YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 20

20
Nondik Jesusen aginpidea?
(Mt 21,23-27; Mk 11,27-33)
1Egun batean, Jesusek tenpluan herriari irakasten eta berri ona hots egiten ziharduela, apaizburuak eta lege-maisuak etorri zitzaizkion zaharrekin batera,#tenpluan irakasten 19,47+. berri ona hots egiten 4,43+. 2eta galdetu zioten:
—Esaguzu zein aginpidez jokatzen duzun horrela. Nor da aginpide hori eman dizuna?
3Jesusek erantzun zien:
—Nik ere gauza bat galdetuko dizuet. Esadazue: 4Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen?#Joanen bataioa Mt 3,6+.
5Haiek honela ari ziren beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.#ez genion sinetsi 7,30; Mt 21,32. 6Giza aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendeak harrika emango digu, Joan profeta zela sinetsiak baitaude denak».#agintariak jendearen beldur 20,19; 22,2; Mt 21,26+. Joan profeta 1,76; 7,26; Mt 14,5+.
7Beraz, ez zekitela noren aginduz ari zen erantzun zioten.
8Jesusek, orduan:
—Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.
Nekazari hiltzaileen parabola
(Mt 21,33-46; Mk 12,1-12)
9Orduan, parabola hau esan zion Jesusek herriari: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen aldi baterako.#Ik. Is 5,1-2. 10Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea eman ziezaioten. Baina nekazariek morroia jo eta esku-hutsik bidali zuten. 11Berriro beste morroi bat bidali zien; baina hau ere jo, irainez bete eta esku-hutsik bidali zuten. 12Hirugarrena ere bidali zien; baina hura ere zauritu eta kanpora bota zuten. 13Mahasti-jabeak, orduan, berekiko esan zuen: “Zer egin? Neure seme maitea bidaliko dut. Izango ahal diote honi begirune!”#seme maitea Mt 3,17+. Ik. Jn 3,16-17; 1 Jn 4,9. 14Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zioten elkarri: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk”. 15Eta mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten.
«Zer egingo ote die, bada, mahasti-jabeak? 16Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko».
Entzuten zeudenek esan zuten:
—Ez dezala Jainkoak nahi!
17Baina Jesusek, begira-begira jarririk, esan zien:
—Zer esan nahi du, bada, Liburu Santuak dioen honek:
Etxegileek bazterturiko harria
giltzarri gertatu da?#Etxegileek… Sal 118,22 (Eg 4,11; 1 P 2,7).
18«Harri honen gainera erortzen dena lehertu egingo da, eta harri hau inoren gainera erortzen bada, txikitu egingo du».#Ik. 2,34; Erm 9,33; 1 P 2,7-8.
19Lege-maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina beldur izan zioten jendeari.#Jesus hil nahian 19,47+. agintariak jendearen beldur 20,6+.
Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari
(Mt 22,15-22; Mk 12,13-17)
20Lege-maisuak eta fariseuak Jesus zelatatzen hasi ziren. Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz.#azpikeriaz 10,25+. 21Honela galdetu zioten, bada:
—Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula. 22Zilegi al zaigu Zesarri zerga#20,22 zerga: Ik. Mk 12,14 oh. ordaintzea, bai ala ez?
23Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien:
24—Ea, erakutsi txanpon bat#20,24 txanpon bat: H.h., denario bat; ik. Mk 6,37 oh.. Norenak dira daramatzan irudia eta izena?
Haiek erantzun:
—Zesarrenak.
25Jesusek, orduan:
—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.#Zesarrena Zesarri Erm 13,6-7.
26Ezin izan zuten ezertan ere herriaren aurrean harrapatu eta, haren erantzunaz harriturik, hitzik gabe gelditu ziren.
Hildakoen piztueraz
(Mt 22,23-33; Mk 12,18-27)
27Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek hildakoak ez direla pizten esaten dute. Eta honela galdetu zioten:#saduzearrak eta hildakoen piztuera Eg 4,1-2; 23,6-8.
28—Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia ezkondu bat seme-alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.#Norbaiti… Has 38,8; Dt 25,5-6.
29«Baziren, bada, zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen. 30-31Bigarrena eta hirugarrena alarguntsarekin ezkondu ziren, eta zazpiak berdin. Eta denak seme-alabarik gabe hil ziren. 32Azkenik, hil zen emakumea ere. 33Piztuerakoan, noren emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?»
34Jesusek erantzun zien:
—Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; 35baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko; 36izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero#20,36 piztueran parte dutenez gero: H.h., piztueraren seme direnez gero.. 37Gainera, hildakoak pizten direla Moisesek berak adierazi zuen, sutan zegoen sasiaren pasartean, Jaunari Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainko deitzen dionean.#Abrahamen… Ir 3,6. 38Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik, denak bizirik baitaude harentzat.
39Orduan, lege-maisu batzuek hitza hartu zuten eta esan:
—Ederki esan duzu, Maisu.
40Eta ez ziren ausartzen beste galderarik egitera.#ez ziren ausartzen Mt 22,46; Mk 12,34.
Mesias, Daviden Seme eta Jaun
(Mt 22,41-46; Mk 12,35-37)
41Jesusek galdera hau egin zien: «Nola esaten da Mesias Daviden ondorengo#20,41 ondorengo: H.h., seme; gauza bera 44an. dela?#Mesias 2,11+. Daviden ondorengo Mt 1,1+. 42Izan ere, Davidek berak dio Salmoen liburuan:
«Hona Jaunak ene Jaunari esana:
“Eseri nire eskuinean, # Hona Jaunak… Sal 110,1. Ik. Mt 22,44+.
43 zeure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean”.
44«Beraz, Davidek Jauna deitzen dio; orduan, nola izan dezake ondorengo?»
Jesusek lege-maisuak salatu
(11,37-54; Mt 23,1-12; Mk 12,38-40)
45Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien: 46«Kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak beraiei agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak; 47eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz, emakume alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».

Currently Selected:

LUKAS 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy