YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 11

11
Harrera eta ukapena: Jesus eta haren gizaldia elkarren aurka (11,1—12,50)
1Jesus, bere hamabi ikasleei argibide hauek ematen amaitu zuenean, joan egin zen handik, herriz herri irakastera eta mezua hots egitera.#hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+.
Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena
(Lk 7,18-35)
2Joan Bataiatzaileak Mesiasen egintzen berri izan zuen kartzelan, eta bere ikasle batzuk bidali zizkion#Joan Bataiatzailea 3,6+. Joan Bataiatzailearen ikasleak 9,14+. 3galdetzera: “Zu al zara «Etortzekoa#11,3 Etortzekoa: Itxaron zuten Mesiasen tituluetako bat da (ik. 3,11).#Etortzekoa 3,11+.”, ala besteren baten zain egon behar dugu?»
4Jesusek erantzun zien:
—Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena: 5itsuek ikusi egiten dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie.#Ik. Is 26,19; 29,18; 35,5-6; 61,1; Lk 4,18. 6Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena#11,6 sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena: H.h., nitaz eskandalizatzen ez dena; ik. Mk 6,3 oh.#sinesteko oztopo 5,29+.!
7Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera? 8Zer ikustera irten zineten bestela? Soineko apainez jantzitako gizona? Jantzi apainekoak errege-jauregietan bizi ohi dira. 9Zer ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa.#Joan Bataiatzailea profeta 14,5; 21,26; Lk 1,76. Ik. 17,10-13; Jn 1,21. 10Hartaz dago idatzia Liburu Santuan: Begira#Begira… Ir 23,20; Ml 3,1. Ik. Mk 1,2; Lk 1,76; Jn 3,28; Eg 13,24-25., neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik bidea. 11Benetan diotsuet: Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiagoa da.
12«Joan Bataiatzailea agertu zenetik gaurdaino Jainkoaren erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute#11,12 Esaldia era ezberdinetan uler daiteke, indarra erreinuaren aldekoa (testuan jasotako zentzua) edo kontrakoa izan baitaiteke; beraz, honela ere itzul daiteke: Jainkoaren erreinuaren kontra indarra erabiltzen da, eta indarkeria-zaleek hartaz jabetu nahi dute..#Ik. Lk 16,16. 13Profeta guztien eta Moisesen#profetak, Moises 7,12+. agintzarien epea Joan Bataiatzailearekin bukatzen da#11,13 Profeta guztien… bukatzen da: H.h., Profeta guztiek eta legeak Joanengana arte profetizatu zuten.. 14Joan hau duzue, nahi baduzue onartu, etortzekoa zen Elias.#Elias 16,14; 17,2.10-13; Ml 3,23; Lk 1,17; Jn 1,21. 15Ulertzeko gauza denak#Ulertzeko gauza denak 13,9.43; Dt 29,3; Mk 4,9.23; Lk 8,8; 14,35; Ap 2,7; 13,9. uler beza#11,15 Ulertzeko… uler beza: H.h., Belarririk duenak entzun beza..
16«Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi hau? Plazan eseriak dauden mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri:#oraingo gizaldi hau 12,39-42; 17,17. 17“Txistua jo dizuegu eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez”. 18Etorri zen Joan, ez jan eta ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela#11,18 burutik egina dagoela: H.h., deabrua daukala. Esakuneak ez du hemen deabruaren menpe egotea adierazten. diote.#Joan 3,1.4; 9,14; Lk 1,15. 19Etorri da Gizonaren Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: “A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!” Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren jakinduria zuzena dela».#Gizonaren Semeak jan eta edan 9,14-15. zergalari eta bekatarien laguna 9,11; Lk 15,1-2; 19,7.
Jesusek Galileako herriak madarikatu
(Lk 10,13-15)
20Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.#Ik. 13,58; Jn 12,37; 15,24.
21«Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz eta hautsez estalirik#11,21 Korozain, Betsaida: Kafarnaum ondoko herrixkak. Tiro eta Sidon: Feniziako hiriak, Mediterraneo itsasertzean. dolu-jantziz eta hautsez estali: Penitentzia eta damua adierazteko moduak ziren (ik. Jr 6,26; Jon 3,5-8)..#Betsaidan mirariak Mk 8,22; Lk 9,10-11; Jn 1,44. Tiro eta Sidon 15,21; Is 23; Ez 26-28; Am 1,9-10; Za 9,2-4; Mk 3,8; 7,24; Lk 6,17. 22Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino. 23Eta zu, Kafarnaum,
«zeruraino altxatuko al zara?
Lurraren barreneraino eroriko zara!
«Izan ere, zuregan adina mirari gertatu izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutik iraungo zukeen.#Ik. Is 14,13-15. Kafarnaum 4,13; 8,5; 9,1; 17,24; Mk 1,21; 2,1; 9,33; Lk 4,23; Jn 4,46; 6,17.24.59. Sodoma 10,15+. 24Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Sodomak zigor bigunagoa izango du zuk baino».
Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea
(Lk 10,21-22)
25Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu.#ikasiei ezkutatu Dn 2,2-13; Jn 7,48-49; 1 Ko 1,18-25. jende xumeari 10,42; 1 Ko 1,26-29. agertua 13,11; Dn 2,18-29. 26Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.
27«Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak.#Aita eta Semea 3,17; 17,5; Mk 14,36; Jn 1,18; 3,35; 10,15.30; 17,23.
«Zatozte niregana»
28«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. 29Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; 30eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».

Currently Selected:

MATEO 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy