YouVersion Logo
Search Icon

JOB 19

19
Job
1Jobek erantzun zuen:
Job Jaunak desohoratua eta baztertua
2«Noiz arte atsekabetu behar nauzue
eta zeuen hitzez zanpatu?
3Dagoeneko gehiegi#19,3 gehiegi: H.h., hamar aldiz. iraindu nauzue.
Ez al zarete lotsatzen niri horrela erasotzeaz?
4Huts egin dudala egia izanda ere,
neuri bakarrik dagokit hutsa#19,4 neuri… hutsa: H.h., neurekin ematen du gaua nire hutsak..#neuri dagokit hutsa Es 9,12; Ga 6,5.
5Lotsatzen nauena aurpegiratuz,
ni baino hobeak zaretela uste baduzue,
6jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatu
eta bere sarean bildu nauena.#Jainkoak sarean bildu 18,8-10+. Ik. 10,17+.
7Bidegabekeria horren aurka egin dut oihu,
eta inork erantzun ez;
laguntza eskatu, eta justiziarik ez.
8Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik,
nire ibilbideak ilunpetan utzi ditu.#irtenbiderik ez 3,23+; Nk 3,2.
9Berak erantzi dit ohorea,
berak kendu duintasunaren koroa.
10Alde guztietatik jo nau, akabo!
Zuhaitza bezala atera du nire itxaropena sustraitik.#Zuhaitza bezala itxaropena 14,7+. Ik. 13,15+.
11Bere sumina piztu du ene aurka, etsaitzat hartu nauelarik.#etsaitzat hartu 13,24; 33,10; Nk 2,4-5.
12Haren gudari-taldeak saldoan datoz,
nireganaino iristeko bideak egin
eta oihal-etxola inguratu didate.
13«Senideak urrundu egin ditu niregandik,
lagunek ere arroztzat naukate.#Senideak urrundu Sal 31,12+; Es 19,7.
14Auzoko eta ezagunek huts egin didate,
etxean nituenek#19,14 etxean nituenek: Hurrengo tx.etik hona aurreratua, erritmoa orekatzeko. ere ahaztu.
15Neskameek arroztzat naukate,
kanpotartzat hartzen naute.
16Morroiari dei egin
eta ez dit erantzuten, erregututa ere.
17Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa,
higuingarri natzaie neure odolekoei.
18Haurrek ere mespretxatu egiten naute;
jaiki orduko, burlaka hasten zaizkit.
19Higuindu egiten naute lagun guztiek,
nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere.#lagunek higuindu Sal 41,10; 55,13-15.
20Hezurra eta azala besterik ez naiz,
ozta-ozta jarraitzen dut bizirik#19,20 Jatorrizkoan erabiltzen dituen irudien esanahia ulergaitza gertatzen zaigu..#Hezurra eta azala 16,8+.
«Nire hitzak idatziak geldituko balira»
21«Errukitu, errukitu nitaz, ene adiskideok,
Jainkoak berak zauritu bainau!#Errukitu nitaz 6,14+. Jainkoak zauritu 13,21. Ik. 10,17+; Ep 2,15; 1 Sm 5,6-11.
22Zergatik pertsegitzen nauzue zuek ere, Jainkoak bezala,
zergatik ez zarete ni larrutzeaz aspertzen?
23Ai, nire hitzak idatziak geldituko balira, liburuan ezarriak!
24Edota burdinazko zizelaz eta berunaz
betiko grabatuak haitzean!
Joben itxaropena
25«Nik badakit nire eskubidearen babeslea#19,25 nire eskubidearen babeslea: 25-27 tx.en esanahia ez da argia, eta antzinatik hartu ditu interpretazio desberdinak. Norbaiten eskubidearen babeslea —askatzailea (israeldarra esklabo bihurtu denean, adibidez) edo mendekatzailea (norbait hila izan denean)— senide hurbilena zen, Israelgo antzinako zuzenbidearen arabera (ik. Lb 25,25; Rt 4,4). Nor da babeslea Joben kasuan? Ik. 16,19 oh. Noizko itxaro du Jobek bere justiziaren erreibindikazioa? Hil eta gero? Testua ez da aski argia galdera hauei erantzuteko. Dena den, pasarte honetan berpiztearen iragarpena ikusi ohi da. bizi dela,
eta, azkenean, hautsetatik jasoko nauela.#nire babeslea bizi da Is 44,6; 47,4; Sal 12,6.
26Nire larruazal hau desegin ondoren,
gorputzik gabe#19,26 gorputzik gabe: Beste zenbaiten iritziz, neure haragi berberaz edo neure haragian., Jainkoa ikusiko dut.#Jainkoa ikusiko 33,26; 42,5; Sal 17,15. Ik. 9,11; 23,8-9; Ir 33,20+.
27Neuk, bai, neuk ikusiko dut! Ez natzaio arrotz izango#19,27 Ez natzaio arrotz izango: Beste zenbaiten iritziz, Ez zait arrotz izango..
Neure begiez ikusiko dut. Bihotza sutan dut ene barnean.
28«Ni pertsegitzeko asmoa baduzue,
gaitzaren sustraia niregan dagoelakoan,
29izan ezpataren beldur,
ezpatak zigortu egiten baititu erruak.
Horrela jakingo duzue badela epaiketa bat».

Currently Selected:

JOB 19: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy