YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 30

30
AGUR-EN ESANAK (30,1-33)
1Jake-ren seme Agur-en esanak.
Hona gizon honen mezua, Itieli eta Ukali emana#30,1 Testua eta interpretazioa oso eztabaidagarriak dira. Bigarren lerroko izen propioak —Itiel bi aldiz esana dago jatorrizkoan— aditz bezala ere har daitezke, esaldi hauek sortzen direlarik: Nekatu egin naiz, ene Jainko, nekatu egin naiz, ene Jainko, eta arnasa galdurik nago (ezin dut gehiago)..
2Animalia gehiago naiz gizon baino,
ez dut giza adimenik;
3ez dut zuhur izaten ikasi,
eta nola izango dut Santu Santuaren ezagutzarik#30,3 Santu Santuaren ezagutza: Honela ere itzul daiteke: ezagutza santua/sakratua, giza ezagutza hutsari kontrajarriz.?
4Nor igo da inoiz zerura eta berriro jaitsi?
Nork harrapatu du haizea eskuetan?
Nork eutsi dio urari gainjantziaz?
Nork ezarri dizkio lurrari mugak?
Nola ote du izena? Eta haren semeak?
Segur aski, jakingo duzu!#Nork? Jb 38—39; Si 1,1-6; Ba 3,29-31.
5Ongi egiaztatuak dira Jainkoaren promesak;
berarengana jotzen dutenak babesten ditu.#Jainkoa babes 2 Sm 22,31; Sal 18,31.
6Ez gehitu ezer haren hitzei,
berak agiraka egin eta gezurtitzat gera ez zaitezen.
7Bi gauza eskatu dizkizut, ene Jainko,
ez iezazkidazu uka bizi naizen artean.
8Urrundu niregandik faltsukeria eta gezurra;
ez nazazu egin ez txiro, ez aberats:
eman soilik bizitzeko behar dudana,
9zeren eta, asebeterik, baliteke zu ukatu
eta esatea: Nor da Jauna?
Edo behar gorrian aurkituz, lapurretari eman
eta ene Jainko horren izena iraintzea.#asebeterik zu ukatu Dt 6,11-12; 32,15.
10Ez zikindu morroiaren izena ugazabaren aurrean:
madarikatu egingo zaitu eta ondorioak jasan beharko.
11Hau jendea, aita madarikatu
eta ama bedeinkatzen ez duena!#aita madarikatu 19,26+.
12Hau jendea, bere burua garbitzat izan
eta jokabide zikinak baztertu nahi ez dituena!
13Hau jendea, burua tente eta begirada harroa dituena!
14Hau jendea, hortzak ezpatak bezalakoak
eta matrailezurrak labanak bezalakoak dituena,
herriko dohakabeak irentsi
eta behartsuak lurretik suntsitzeko!
Zenbaki-esaerak#30,15 Zenbaki-esaerak: Asmakizunak eta konparazioak dira aldi berean. Zenbait gauza aurkezten zaizkigu sailean jarriak; kasu askotan, zerrendaren azken tokian aipaturiko gauzan datza adierazpenaren gakoa. Hau litzateke eskema, adib.: Badira hiru gauza, eta laugarren bat batez ere…
15Izainak bi alaba ditu: «Eman» eta «Eman».
Hiru gauza dira asegaitzak,
baita laugarren bat ere «Aski!» esaten ez duena:#asegaitzak 27,20.
16Herio Leizea, sabel agorra,
urez asetzen ez den lurra,
eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.
17Aitari isekaz begiratu eta amari esana egiten ez dionari
beleek begiak aterako dizkiote eta arranoek irentsiko.#aitari iseka… 19,26+.
18Badira hiru gauza gainditzen nautenak,
baita laugarren bat ere ulertzen ez dudana:
19arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean,
ontziaren bidea itsaso zabalean
eta gizonaren bidea emakumearen baitan.#arranoaren bidea… Jkd 5,10-12.
20Honela jokatzen du emakume adulteriogileak:
jan, ahoa garbitu eta
«Ez dut ezer txarrik egin» esaten du.#adulteriogilea 2,16+.
21Hiru gauza dira herrialde bat dardararazten dutenak,
baita laugarren bat ere jasan ezin duena:
22errege bilakatzen den esklaboa,
jakia sobera duen txoroa,#esklaboa errege 19,10+.
23ezkontzea lortzen duen emakume zarpaila
eta etxekoandre bihurtzen den neskamea.
24Badira munduan lau izaki txiki-txiki,
jakintsuak baino jakintsuagoak:
25inurriak, herri ahula izan arren,
udan beren ogia ziurtatzen dutenak;#inurria 6,6-8.
26azkonarrak, indar gabeko herria izan arren,
bizilekua harkaitzetan dutenak;
27matxinsaltoak, erregerik izan gabe ere,
denak sailkatuta txukun ibiltzen direnak;
28sugandilak, eskuaz harrapa daitezkeen arren,
errege-jauregietara sartzen direnak.
29Hiru dira ibilera ederrekoak,
baita laugarren bat ere dotore ibiltzen dena:
30lehoia, animalien arteko ausartena,
inoren aurrean atzera egiten ez duena;
31bizkar sendoko zaldia, akerra,
eta erregea gudarostearen buruan#30,31 Tx.eko lehenengo hitzak eta bigarren lerroa ilunak dira eta itzulpena ez da segurua..
32Harropuzkeriaz txoratu egin bazara
eta asmo txarrik gogoan izan baduzu,
kontu egizu#30,32 kontu egizu: H.h., eskua ahora.:
33esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da,
sudurra jota odola, haserreari eraginez#30,33 irabiatuz, jota, eraginez: Aditz bera erabiltzen du hebreerazkoak hirurentzat: sakatu/estutu esan nahi duena. liskarra.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 30: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy