YouVersion Logo
Search Icon

JOB 32

32
ELIHUREN HITZALDIAK (32,1—37,24)
Elihu haserre Job eta lagunekin
1Jobek bere burua errugabetzat zuenez gero, hiru gizonek ez zioten gehiago erantzun.#bere burua errugabetzat Ik. 11,4+; 27,5. 2Baina Elihu, Buz-eko#32,2 Elihu: Orain arte ez genuen ustekabean aurkezten zaigun solaskide honen berririk (ik. 2,11); halere, Job eta beste lagunen arteko hitzaldiak entzun balitu bezala esku hartzen du. Seguruen, kap. hauek (32—38) gerora ezarriak izan dira Job liburuan. Buz: Segur aski, Arabiako hiria, Dedan eta Temarekin batera Jr 25,23an aipatua. Barakelen semea, Ramen leinukoa, sumindu egin zen Joben aurka, Jainkoa baino zuzenagotzat zuelako hark bere burua. 3Sumindu egin zen bere hiru lagunen aurka ere, ez zutelako erantzunik aurkitu, horrela Jainkoa#32,3 Jainkoa: Hebreerazkoak Job dio; aldaketa kopiatzaileen zuzenketatzat jotzen da. errudun utziz. 4Elihuk ez zuen ordu arte Jobekin hitz egin, beste hirurak bera baino zaharragoak baitziren. 5Baina hiru gizon haiek erantzun egokirik ez zutela ikustean, haserre bizian jarri zen.
Elihuren lehen hitzaldia (32,6—33,33)
6Orduan, esan zuen Elihuk, Buzeko Barakelen semeak:
Elihu orain arte isilik
«Gaztea naiz ni eta zuek adinekoak.
Horregatik, beldurrez, ez nintzen ausartzen
dakidana azaltzera.
7Neure artean nioen: “Hitz egin beza adinak,
irakats bezate urteek jakinduria”.#urteek jakinduria 12,12+; Lb 19,32.
8Baina gizakiaren baitan espiritua dago,
Ahaltsuaren arnasak ematen dio adimena.#gizakiaren baitan espiritua Has 41,38-39; Is 11,2; Dn gr 13,45. Ik. 27,3+.
9Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen,
zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.#Adinak jakintsu bihurtzen ez Jkd 4,8-9; Dn gr 13,52-53.
10Horregatik diotsuet#32,10 diotsuet: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak diotsut dakar, Jobi zuzendua. niri entzuteko,
eta dakidana azalduko dizuet neuk ere.
11«Itxaroten egon naiz zuek hitz egin bitartean;
erne, zuen arrazoibideak aditzen,
zer esan asmatzen ari zineten bitartean.#Itxaroten Si 5,11; St 1,19.
12Arretaz entzun dizuedan arren,
zuetariko inork ez du Job gezurtatu,
ezta haren argudioei erantzun ere.
13Eta ez esan: “Aurkitu dugun jakinduria
Jainkoak bakarrik mendera dezake, ez gizakiak”.#Jainkoak bakarrik 11,5-6; 36,22; 40,1-5.
14Jobek ez dizkit niri zuzendu bere hitzak,
nik ere ez diot zuen arrazoibidez erantzungo.
15«Lagun hauek, kikilduta, ez dute gehiago erantzuten,
ez dute hitzik aurkitzen.
16Zain geratu behar al dut hauek ez dutelako hitz egiten,
hor daudelako ezer erantzun gabe?
17Esku hartu nahi dut neure aldetik,
dakidana azaldu neuk ere;
18hitzez betea bainago,
barruko indar batek egiten dit bultza.#barruko indarrak bultza Jr 20,9. Ik. 4,2.
19Nire barrua lehertzear dago,
nora irtenik ez duen ardoaren eraginez
zahagi berriak bezala!#zahagi berria Mt 9,17.
20Hitz egin behar dut, hustu eta lasaitzeko;
ahoa zabaldu eta erantzun egingo dut.
21Ez naiz inoren alde jarriko,
ez dut inor lausengatuko.#alderdikeriarik ez 13,7-10; Es 29,5.
22Gainera, ez dakit lausengatzen;
bestela, egin ninduenak berehala deuseztatuko ninduke.

Currently Selected:

JOB 32: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy