YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 10

10
Seinaleak emateko bi turutak
1Jaunak esan zion Moisesi: 2«Egin zilar landuzko bi turuta: elkartea biltzeko eta kanpalekua utzi eta abiatzeko seinalea emateko izango dira. 3Bi turutak batera jotzean, herri osoa zuregana bilduko da, elkarketa-etxolaren sarreran. 4Bat bakarra jotzean, Israelgo gudari-taldeen buruak bakarrik bilduko dira zuregana. 5Turuta-hotsa irrintziz#10,5 irrintzia: Lehenbizi gerra-oihua zen; gero, goraipamen-oihu bihurtu zen, erregeen sagarapenekoan eta kultuan, Jaunaren ohorez, erabiltzen zena. lagundua bada, lehenengo joaldian ekialdean etxolaturiko kanpamenduak abiatuko dira; 6bigarrenean, hegoaldean etxolaturikoak#10,6 Grekozko itzulpenak hirugarren eta laugarren turuta-hotsa ere aipatzen ditu, ekialde eta iparraldean etxolatuak abiatzeko seinale gisa.. Irrintziz lagunduriko turuta-hotsa abiatzeko seinalea izango da; 7irrintzi gabekoa, berriz, batzarrean biltzekoa. 8Apaizek, Aaronen ondorengoek, izango dute turuta jotzeko kargua; betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.#Apaizek joko turuta Jos 6,4-5.
9«Zeuen lurraldera iritsi ondoren erasoko dizueten etsaien kontra borrokatzera ateratzean, irrintziekin batera turutak joko dituzue. Horrela, Jauna, zuen Jainkoa, zuetaz oroituko da eta salbatu egingo zaituzte. 10Jo turuta zeuen jaietan ere, festa nagusietan eta ilberri-jaietan, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzean. Horrela, zuen Jainkoa zuetaz oroituko da. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».#jaietan turuta eta irrintziak Lb 25,9; 2 Sm 6,15; 1 Erg 1,39; 2 Erg 9,13; 2 Kro 15,14; 29,26-28.
SINAITIK MOAB LURRALDEKO MUGETARA (10,11—21,35)
Israel herria bidean
11Bigarren urteko bigarren hilaren#10,11 bigarren hila: Ik. 1,1 oh. Ir 19,1eko datarekin konparatuz, ikus daiteke Sinaiko egonaldiak urtebete eskas iraun zuela. hogeian, lainoa egoitzaren gainetik aldendu egin zen, 12eta israeldarrak abiatu egin ziren Sinai basamortutik. Lainoa Paran basamortuan gelditu zen. 13Lehen aldia zen Jaunak Moisesen bidez agindutako eran abiatzen zirena. 14Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Judatarren gudarostea Aminadaben seme Nahxonen agindupean zihoan,#abialdien ordena 2,1-34. 15isakartarren leinukoa Tzuarren seme Netanelen agindupean 16eta zabulondarren leinukoa Helonen seme Eliaben agindupean. 17Bitartean, egoitza jaso eta gerxondarrak eta meraritarrak abiatu egin ziren, hura eramanez.#lebitarren abialdia Ik. 2,17.
18Ondoren, rubendarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Rubendarren gudarostea Xedeurren seme Elitzurren agindupean zihoan, 19simeondarren leinukoa Tzurixadairen seme Xelumielen agindupean 20eta gadtarren leinukoa Deuelen seme Eliasafen agindupean. 21Berehala kehatarrak abiatu ziren, gauza sakratuak eramanez; haiek iristerako, beste lebitarrek berreraikia zuten egoitza.
22Ondoren, efraimdarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Efraimdarren gudarostea Amihuden seme Elixamaren agindupean zihoan, 23manasestarren leinukoa Pedahtzurren seme Gamelielen agindupean 24eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean. 25Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan, 26axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean 27eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.
28Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.
Moisesek biderako gidaria ezarri
29Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel#10,29 Reuel: Ik. Ir 2,18 oh. madiandarraren semeari:
—Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.#agindutako lurraldea Has 12,7+.
30Hobabek erantzun zion:
—Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.
31Moisesek, berriro:
—Ez gaitzazu utz! Zuk ongi ezagutzen dituzu basamortuan etxolatzeko parajeak eta gidari izan zaitzakegu#10,31 gidari izan zaitzakegu: H.h., begi izango zara guretzat; ohiko esamoldea da hau beduinoen artean.. 32Gurekin bazatoz, Jaunak eman nahi dizkigun ondasunetan partaide izango zara.
33Utzi zuten, bada, Jaunaren mendia#10,33 Jaunaren mendia: Ik. Ir 3,1 eta oh. eta hiru eguneko bidean joan ziren. Jaunaren itun-kutxa aurretik joan zitzaien hiru egunetan, kanpatu behar zuten tokia jakinarazteko.#tokia jakinarazteko Dt 1,33. 34Egunez, abiatu orduko, Jaunaren lainoak estaltzen zituen.#abiatu orduko 9,17+. 35Kutxa abiatzerakoan, Moisesek zioen:
«Jaiki, Jauna,
eta sakabana daitezela zure etsaiak,
bihoaz ihesi gorroto dizutenak!»
36Kutxa gelditzean, berriz, honela zioen:
«Itzuli, Jauna!
Kontaezinak dira
israeldar gudari-taldeak!#10,36 Itzuli… gudari-taldeak!: Testua iluna da eta era ezberdinetan itzuli ohi da.»

Currently Selected:

ZENBAKIAK 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy