YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 11

11
Lazaroren heriotza
1Gizon bat, Lazaro zeritzana, gaixo zegoen. Betaniakoa#11,1 Betania: Jerusalemdik hurbil, Oliamendiren ekialdera zegoen herrixka. zen, Maria eta honen ahizpa Martaren herrixkakoa.#Maria eta Marta Lk 10,38-39. 2(Maria hau —gaixo zegoen Lazaroren arreba— Jauna ukenduz igurtzi eta oinak bere ile-adatsez xukatu zizkiona zen).#ukenduz igurtzi 12,3. 3Bi ahizpek Jesusi albistea bidali zioten: «Jauna! Zure adiskidea gaixo dago».#Zure adiskidea 11,36. 4Jesusek, hori jakitean, esan zuen: «Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin».#Jainkoaren aintza azaltzeko 9,3.
5Marta, honen ahizpa eta Lazaro oso adiskide zituen arren, 6hau gaixo zegoela jakinda ere, Jesus beste bi egunez gelditu zen zegoen lekuan. 7Ondoren, esan zien ikasleei:
—Goazen berriro Judeara.
8Ikasleek esan zioten:
—Maisu, oraintsu juduek harrika egin nahi zizuten, eta hara zoaz berriro?#Jesusi harrika egin nahi 8,59+.
9Jesusek erantzun zien:
—Ez al ditu hamabi ordu egunak? Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea;#eguna eta gaua 8,12+. 10baina gauez dabilenak estropezu egiten du, ez baitu argirik.
11Eta erantsi zuen:
—Lazaro gure adiskidea loak hartu du#11,11 loak hartu du: Loa heriotzaren irudi zen.; baina banoa iratzartzera.#heriotza eta loa Mt 9,24; 1 Ko 11,30.
12Esan zioten, orduan, ikasleek:
—Jauna, loak hartu badu, sendatuko da.
13Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.
14Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek:
—Lazaro hil egin da, 15eta pozten naiz han ez izanaz, zeuen onerako izango baita, horrela sinets dezazuen. Goazen, bada, haren etxera.
16Orduan, Tomasek, Bikia zeritzanak, bere ikaskideei esan zien: «Goazen gu ere, berarekin hiltzera».#Jesusekin hiltzera Mk 14,31; Erm 6,8.
Jesus, piztuera eta bizia
17Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian. 18Betania Jerusalemdik hurbil dago, hiru kilometrora edo;#Betania Mt 21,17. 19eta judu asko etorri zen Maria eta Martarengana, nebarengatik doluminak ematera. 20Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen. 21Martak esan zion Jesusi:
—Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko. 22Baina, halere, badakit eska diezaiozun guztia emango dizula Jainkoak.
23Jesusek erantzun zion:
—Piztuko da zure neba.
24Eta Martak:
—Badakit, bai, piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan.#hildakoen piztuerakoan 5,28; 6,39; Dn 12,2; 2 M 12,44; Eg 24,15.
25Jesusek esan zion, orduan:
—Neu naiz piztuera eta bizia#11,25 Neu naiz piztuera eta bizia: Zenbait eskuizkribuk ez dakarte eta bizia; ik. 6,35 oh.; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.#Jesus da piztuera 6,39+. 26Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau?#sinesmena eta betiko bizia 3,15+.
27Martak erantzun zion:
—Bai, Jauna, sinesten dut zeu zarela Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortzekoa zena.#Jesus Mesias 1,41; 4,26. Jainkoaren Semea 1,34+. mundura etortzekoa 1,9; 6,14.
Jesusek hilobi ondoan negar
28Ondoren, Marta bere ahizpa Mariari dei egitera joan zen, eta esan zion isilka: «Maisua hemen dun eta hots egiten din».
29Berehala jaiki eta Jesusengana joan zen. 30Jesus artean herrixkan sartu gabe zegoen, Martak topatu zuen lekuan bertan. 31Orduan, hari doluminak ematen etxean zeuden juduek, Maria arin jaiki eta irten egin zela ikusirik, jarraitu egin zioten, hilobian negar egitera zihoalakoan. 32Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».
33Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik, 34esan zuen:
—Non ipini duzue?
Erantzun zioten:
—Jauna, zatoz eta ikusi.
35Jesusek negarrari eman zion.#Jesusek negarrari eman Lk 19,41. 36Han zeuden juduek esan zuten:
—Bai maite zuela!#Jesusek Lazaro maite 11,3.
37Baina batzuek esan zuten:
—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?#Itsuaren begiak ireki 9,6.
Lazaroren piztuera
38Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.#hilobia 20,1; Mt 27,60; Mk 15,46; Lk 23,53; 24,2. 39Jesusek esan zuen:
—Kendu harria.
Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:
—Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.
40Jesusek erantzun zion:
—Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?
41Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.#begiak jasorik 17,1. 42Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».#jendearengatik 12,30. sinets dezaten 6,29; 17,8.21.
43Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!»#ozenki deiadar egin 5,25+.
44Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten».#oihal-zerrendak eta aurpegiko zapia 20,6-7.
Agintariek Jesus hiltzea erabaki
(Mt 26,1-5; Mk 14,1-2; Lk 22,1-2)
45Jesusek egina ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.#askok sinetsi zuten 10,42+. 46Haietariko batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten. 47Orduan, apaizburu eta fariseuek Biltzar Nagusia bildu zuten, eta esan:
—Zer egin? Gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da!#guztiek sinetsiko 2,23+. 48Horrela jarraitzen uzten badiogu, guztiek sinetsiko dute berorrengan. Orduan, erromatarrek etorri eta birrindu egingo dituzte bai tenplua, bai herria.
49Biltzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusi zen Kaifasek, esan zien:
—Zuek ez dakizue tutik ere.#Kaifasen aholkua 18,14. 50Ez al zarete konturatzen hobe dela gizon bat herriarengatik hiltzea, herri osoa galtzea baino?
51Kaifasek ez zuen hori bere kabuz esan, baizik eta, urte hartan apaiz nagusi zenez, Jainkoaren izenean hitz egin zuen, Jesus herriaren alde hilko zela adieraztean; 52eta ez herriaren alde bakarrik, baita sakabanaturik zeuden Jainkoaren seme-alabak elkartzeko ere.#sakabanatuak elkartzeko 10,16+.
53Beraz, ordutik aurrera, Jesus nola hilko pentsatzen hasi ziren;#Jesus nola hilko pentsatzen 5,18+. 54hargatik, Jesus ez zen ibiltzen agerian juduen artean; basamortu ondoko bazter batera alde egin zuen, Efraim#11,54 Efraim: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 20 km ingurura dagoen herrixka batekin identifikatu ohi da. izeneko herrira, eta han egon zen bere ikasleekin.#Jesus ezkutuan 7,1.
55Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia, eta herrietako jende asko Jerusalemera joan zen Pazkoa baino lehen, garbikuntza-ohikuneetan parte hartzeko.#Pazkoa hurbil 2,13+. garbikuntza 2 Kro 30,17. 56Jerusalemera etorriak Jesusen bila zebiltzan eta, tenpluan topo egitean, galdetzen zioten elkarri: «Zer iruditzen zaizue? Ez ote da etorriko jaietara?»#Jesusen bila 7,11.
57Apaizburu eta fariseuek agindua zuten, inork Jesus non zen jakiten bazuen, sala zezala, atxilotu ahal izateko.

Currently Selected:

JOAN 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy