YouVersion Logo
Search Icon

JOB 39

39
Basahuntza eta oreina
1«Ba al dakizu noiz erditzen diren basahuntzak?
Ikusi al dituzu oreinak umea egiten?#basahuntza Sal 104,18; Es 5,19.
2Ba al dakizu zenbat hiletakoa den haien umealdia?
Ba al dakizu noiz erditzen diren,
3noiz, kuzkurturik, bultza egin
eta kanpora botatzen dituzten kumeak?
4Gero, hauek hazi eta indartzean,
landara alde egin eta ez dira berriro itzultzen.
Basastoa
5«Nork eman zion basastoari askatasuna,
nork zizkion lokarriak apurtu?#basastoa 6,5; 11,12; 24,5; Has 16,12; Os 8,9.
6Nik eman diot landa zabala bizitoki,
lurralde gazia, egoitza izan dezan.#lurralde gazia Jr 17,6.
7Barre egiten du hirietako zarata-hotsaz,
ez du mandazainaren oihurik entzuten.
8Larre-toki dituen mendiak arakatzen ditu
edozein belar-izpiren bila.
Bisontea
9«Onartuko ote du bisonteak zure zerbitzura egotea,
gauak zure ukuiluan ematea?
10Lotuko ote duzu uztarrian,
zure atzetik ibarreko lurrak golda ditzan?
11Indartsua dela eta, fidatu egingo ote zara
eta beraren gain utzi zeure soro-lanak?#bisontearen indarra Zen 23,22; Dt 33,17; Sal 22,22; 92,11.
12Uste al duzu balio izango dizula uzta biltzeko
eta alea ekarri eta larrainean pilatzeko?
Ostruka
13«Ostrukak#39,13 Grekozko itzulpenak ez dakar ostrukari buruzko pasartea (13-18), eta zenbaitek ez-jatortzat dauka. 13. tx.eko testua oso iluna da eta itzulpen desberdinak eman ohi dira. harro eragiten die hegoei,
zikoinaren hegoak balitu bezala.#Ostruka 30,29; Is 13,21; Mi 1,8.
14Arrautzak lurrean uzten dituenean
hareatan bero daitezen,
15ez du gogoan hartzen oinen batek azpian har
edo piztiaren batek zanpa ditzakeela.
16Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala;
ez zaio axola bere nekeak alferrikako gertatzea.#Ankerra kumeekin Nk 4,3.
17Izan ere, Jainkoak ukatu egin dio sena
eta ez dio buruargitasunik eman.
18Baina jaiki eta lasterka oldartzen denean,
barre egiten die zaldiari eta zaldunari.
Zaldia
19«Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna,
zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz?#zaldiaren azkartasuna Sal 33,17; 147,10.
20Zuk eragiten al diozu salto matxinsaltoari bezala,
irrintzi arrandiatsuaz izua sartzen duelarik?
21Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez,
armen aurrera oldartzen da.
22Barre egiten dio beldurrari, ez da ikaratzen,
ezpataren aurrean ez du atzera egiten.
23Geziontziak durundi egiten du beraren gainean,
lantzak eta azkonak distira;
24aurrera oldartu nahian
ezin zaio eutsi turuta jotzean.#ezin zaio eutsi Jr 8,6; Za 6,6-7. turuta jotzean Zen 10,9.
25Turutaren hotsera, irrintzi egiten du;
urrutitik sumatzen ditu guda,
buruzagien aginte-hotsak eta guda-irrintziak.
Belatza eta arranoa
26«Zure jakinduriak irakasten al dio belatzari hegan
eta bere hegoak hegoaldera#39,26 hegoaldera: Hegaztiaren lekualdaketa edo migrazioak aipatzen dira. zabaltzen?
27Zure aginduz igotzen al da arranoa gora
eta bere habia gailurretan egiten?#arranoa 9,26; Dt 28,49; 2 Sm 1,23. habia gailurretan Jr 49,16; Ab 4.
28Harkaitzetan bizi da eta babesten,
haitz-tontorrean du bere gotorlekua.
29Handik zelatatzen du harrapakina
eta urrutira begiztatzen.
30Beraren kumeak odolez elikatzen dira;
haragi-ustela non, bera han».#haragi-ustela non Mt 24,28.

Currently Selected:

JOB 39: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy