega#1,8 Alfa eta Omega: Grekozko alfabetoaren lehen eta azken hizkiak. Esaerak, bi muturrak aipatuz, sail osoa adierazten du; beraz, osotasunaren irudi da. —dio Jainko Jaunak—, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».#Alfa eta Omega 21,6; 22,13. den, zen eta etortzekoa dena 1,4+. Jainko ahalguztiduna 4,8; 11,17; 15,3; 16,7.14; 19,6.15; 21,22.
DAGOENEKO BADENA (1,9—3,22)
Jesus piztua ikusi
9Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos#1,9 Patmos: Egeo itsasoan, Efesotik 200 km ingurura dagoen uharte txikia. Erromatarrek bertara erbesteratzen zituzten arriskutsu zirenak. izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik. 10Jaunaren egunean#1,10 Jaunaren eguna: Lehen kristauek Jaunaren eguna deitzen zioten Jesusen piztuera gogoratzen zuen asteko egunari. Horretan du sorrera gure igande-jaiak. Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa. 11Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarte hauei#1,11 zazpi eliz elkarte: Apokalipsiaren mezua Asia Txikiko 7 eliz elkarte jakini zuzentzen zaie. Baina, 7 zenbakiak betea eta osoa dena esan nahi duelarik, pentsa daiteke mezua orokorra dela, hots, eliz elkarte guztientzat balio duela.: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizeako eliz elkarteei».
12Atzera begiratu nuen, mintzo zitzaidan ahots hura norena ote zen ikusteko eta, itzultzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituen, 13eta argimutilen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzia, bularpea urrezko gerrikoz lotua#1,13 Jesus apaiz-jantzian ageri da. Hemen aipatu jantziak apaizei zegozkien (ik. Ir 28,4.31; 29,5; Lb 8,7; Dn 10,5)..#gizaseme antzekoa Dn 7,13. soineko luzea eta urrezko gerrikoa Dn 10,5. 14Haren buruko ilea zuria zen, artilea eta elurra bezalakoa, begiak sugarra bezalakoak#1,14 zuria: Kolore zuria, zahartzaroarena ez, baizik jainkotasun eta betikotasunaren sinbolo da. begiak sugarra bezalakoak: Begiak jakintzaren eta ezagutzaren sinbolo dira. Jesus piztuak gauza guztiak dakizkiela esan nahi da hemen.,#haren begiak eta oinak 2,18; 19,12; Dn 10,6.#ile zuria Dn 7,9. 15oinak labean garbituriko brontze goriaren antzekoak, haren ahotsa ur handiena bezalako burrunba.#ur handiena bezalakoa 14,2; 19,6; Ez 1,24; 43,2. 16Zazpi izar zituen eskuineko eskuan eta aho biko ezpata zorrotza ateratzen zitzaion ahotik; aurpegia eguzkia indarrik handienean bezain argitsu zuen.#Zazpi izar 1,20; 2,1; 3,1. aho biko ezpata 2,12.16; 19,15; Is 49,2.
17Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena,#lehena eta azkena 2,8; 22,13; Is 44,6; 48,12. 18bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza#1,18 Hildakoen Egoitza: Jatorrizkoan Hades. Honela da esaldia h.h.: Herioaren eta Hildakoen Egoitzako giltzak ditut.. 19Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena#1,19 izango dena: Tx. honek liburu guztirako giltza den mezua damaigu: orain dena lehen zatiari dagokio (1,9—3,22), gero izango dena bigarrenari (4,1—22,21)..#gero izango dena 1,1; 22,6; Dn 2,28.29.45. 20Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak#1,20 eliz elkarteen aingeruak: Aingeru hauek ez dira gizakiak, ez baitzaio Ap-an inoiz aingeru izenik ematen gizakiari. Elkartearen espiritu-izaera pertsona bezala irudikatzen da. dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».

Currently Selected:

APOKALIPSIA 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy