YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 2

2
Leinuen kokagunea kanpalekuan
1Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni: 2«Israeldarrak nor bere leinuaren banderapean etxolatuko dira; kanpalekua elkarketa-etxolaren inguruan eratuko da, halako tarte bat utziz.
3«Ekialdean Judaren banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. 4Judatarren buruzagia Aminadaben seme Nahxon izango da, haren gudari-taldeak 74.600 gizon dituelarik. 5Judarekin batera Isakar eta Zabulonen leinuak#2,5 Zabulonen leinua: Hitz hauek, jatorrizkoan, 7. tx.aren hasieran daude; era berean, 14. 22. eta 29. tx.etako lehenengo hitzak 12. 20. eta 27. tx.etara aurreratzen dira, itzulpenaren argitasunerako. etxolatuko dira. Isakartarren buruzagia Tzuarren seme Netanel izango da, 6haren gudari-taldeak 54.400 gizon dituelarik. 7Zabulondarren buruzagia Helonen seme Eliab izango da, 8haren gudari-taldeak 57.400 gizon dituelarik. 9Judaren kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 186.400 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hauek joango dira buruan.#Judaren kanpamendua abiatu 10,13-16.
10«Hegoaldean Rubenen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Rubendarren buruzagia Xedeurren seme Elitzur izango da, 11haren gudari-taldeak 46.500 gizon dituelarik. 12Rubenekin batera Simeon eta Gaden leinuak etxolatuko dira. Simeondarren buruzagia Tzurixadairen seme Xelumiel izango da, 13haren gudari-taldeak 59.300 gizon dituelarik. 14Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da, 15haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik. 16Rubenen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 151.450 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, bigarren joango dira.#Rubenen kanpamendua abiatu 10,18-20.
17«Ondoren, elkarketa-etxola eta lebitarrak joango dira beste kanpamenduen erdian. Etxolatu ziren ordenaren arabera abiatuko dira, kanpamendu bakoitza bere banderaren atzetik.#elkarketa-etxola eta lebitarrak abiatu 10,17.21.
18«Mendebaldean Efraimen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Efraimdarren buruzagia Amihuden seme Elixama izango da, 19haren gudari-taldeak 40.500 gizon dituelarik. 20Efraimekin batera Manases eta Benjaminen leinuak etxolatuko dira. Manasestarren buruzagia Pedahtzurren seme Gameliel izango da, 21haren gudari-taldeak 32.200 gizon dituelarik. 22Benjamindarren buruzagia Gideoniren seme Abidan izango da, 23haren gudari-taldeak 35.400 gizon dituelarik. 24Efraimen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 108.100 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hirugarren abiatuko dira.#Efraimen kanpamendua abiatu 10,22-24.
25«Iparraldean Danen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Dandarren buruzagia Amixadairen seme Ahiezer izango da, 26haren gudari-taldeak 62.700 gizon dituelarik. 27Danekin batera Axerren eta Neftaliren leinuak etxolatuko dira. Axertarren buruzagia Okranen seme Pagiel izango da, 28haren gudari-taldeak 41.500 gizon dituelarik. 29Neftalitarren buruzagia Enanen seme Ahira izango da, 30haren gudari-taldeak 53.400 gizon dituelarik. 31Danen kanpamenduak 157.600 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, azken abiatuko dira, beren banderaren atzetik».#Danen kanpamendua abiatu 10,25-27.
32Horra hor israeldarren izen-bilketa senitarteka, kanpamenduen errolda gudari-taldeka: 603.550 gizon guztira. 33Lebiren ondorengoak ez zituzten erroldatu beste israeldarrekin batera, Jaunak Moisesi agindu bezala.
34Israeldarrak nor bere banderapean etxolatu eta abiatzen ziren, senitarteka eta familiaka sailkaturik, Jaunak Moisesi agindu bezala.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy