YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 31

31
LEMUELEN ESANAK (31,1-31)
1Lemuel erregearen esanak, bere amak irakatsitakoak#31,1 Lemuel… irakatsitakoak: H.h., Lemuel… irakatsitako mezua; honela ere itzul daiteke: Lemuel Masako erregearen hitzak, mezua hitza —massa hebreeraz—, izen propiotzat harturik..
2Oi ene seme! Oi ene erraietako seme!
Oi zu, ene erreguetako seme!
3Ez eman zeure indarra emakumeei,
ezta zeure bizia erregeak ere galtzen dituztenei.#kontuz emakumeekin 5,1-14; Dt 17,17; 1 Erg 11,4; Si 9,2.
4Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik,
ezta printzeei ere pattarrik;#ardoa 20,1+.
5zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailukete
eta dohakabeen eskubideak hautsiko.
6Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea
eta ardoa samindutakoari,
7edan eta ahantz dezan bere miseria,
ez dadin bere nahigabeaz oroit.
8Ireki ahoa hitz gabearen alde,
zorigaiztokoen eskubidea babesteko.#dohakabeak babestu Sal 72,2.4.12-14.
9Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko,
dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.
Etxekoandre jatorra
10Nork aurkituko etxekoandre jatorra#31,10 etxekoandre jatorra: H.h., emakume indartsua/adoretsua. Liburu-bukaerako poema (10-31) alfabetikoa da, hau da, tx. bakoitzeko lehenengo hitza alfabetoaren letra batez hasten da, alfabetoaren ordenari jarraituz.?
Koralek baino askoz gehiago balio du.#emakume jatorra 18,22+. Koralak baino 3,15.
11Konfiantza osoa du senarrak harengan,
ez da sekula beharrean aurkituko.
12Zoriona ekartzen dio, eta ez zoritxarra,
bizitzako egun guztietan.
13Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,
gogotsu lan egiten haren eskuek.
14Merkataritza-ontziak bezalaxe,
urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.
15Egunsentia baino lehen jaikitzen da,
etxekoen jatorduak prestatu
eta zerbitzariei aginduak emateko.
16Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du,
bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.
17Kementsu prestatzen da lanerako,
ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.
18Bere tratuen onuraz arduratzen da,
gauez ere ez du kriseilua itzaltzen.
19Eskuaz goruari heltzen dio
eta atzamarrez ardatzari eragiten.
20Dohakabeari eskua zabaltzen dio
eta behartsuari laguntza ematen.
21Elurtean, ez da etxekoengatik beldur,
guztiak baitaude ongi jantziak.
22Ohe-estalkiak egiten ditu,
liho eta purpurazko jantzi ederrak.
23Ongi ikusia da senarra batzarrean,
herriko arduradunen artean esertzen denean.
24Jantziak eta gerrikoak egin
eta merkatariei saltzen dizkie.
25Indarrez eta duintasunez horniturik,
irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.
26Zuhurtziaz hitz egiten du
eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.
27Etxeko burubideaz arduratzen da,
ez du bere ogia merezi gabe jaten.
28Zorionak ematen dizkiote seme-alabek,
senarrak honela goraipatzen du:
29«Asko dira emakume jatorrak,
baina zuk ez duzu parekorik!»
30Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna;
goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen#31,30 Jauna errespetatu: Ik. 1,7 oh. duen emakumea.
31Kanta iezaiozue bere lanarengatik,
goretsi herri osoaren aurrean berak eginarengatik.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 31: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy