YouVersion Logo
Search Icon

JOB 33

33
Elihuk Jobi arrazoia ukatu
1«Otoi, Job, aditu nire hitzak,
entzun arretaz esango dizudana.
2Ahoa zabalduko dut,
prest dut ezpainetan erantzuna.
3Bihotz zuzenez hitz egingo dut,
nire ezpainek egia hutsa esango.
4Jainkoaren espirituak egin ninduen,
Ahaltsuaren arnasak biziarazten nau.#Jainkoaren espiritua 27,3+; 32,8+.
5«Erantzun, ahal baduzu,
presta zaitez aurre egiteko.
6Biok pareko gara Jainkoaren aurrean,
ni ere buztinez moldatua izan nintzen.#buztinez moldatua 10,8+.
7Beraz, ez izan nire beldur,
ez dizut-eta neure agintea ezarriko.
8Zeuk esan duzu nire aurrean,
oraindik entzuten ari naiz zure hitzak:
9“Garbi nago, bekaturik gabe;
guztiz errugabea naiz.#Garbi nago 11,4+.
10Baina Jainkoak aitzakiak asmatzen ditu nire aurka,
etsaitzat hartzen nau;#etsaitzat hartzen nau 19,11+.
11oinak zepoan sartzen dizkit,
nire ibilbide guztiak zelatatzen”#33,11 Jobek ez ditu zehatz-mehatz esan Elihuk leporatzen dizkion hitzak; haren jardunaldien tenore orokorra laburbiltzen du..#ibilbideak zelatatzen 7,19+.
12Horretan ez duzula arrazoi esango dizut,
gizona baino handiagoa baita Jainkoa.
13Zer dela-eta salatzen duzu bera?
Hark ez du bere egintzen kontu eman beharrik.#Jainkoa salatu 9,3+. ez du kontu ematen 23,13+; Is 45,9.11; Erm 9,19-21.
Jainkoak bere burua agertu: zigortu eta salbatu egiten
14«Era askotan hitz egiten du Jainkoak,
baina jendea ez da ohartzen:
15ametsetan, gau-ikuskarietan,
gizakia lozorroan geratzen denean
ohe gainean lokartua.#ametsetan, gau-ikuskarietan 4,12-16; Has 20,3-7; 41,25; Dn 4,2-3; 7,1.
16Orduan zabaltzen du gizakiaren belarria
eta oharpenak barruan ezartzen,
17bere egintza gaiztoetatik urrundu
eta harrokeriatik gordetzeko.
18Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin,
heriotzaren muga#33,18 heriotzaren muga: Honela itzulitako hitzaren esanahia eztabaidagarria da. pasa ez dezan.
19«Beste batzuetan, eritasunaz zentzarazten du ohean,
etengabeko minaz gorputza jotzen dionean.#eritasunaz zentzatu 5,17-18; 30,17; 36,15. Ik. 2 Ko 12,5-10.
20Orduan, janaria, jakirik goxoena ere,
nazkagarri gertatzen zaio.#janariak nazka 6,6-7; Sal 107,18.
21Nabari joaten zaio haragia desagertuz
eta sumatzen ez zitzaizkion hezurrak nabarmenduz.#hezurrak nabarmendu 16,8+.
22Haren bizia hilobira hurbiltzen da,
heriotzaren ateetatik gertu#33,22 heriotzaren ateetatik gertu: Honela ere itzul daiteke: hondatzaileen esku utzia..
23«Baina aingeru bat#33,23 aingeru bat: Aingeru hau, gizakiaren gidari eta bitartekoa, geroagoko judaismoan azalduko da argiago (ik. Dn 9,21-23; Tb 12,12); baina Job artekari baten eske ikusi dugu (9,13) eta badaki lekukoa duela (16,19) eta babeslea (19,25). aurkitzen badu beretzat,
milaren artean bitarteko bat,
egin beharrekoa erakutsiko diona,
24errukitu eta esango dio honek Jainkoari:
“Libra ezazu hilobira jaistetik,
aurkitu baitut honentzako erospen-saria”.
25Orduan, gaztetasunaren indarra berreskuratuko du,
nerabezaroko egunetara itzuliko berriro.#indarra berreskuratu 29,18-20; Sal 103,5. Ik. 29,20+.
26Jainkoari erregu egin eta onartu egingo dio;
pozez oihuka ikusiko du haren aurpegia,
eta hark zuzentasuna itzuliko berriro gizakiari.
27Honek lagunen aurrean kantatuko du esanez:
“Bekatu egin eta zuzenbidea hautsi nuen,
baina Jainkoak ez dit merezitakoa eman.#aitormena eta barkamena Sal 41,4-5; 103,10; Erm 6,23.
28Hilobira erortzetik libratu nau,
argiz beterik biziko naiz”.
29«Hau dena bi aldiz, hiru aldiz,
egiten du Jainkoak gizakiarentzat,
30hilobitik libratzeko,
biziaren argiaz hornitzeko.
31Egin kasu, Job, entzun adi:
egon isilik, nik hitz egingo dut.
32Zer erantzunik baldin baduzu, esan,
arrazoi emateko prest nago eta;
33bestela, entzun niri;
zu isilik egon, eta jakinduria irakatsiko dizut».

Currently Selected:

JOB 33: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy