YouVersion Logo
Search Icon

JOB 11

11
Tzofar
1Orduan, Naamako Tzofarrek hitz egin zuen:
Jobek ez du arrazoirik
2«Erantzunik gabe geratuko ote da horrelako hitz-jarioa?
Arrazoi izan behar ote du asko hitz egiteagatik?
3Zure solasbideak aho zabalik uzten du jendea;
zuk iraindu, eta ez ote da isilaraziko zaituenik?
4Esan duzu: Zuzenak dira nire arrazoibideak,
garbi nago Jainkoaren begien aurrean.#garbi Jainkoaren aurrean 10,7; 16,17; 23,10; 27,5; 33,9; 34,5-6. Ik. 4,17+.
5Ai Jainkoak hitz egingo balu
eta ezpainak zabaldu zuri mintzatzeko!#Jainkoak hitz egin 38,1.
6Jakinduriaren sekretuak erakutsiko lizkizuke,
giza adimenarentzat sakonegiak direnak;
orduan jakingo zenuke
hark ez zaituela zigortzen zuk merezi beste.#Jakinduriaren sekretuak 28; Erm 11,33; 1 Ko 2,6-16.
Jobek ez du Jainkoaren handitasuna ezagutzen
7«Jainkoaren barren-barrena ikertu nahi al duzu
eta Ahaltsuaren handitasuna besarkatu?#Jainkoaren barrena/handitasuna Ef 3,18.
8Zeruak baino garaiagoa da: zer egingo duzu?
Leizeak baino sakonagoa: nola ezagutuko duzu?
9Lurra baino luzeagoa da,
itsasoa baino zabalagoa.
10Etorri, norbait preso hartu
eta auzitara eramaten badu Jainkoak,
nork eragotziko dio?#nork eragotzi? 9,12+.
11Ezagutzen baitu hark gizakiaren faltsukeria,
ikusten du gaiztakeria, baita kontuan hartu ere#11,11 baita kontuan hartu ere: Honela ere itzul daiteke: arreta jarri gabe ere edo gizakiak bereizten ez duena..
12Basastoa gizaki bihurtzean,
burugabea zentzatuko orduan#11,12 Esaera zahar moduko esaldi hau ulergaitza da jatorrizkoan. Beste itzulpen bat: Burugabea zentzudun bihur daiteke, basastoa etxabere bezala..#Basastoa 39,5-9; Has 16,12.
Jobek bere jokaera zuzendu behar lasai bizitzeko
13«Zeure burua zentzatzen baduzu
eta zeure eskuak Jainkoarengana hedatzen,#Jainkoarengana eskuak hedatu Ir 9,29; Is 1,15; Sal 88,10.
14egindako gaiztakeria urrutiratzen baduzu
eta maltzurkeria zuregan egoten utzi ez,
15orduan tente eraman ahal izango duzu burua;
ongi oinarritua#11,15 ongi oinarritua: H.h., birfindua, metalak bezala zikinetik garbitua., ez zara ezeren beldur izango.#burua tente 22,26.
16Ez zara zeure atsekabeaz aurrerantzean oroituko,
igarotako ura bezala izango da zuretzat.
17Eguerdia baino distiratsuago agertuko zaizu bizitza,
oraingo iluntasuna egunsenti bihurtuko.#iluntasuna egunsenti Is 9,1; 58,8-10; Sal 139,12. Ik. 17,12.
18Itxaropenik badela-eta seguru egongo zara,
babestua sentituz, lasai egingo duzu lo.
19Zeure atsedenean inork ez zaitu izutuko
eta jende asko hasiko zaizu zurikeriatan.
20Gaiztoak, berriz, gero eta ahulago begiak;
ez du ihesbiderik, heriotza beste itxaropenik ez».#Gaiztoek itxaropenik ez 8,13+. Ik. 6,8.

Currently Selected:

JOB 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy