YouVersion Logo
Search Icon

FILIPOARREI 2

2
Kristo bezala apal
1Beraz, egia bada Kristok aholku ematen dizuela eta maitasunak adorez betetzen zaituztela, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zaretela eta bihozbera eta gupidatsu zaretela, 2bete nazazue pozez, denok iritzi eta sentiera bereko#iritzi bereko Erm 15,5; 1 Ko 1,10. izanez, elkar maitatuz eta ongi hartuz. 3Ez egin deus ere norgehiagokeriaz edota harrokeriaz#harrokeria Ga 5,26. besteak norbera baino hobeak Erm 12,10., apaltasunez baizik, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz; 4ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz#besteen ona bilatuz 1 Ko 10,24.33. baizik. 5Izan itzazue zeuen artean Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak#2,5 Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak: Honela ere itzul daiteke: Kristo Jesusekin bat direnei dagokien sentipenak. Askoren iritziz, 6-11 tx.ek. Paulo baino lehenagoko kristau-gorazarre bat jasotzen dute..
6Kristo Jesusek,
jainkozko izaerako izanik#jainkozko izaerako izanik Jn 1,1-2; 17,5; Kol 1,15; 1 Jn 1,1-2.,
ez zion gogor eutsi nahi izan
7jainkozko bere mailari;
bestela baizik,
hustu egin zen#hustu egin zen 2 Ko 8,9. esklabo-izaera Is 52,13 — 53,12. gizakien antzeko Jn 1,14; Erm 8,3; Heb 2,14.17. bere handi-izateaz#2,7 hustu… izateaz: H.h., bereaz/bere buruaz hustu egin zen.
eta esklabo-izaera hartu zuen,
gizakien antzeko eginez.
Gizaki huts bezala agertuz,
8apaldu egin zuen bere burua,
heriotzaraino menpeko eginez,
gurutzean hiltzeraino.#apaldu egin gurutzean hiltzeraino 1 Ko 1,17-18; Erm 1,4; Heb 2,9; 5,8; 12,2.
9Horregatik, denen gainetik
goratu zuen Jainkoak
eta izen guztietan bikainena
eman zion,#denen gainetik goratua Eg 2,33; Erm 1,4; Heb 1,3-4; 2,9. izen guztietan bikainena Ef 1,21; Heb 1,4.
10Jesusen izenaren omenez,
zeruan, lurrean eta lur azpian,
guztien belaunak makur daitezen#guztien belaunak makur daitezen Is 45,23; Erm 14,11.,
11eta mihi orok aitor dezan
Jesu Kristo dela Jauna#Jesu Kristo dela Jauna Eg 2,36; Erm 10,9; 1 Ko 12,3.,
Jainko Aitaren aintzarako.
Izarrak bezala munduan
12Nire esana beti egin duzuenez gero, ene maiteok, egizue orain ere, hor ez nagoelarik; ez hor nagoenean bezala bakarrik, askoz gehiago baizik. Saia zaitezte zeuen salbamena begirune santuz#begirune santuz 2 Ko 7,15; Sal 2,11; 1 P 1,17. burutzen; 13Jainkoa da, izan ere, bai nahi izateko eta bai burutzeko gai egiten#Jainkoak gai egiten 1 Ko 12,6; 15,10; 2 Ko 3,5; 1 Ts 2,13. zaituztena, berak nahi bezala. 14Egizue dena marmarrik eta eztabaidarik gabe, 15gizarte maltzur eta gaizto honen erdian garbi eta akats gabe, Jainkoaren seme-alaba errugabe, izan zaitezten; gizarte honetan izarrek munduan bezala egiten duzue argi#izarrek bezala munduan egin argi Mt 5,14-16; Jn 8,12; 12,35-36; Ef 5,8; 1 Ts 5,5., 16bizia ematen duen mezuari tinko eutsiz. Horixe izango dut nik harrotzeko bide#Horixe harrotzeko bide 1 Ts 2,19. Kristo agertuko den egunean 1,6+. nire lehia eta nekeak ez alferrik emanak Is 49,4; 65,23; Ga 2,2. Kristo agertuko den egunean, nire lehia eta nekeak ez baititut alferrik emanak izango. 17Eta zuen sinesmenaren kultu-zerbitzua burutzeko nire bizia opari eskaini#2,17 opari eskaini: Kultuko hiztegia kristau-bizitzari aplikatzen dio Paulok, kristauen fede-bizitza dela nahiz beraren apostolu-zerbitzua, bizia emateraino behar izanez gero.#bizia opari eskaini Erm 12,1; 15,16; 2 Tm 4,6. behar badut ere, pozik nago eta alaitu egiten naiz zuekin guztiokin. 18Poz zaitezte horrela zuek ere eta alaitu nirekin batera.
Timoteo eta Epafrodito Pauloren lankide
19Jesus Jaunaren laguntzaz, Timoteo#2,19 Timoteo: Ik. 1,1 oh. laster zuengana bidaltzeko itxaropena dut, zuen berri jakinik ni ere bizkor nadin. 20Ez dut, izan ere, beste adiskide minik, ni neu bezala zuen gauzez benetan arduratzen denik; 21nor bereaz axolatzen dira denak eta ez Jesu Kristorenaz. 22Baina ezagutzen duzue Timoteoren jokaera jatorra eta nola egin duen lan nirekin seme batek aitarekin bezala, berri onaren zerbitzuan. 23Hori bidaltzea espero dut, bada, nire arazoak nola doazen ikusi bezain laster. 24Baina badut konfiantza, Jauna lagun, neu ere zuengana laster joango naizela.
25Bitartean, beharrezko iruditu zait Epafrodito#2,25 Epafrodito: Gutun honetan bakarrik aipatua; ik. 4,18 ere. anaia maitea, lanean eta borrokan lagun izan dudana, zuengana bidaltzea. Zuek nire premian laguntzeko bidali zenidaten; 26baina orain zuek guztiok ikusteko irrika bizia zuen eta oso kezkaturik zegoen, beraren gaixotasunaren berri izan zenutela jakinik. 27Egia da, gaixo egon zen, ia hilzorian; baina Jainkoa errukitu egin zitzaion, eta berari ez ezik, baita niri ere, nahigabea nahigabearen gain izan ez nezan. 28Horrela, bada, ahalik lasterren bidali dizuet, hura berriro ikustean poz zaitezten eta ni lasaiago senti nadin. 29Hartzazue Jaunaren izenean poz handiz, eta ohoratu beti hori bezalakoak direnak. 30Izan ere, Kristoren aldeko lanarengatik ia hilzorian egon da eta bere bizia arriskuan jarri du, zuek niri laguntzeko egin ezin zenutena zuen ordez berak egin nahirik.

Currently Selected:

FILIPOARREI 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy