1
Agurra
1Paulo eta Timoteok, Jesu Kristoren zerbitzariok, Filipon bizi zareten kristau fededun guztioi eta bertako elkarte-zuzendari eta laguntzaileoi#1,1 Timoteo: Aita greziarra zuen eta ama judua (Eg 16,1-3); Pauloren lankide baliotsua izan zen (ik. 2,19-22); ik. Eg 16,1 oh. Filipo: Mazedoniako —Grezia iparraldeko— hiria. Bera izan zen Paulok berri ona Europan hots egin zuen lehen tokia (ik. Eg 16,6-40). Kristau fededun: H.h., Kristo Jesusengan santu; ik. 1 Ko 1,2 oh. elkarte-zuzendari eta laguntzaile: Grekozko hitzak episkopos eta diakonos dira; hitz hauek geroztik, gotzain edo apezpiku eta diakono bilakatuko dira; baina garai hartan ez zuten oraindik gaur egun duten zentzu teknikorik. Elkarte-zuzendariei buruz, ik. 1 Tm 3,1 eta Eg 20,28 oh.ak; diakonoak lehenengoen laguntzaileak ziren. idazten dizuegu. 2Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea#grazia eta bakea Erm 1Ga 1Flm 3.
PAULO ETA FILIPOKO ELIZ ELKARTEA (1,3-26)
Esker ona eta eskaria
3Zuetaz oroitzen naizen bakoitzean eskerrak ematen#eskerrak ematen Erm 11 Ko 1Kol 4 dizkiot neure Jainkoari. 4Pozik#Pozik 1|NoBook| 2|NoBook| 3|NoBook| 4 egiten dut zuen guztion alde otoitz beti, 5lehenengo egunetik orain arte berri onaren zerbitzuan lankide izan baitzaituztet#zerbitzuan lankide izan zaituztet 1|NoBook| 4. 6Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte#1,6 Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte: H.h., Kristo Jesusen eguna arte#Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte. 1|NoBook| 21 Ko 1.
7Bidezko iruditzen zait zuen guztionganako dudan sentipen hau, barru-barruan baitzaramaztet; izan ere, partaide zaituztet Jainkoarengandik hartu dudan dohainean, bai preso nagoen honetan#1,7 preso nagoen honetan: Segur aski Efeson (ik. 1 Ko 15,32; 2 Ko 1,8). Filipon ere egona zen preso (Eg 16,16-40), baita Jerusalemen (Eg 21,27—23,32), Zesarean (Eg 23,33—26,32) eta Erroman (Eg 28,16-31) ere., bai berri ona defendatzeko eta sendotzeko aukera dudanean ere. 8Jainkoa dut lekuko#Jainkoa dut lekuko 2 Ko 1 nola nagoen zuek guztiok ikusteko irrikaz Jesu Kristoren maitasun eztiaren eraginez. 9Eta hauxe eskatzen dut otoitzean: zuen maitasuna izan dadila ezagueraz geroz eta jantziagoa eta sentiberatasunez biziagoa, 10egokien#Kristo agertuko den egunean 1 dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte, 11Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.
Paulorentzat bizitzea Kristo da
12Jakin behar duzue, senideok, bizi dudan egoera berri onaren aurrerapenerako lagungarri gertatu dela. 13Izan ere, gobernariaren jauregikoek eta gainerako guztiek garbi ikusi dute Kristorengatik nagoela preso#preso 1Ef 3|NoBook| 4Flm 9. 14Eta ni preso egoteari esker, gure senide gehienak, Jaunarenganako konfiantzan indarberriturik, ausartago sentitzen dira Jainkoaren mezua beldurrik gabe hots egiteko.
15Egia da, bai, batzuk bekaizkeriaz eta nireganako etsaigoz ari direla Kristo predikatzen; baina beste batzuk asmo onez ari dira. 16Hauek maitasunez jokatzen dute, hemen berri ona defendatzeko nagoela jakinik; 17besteek, berriz, nire aurkako lehian predikatzen dute Kristo; ez dira asmo garbiz ari, nire kate hauek astunago egin nahian baizik. 18Baina niri zer? Edonola ere, itxurakeriaz nahiz egiaz, Kristo predikatzen dute, eta honek pozten nau. Eta are gehiago poztuko naiz, 19ondo baitakit, zuen otoitzari esker#zuen otoitzari esker 2 Ko 1 eta Jesu Kristoren Espirituaren laguntzaz, bizi dudan egoera hau salbamenerako gertatuko zaidala: 20itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo eta ziur nago beti bezala orain ere, bizi nadila ala hil, Kristok bere handitasuna agertuko duela niregan. 21Izan ere, niretzat bizitzea Kristo#bizitzea niretzat Kristo Erm 8Ga 2Kol 3 da eta hiltzea irabazpide. 22Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal baneza, ez nuke jakingo zer hautatu. 23Alde bietatik nago erakarria: alde batetik, hil egin nahi nuke, Kristorekin egoteko#Kristorekin egoteko 2 Ko 51 Ts 4|NoBook| 5, hau askogatik onena delarik; 24baina bestetik, nik bizitzen jarraitzea beharrezkoagoa da zuentzat. 25Eta honetaz ziur nagoelarik, badakit gelditu egingo naizela eta zuekin guztiokin jarraituko oraindik, zuen sinesmenaren aurrerapen eta pozerako. 26Horrela, zuek ikustera berriro joatean, Kristo Jesusenak izateaz duzuen harrotasuna areagotu egingo da niri esker.
KRISTAU ELKARTEAREN JOKABIDEA (1,27—3,1a)
Sinesmenean sendo
27Hauxe besterik ez dizuet eskatzen: zuen jokabidea Kristoren berri onari dagokiona#berri onarekiko leialtasunaren alde borroka 1|NoBook| 4Kol 1|NoBook| 2 izan dadila. Ni zuek ikustera joan ala ez, gauza bera entzun nahi nuke zuetaz: gogo berean sendo zaudetela eta, elkarrekin bat eginik, berri onarekiko leialtasunaren alde borrokan ari zaretela, 28etsaien aurrean ezertan beldurtu gabe; zuen kemen hori hondamen-bidean daudenaren seinale izango da etsaientzat; zuentzat, ordea, salbamenaren seinale. Hala erabaki du Jainkoak. 29Izan ere, dohain hau eman dizue Jainkoak: Kristorengan sinestea ez ezik, harengatik sufritzea ere bai, 30niregan ikusi zenuten eta orain entzuten duzuen borroka berbera egiten duzuelarik.
Loading reference in secondary version...