YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 7

7
«Ez gaitzetsi inor»
(Lk 6,37-38.41-42)
1«Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;#Ez gaitzetsi inor Sal 50,6; Erm 2,1; 14,4.10; St 4,11. 2izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. 3Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?#nork bere begian haga Jn 8,7. 4Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula? 5Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.#Itxurazale 6,2+.
6«Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.#gauza sakratuak Ir 29,33-34. Ik. 15,26.
«Eska, bila, jo atea»
(Lk 11,9-13; 6,31)
7«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.#Eskatu 18,19; Mk 11,24; Lk 18,1-8; Jn 14,13-14; 15,7; 16,23-24; St 1,5-6; 1 Jn 3,22; 5,14-15. 8Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
9«Zuetako norbaitek, semeak ogia eskaturik, harria emango ote dio? 10Edo, arraina eskaturik, sugea emango ote dio? 11Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei?#Ik. St 1,17.
12«Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek #Liburu Santuak 5,17; 11,13; 22,40; Lk 16,16; 24,44; Jn 1,45; Eg 13,15; 24,14; 28,23; Erm 3,21. irakatsia#7,12 horretan datza Liburu Santuek irakatsia: H.h., hori baitira legea eta profetak..
«Sar zaitezte ate estutik»
(Lk 13,24)
13«Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. 14Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.#ate estua Eg 14,22.
«Beren fruituetatik antzemango diezue»
(Lk 6,43-44)
15«Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik.#sasiprofetak 24,11.24; Dt 13,2-6; Lk 6,26; 2 P 2,1-3; 1 Jn 4,1; Ap 16,13; 19,20. otsoak 10,16; Ez 22,27; Jn 10,12; Eg 20,29. 16Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? 17Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra.#zuhaitza eta fruitua 12,33; Si 27,6; St 3,11-12. 18Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik. 19Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da.#moztu eta sutara 3,10; Lk 3,9; 13,6-9; Jn 15,6. 20Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.
Benetako ikasleak
(Lk 13,25-27; 6,46-49)
21«Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.#Jainkoaren erreinuan sartu 5,20+. nahia egin Erm 2,13; St 1,22.25; 1 Jn 2,17. 22Epai-egunean askok esango didate: “Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”#Ik. 25,11-13. zure izenean hitz egin eta deabruak bota Jr 14,14; Mk 9,38; Eg 19,13. 23Baina nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!”#Ez zaituztet inoiz ezagutu 10,33; 25,12; Lk 13,25.27; 2 Tm 2,12. alde niregandik 13,41; 25,41; Sal 6,9; Lk 13,27; Ap 21,8.
24«Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da. 25Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako. 26Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da.#Ik. Ez 13,10-14. 27Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu».
Jesusen irakaspenaren jatortasuna
(Mk 1,22; Lk 4,32)
28Jesusek hitzaldi hau amaitu zuenean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zen jende guztia;#Mateoren hitzaldietako amaiera-formula 11,1; 13,53; 19,1; 26,1. 29nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez beren arteko lege-maisuek bezala.

Currently Selected:

MATEO 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy