YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 6

6
Jaiegunari buruz
(Mt 12,1-8; Mk 2,23-28)
1Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleek, galburuak hartu eta eskuan aleturik, jan egiten zituzten.#larunbata dela-eta eztabaidak Mt 12,1+. 2Fariseu batzuek esan zieten:
—Nola ari zarete egiten, larunbatez zilegi ez dena#6,2 larunbatez zilegi ez dena: Ik. Mk 2,24 oh.?#zilegi ez dena Ir 20,10; 34,21; Dt 5,14.
3Jesusek erantzun zien:
—Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?#Davidek egin zuena 1 Sm 21,2-7. Ik. Lb 24,5-9. 4Jainkoaren etxean sartu, Jaunari eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik.
5Eta, gainera, esan zien:
—Larunbataren nagusi da Gizonaren Semea.#Gizonaren Semea 5,24+.
Elbarria larunbatez sendatua
(Mt 12,9-14; Mk 3,1-6)
6Beste larunbat batez, sinagogan sartu zen Jesus irakastera. Bazen han eskuineko besoa elbarri zeukan gizon bat. 7Lege-maisu eta fariseuak zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatu izateko.#fariseuak zelatan 14,1. 8Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan zion:
—Jaiki eta atera zaitez erdira.
Hura jaiki eta atera egin zen. 9Jesusek esan zien, orduan:
—Galdera bat: Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?#Ik. 13,14-16.
10Eta, inguruko guztiei begira, honela esan zion gizonari:
—Luzatu beso hori.
Luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion.
11Lege-maisu eta fariseuak beren onetik aterata gelditu ziren, eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.
Lautadako hitzaldia: Jainkoaren erregetzari buruz (6,12-49)
Jesusek hamabi apostoluak izendatu
(Mt 10,1-4; Mk 3,13-19)
12Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua.#Jesus otoitzean 3,21+. 13Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien:#apostolu izena 9,10; 11,49; 17,5; 22,14; 24,10. 14Simon —honi Pedro izena eman zion—, honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome,#Hamabien zerrenda Mt 10,2+. 15Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon —Zelote#6,15 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh. zeritzana—, 16Judas Santiagorena eta Judas Iskariote#6,16 Iskariote: Ik. Mk 3,19 oh. —Jesusen saltzaile gertatu zena—.
Jesusi jende-taldea bildu
(Mt 4,23-25; Mk 3,7-12)
17Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Ikasleetariko asko harekin ziren; baita herriko jende-talde handia ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta Sidongo#6,17 Tiro eta Sidon: Ik. Mk 3,8 oh. itsasaldetik etorria,#jende-taldea Jesusengana bildu 5,1; 8,4.40; 12,1; Mk 2,13+. 18hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendaturik gelditzen ziren. 19Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, denak sendatzen zituen halako indar bat baitzerion.#sendatzeko indarra 5,17+.
Zoriontasunak eta madarikazioak
(Mt 5,1-12)
20Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen:
«Zorionekoak behartsuok#6,20 behartsuok: Mateok bihotzez behartsu dioen tokian, Lukasek behartsu dio, lurreko ondasunen gabezia adieraziz. Gainerako zoriontasun eta madarikazioetan ere, egoera errealak hartzen dira kontuan, ez jarrera espiritualak soilik., zuek baituzue Jainkoa errege.#Zorionekoak Mt 5,3+. behartsuak 1,51-53; 16,19-26; Mt 5,3+.
21«Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak.
«Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue.#aseko zaituzte Jainkoak 1,53; 16,19-26; Is 49,10; Jr 31,12; Ez 36,29. negar, barre Is 25,8; Ap 7,16-17.
22«Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela eta, jendeak gorrotatu, kanpora bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean.#jendeak gorrotatu Mt 10,22; Mk 13,13; Jn 15,18-21; 16,2. 23Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek#6,23 gurasoek: Herriaren arbasoak dira..#gauza bera profetei 11,47; 13,33-34; 2 Kro 36,16; Mt 23,30-31.
24«Baina ai zuek, aberatsok, bai baituzue zeuen poza!#ai zuek Ik. 10,13; 11,42-52; 17,1; 21,23; 22,22. aberatsak 12,20-21; 18,24-25; Is 5,8-9; Hab 2,6-8; St 5,1-6.
25«Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete!
«Ai zuek, orain barre egiten duzuenok, aiene eta negar egingo baituzue!#gose izango zarete Is 65,13-14.
26«Ai zuek, mundu guztiak zuetaz ongi hitz egingo duenean, gauza bera egin baitzieten sasiprofetei jende horren gurasoek!#guztiek ongi hitz egin St 4,4.
Etsaienganako maitasuna
(Mt 5,38-48; 7,12)
27«Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei,#Maitatu etsaiak Mt 5,44+. 28bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde.#bedeinkatu Erm 12,14; 1 Ko 4,12-13. egin otoitz 23,34; Eg 7,60.
29«Masail batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere; soingainekoa kentzen dizunari, ez ukatu soinekoa ere. 30Eskatzen dizun edonori, eman, eta zeurea kentzen dizunari, ez bihurrarazi. 31Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei.#urrezko araua Mt 7,12; Erm 13,8-10.
32«Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak. 33Eta ongi egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue ongi, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste horrenbeste.#Ik. 14,12-14. 34Eta ordaina hartzekotan bakarrik ematen baduzue maileguz, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere aurreratu ohi diote elkarri, beste hainbeste hartzekotan. 35Ez! Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat. 36Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua#6,36 errukitsua: Mt 5,48ko guztiz onaren tokian Lukasek errukitsu dio. Errukia ere Lukasek oso gogoko duen gaia da (ik. 15). den bezala.#Izan zaitezte errukitsu Si 4,10.
«Ez gaitzetsi inor»
(Mt 7,1-5)
37«Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta Jainkoak ere barkatuko dizue;#Ez gaitzetsi inor Erm 2,1; 14,4.10; St 4,11. barkatu Mt 6,12+. 38eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».
39Eta parabola bat ere esan zien: «Itsua itsuaren gidari izan ote liteke? Ez ote dira biak zulora eroriko?#Itsua itsuaren gidari Mt 15,14+. 40Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da.#Ikaslea eta irakaslea Mt 10,24+.
41«Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?#zeure begiko haga Jn 8,7. 42Nola esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.
Zuhaitza eta fruitua
(Mt 7,16-20; 12,33-35)
43«Ez dago zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik.#zuhaitza, fruitua Mt 7,16+. 44Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; ez da arantzatik pikurik biltzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen. 45Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik. Ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten baitu.
Benetako ikasleak
(Mt 7,21-27)
46«Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna”, eta ez duzue egiten esaten dizuedana?#«Jauna, Jauna» esan Is 29,13; Ml 1,6; Mt 7,21. 47Erakutsiko dizuet noren antzeko den niregana hurbildu eta nire esanak entzun eta betetzen dituena: 48etxea egitean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu zituen gizon baten antzekoa da. Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen. 49Entzun bai, baina betetzen ez dituena, berriz, etxea lur gainean, oinarririk gabe, egin zuen gizonaren antzekoa da. Jo zuen ur-boladak eta berehala erori zen, eta dena porrokatua gelditu».

Currently Selected:

LUKAS 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy