YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 17

17
1Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna,
etxean festa eta liskarra baino.#Ik. 15,17.
2Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari:
herentzian parte izango du gainerako senideekin.
3Zilarra arragoan, urrea labean:
bihotzak Jaunak ditu probatzen.#27,21.
4Maltzurra gaizki-esaleei dago adi,
gezurtia mintzo gaiztokoari.
5Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari,
haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.#Ik. 14,31.
6Aiton-amonen koroa ilobak dira,
seme-alaben harrotasuna gurasoak.#seme-alaben harrotasuna gurasoak Si 3,10-11.
7Hizkera finik ez dagokio txoroari,
are gutxiago gezurra jatorrari.
8Eskupekoak mirariak egiten dizkio#17,8 Eskupekoak mirariak egiten dizkio: H.h., Eskupekoa harri mesedegile (talisman) zaio. eman lezakeenari,
zernahi lortzen baitu beraren bidez.#Eskupekoaren indarra 18,16; 19,6; 21,14. Ik. 15,27+.
9Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du,
behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.#iraina ahaztu 10,12+.
10Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzat
ehun zartada burugabearentzat baino.
11Gaiztoa istilu bila beti;
zentzarazle ankerra#17,11 zentzarazle ankerra: H.h., aingeru (mezulari) ankerra; agian, Ir 12,23ko (aingeru) suntsitzailearen aipamena da. bidaliko diote kontra.
12Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago,
zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino.
13Ona txarraz ordaintzen duenak
ez du inoiz zorigaitza etxetik botako.
14Urei jaregitea da liskarretan hastea;
alde egin, gatazka zabaldu baino lehen.
15Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea:
biak zaizkio higuingarri Jaunari.#Erruduna zuzenestea 18,5; 24,24-25; Ir 23,7.
16Zertarako dirua zentzugabearen eskuan?
Zuhurtzia erosteko? Ez du baina bururik!
17Adiskideak beti zaitu maite,
anaia larrialditarako jaioa da.#Adiskidea 18,24; 27,10; Si 6,5-10.
18Burugabea galanta, eskua emanez
lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena!#fidatzailea 6,1-5+.
19Liskarzaleak bekatua du maite,
handinahikoak#17,19 handinahikoak: H.h., ateburua jasotzen (altuago egiten) duenak. hondamendia bereganatzen.#handinahiak hondamendia 16,18.
20Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko,
mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.
21Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik,
txoroaren aitak pozbiderik ez.
22Bihotz alaiak osasuna ekarri,
bihotz tristeak hezurrak ihartu.#Ik. 14,30; 15,13+.
23Gaiztoak eskupekoak onartzen ditu
zuzenbidea okertzearren.#eskupekoak 15,27+.
24Buruargiak zuhurtzia begi aurrean;
burugabearen begiak auskalo non#17,24 auskalo non: H.h., lurraren azken mugan.!
25Seme zentzugabea aitarentzat mingarri,
sortu zuen amarentzat samingarri.#Ik. 10,1+.
26Errugabeari multa jartzea ez da bidezko,
handikiak jotzea zuzenbidearen aurkako.
27Jakintsuak badaki mihiari eusten,
zentzuzkoak ere bai bere buruaren jabe izaten.#mihiari eutsi 10,19. Ik. 13,3+.
28Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada,
burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.#isila zuhurtzat Jb 13,5; Si 20,5.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy