YouVersion Logo
Search Icon

JONAS 1

1
Jonas Jaunarengandik ihesi
1Honela hitz egin zion Jaunak Jonasi, Amitairen semeari:#Jonas, Amitairen semea 2 Erg 14,25. 2«Ea, zoaz Ninivera#1,2 Ninive: Asiriar inperioaren hiriburua., hiri handi horretara, eta hots egin nire mezua berorren aurka, bururaino egina bainauka bere gaiztakeriaz».#Ninive 2 Erg 19,36; Na 1,1; 3,1-7; So 2,13. bururaino egina bere gaiztakeriaz Has 18,20.
3Abiatu zen, bai, Jonas, baina Tarsisera ihes egiteko asmotan, Jaunarengandik urrun. Jafara#1,3 Tarsis: Sartaldeko lur bazterra adierazten du, Niniveren kontrako aldean dagoena. Ez dago argi zein toki den zehazki; Espainiako Tartesos izan liteke. Jafa: Jerusalemgo itsas portua, grekoz Jope (ik. Eg 9,36). Gaur egun, Tel-Aviv-eko hiri ingurua. jaitsi eta Tarsisera zihoan ontzi bat aurkitu zuen; bidesaria ordaindurik, ontziratu egin zen, ontzikoekin batera Tarsisera joateko, Jaunarengandik urrun.#Tarsis Has 10,4; Is 23,1; 66,19; Sal 72,10.
4Baina Jaunak haize-erauntsia aterarazi zuen eta itsasoa biziki haserretu zen, ontzia lehertzeko zorian jarriz.#itsasoa biziki haserretu Sal 107,23-30; Eg 27,14-20. 5Marinelak erabat beldurtu eta nor bere jainkoari oihuka hasi ziren. Ontziaren zama arintzeko, hornigaiak itsasora jaurti zituzten.
Bitartean, Jonas ontzi barrenera jaitsia zen eta etzanik lozorroan zegoen. 6Kapitainak hurbildu eta esan zion: «Zer egiten duzu hor lotan? Altxa eta egiozu otoitz zeure jainkoari, ea gutaz arduratzen den eta ez garen galtzen».
7Marinelek honela ziotsaten elkarri: «Zotz egin dezagun, zoritxar honen erruduna nor den jakiteko».
Zozketa eginik, Jonasi atera zitzaion.#Zotz egin Jos 7,14; 1 Sm 14,41-42.
8Honela galdetu zioten, beraz:
—Esaguzu: zergatik datorkigu zoritxar hau? Zer egiten duzu hemen eta nondik zatoz? Nongoa zara? Zein herritakoa?
9Jonasek erantzun zien:
—Hebrearra naiz eta Jauna gurtzen dut, zeruko Jainkoa, itsasoa eta lehorra egin zituena.#itsasoa eta lehorra egin zituena Has 1,9-10.
10Eta gertatuaren berri eman zien. Jaunarengandik ihesi zebilela jakitean, beldur-ikarak hartu zituen.
—Zergatik egin duzu hori? —galdetu zioten—. 11Zer egin behar dizugu, itsasoa baretzeko?
Izan ere, itsasoa gero eta haserreago baitzegoen.
12Jonasek erantzun zien:
—Hartu eta bota nazazue uretara eta baretuko da itsasoa. Jakin badakit-eta ekaitza nire erruz gertatu zaizuela.
13Hala ere, lehorrera nahian ziharduten arraunean marinelek; baina alferrik, itsasoa haserreagotuz baitzihoan.
14Orduan, Jaunari erreguka hasi zitzaizkion: «Ai ene, Jauna! Ez gaitezela gizon honengatik gal, ez dezagula ere errugabe bat hil. Jauna, zeuk hala nahita egin duzu hau guztia».#errugabe bat hil Dt 21,8; Jr 26,15.
15Hartu eta itsasora bota zuten Jonas, eta une berean baretu zen itsasoa.
16Gizon haiek beldur handia hartu zioten Jaunari, eta sakrifizio bat eskaini eta promesak egin zizkioten.#sakrifizioa, promesak 2,10.

Currently Selected:

JONAS 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy