YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 12

12
Jefte, Efraimen leinuaren kontra
1Efraimen leinuko gizonak bildu, Jordan ibaia igaro eta Tzafon hirira joan ziren. Eta esan zioten Jefteri:
—Zergatik joan zara amondarren kontra borrokara guri dei egin gabe? Su emango diogu zure etxeari, zu barrenean zarela!#Efraimen leinuarekin gatazka 8,1-3.
2Jeftek erantzun:
—Nik eta nire jendeak amondarrekin eztabaida gogorra izan genuenean, eskatu nizuen laguntza, baina zuek ez gintuzuen libratu haiengandik. 3Beraz, salbatuko gintuenik ez zegoela ikustean, aurre egin nien amondarrei, neure bizia arriskatuz. Eta eskura eman zizkidan Jaunak. Zergatik zatozkidate orain niri borroka egitera?
4Orduan, Jeftek, Galaadeko gizonak bildurik, efraimdarrei eraso eta menderatu egin zituen. Efraimdarrek esan ohi zuten, Efraim eta Manasesen lurralde artean bizi ziren galaadtarrak efraimdarren artetik alde eginak zirela.
5Jordan ibaia Efraimen lurralderantz igarotzeko ibi edo pasabideak hartu zituzten galaadtarrek. Eta iheslarietakoren bat ibaia igarotzen uzteko eske hurbiltzean, efraimdarra zen galdetzen zioten; ezetz esaten bazuen, galaadtarrek#ibi edo pasabideak hartu 3,28; 7,24. 6«xibbolet»#12,6 xibbolet: Hitz honek galburu esan nahi du eta israeldar leinu guztiek ez zuten era berean ahoskatzen. esateko agintzen zioten. Hark, ordea, behar bezala ahoskatu ezin eta «sibbolet» esaten bazuen, harrapatu eta bertan, Jordango ibi ondoan, lepoa mozten zioten. Aldi hartan berrogeita bi mila efraimdar hil ziren.
7Sei urtez gobernatu zuen Jeftek Israel. Jefte galaadtarra hil zenean, bere sorterrian, Galaad lurraldean, ehortzi zuten.
ISRAELGO BESTE EPAILE BATZUK (12,8-15)
Ibtzan
8Ondoren, Belengo#12,8 Belen: Zabulonen lurraldeko Belen da (ik. Jos 19,15), ez Judakoa. Ibtzanek gobernatu zuen Israel. 9Hogeita hamar seme eta beste horrenbeste alaba izan zituen; alabak kanpora ezkondu zituen, baina semeentzat hogeita hamar neska ekarrarazi zituen kanpotik.
Zazpi urtez gobernatu zuen Ibtzanek Israel. 10Hil zenean, Belenen ehortzi zuten.
Elon
11Ondoren, Zabulongo Elonek gobernatu zuen Israel, hamar urtez. 12Hil zenean, Aialon hirian lur eman zioten, Zabulonen lurraldean.#Aialon Ik. Has 46,14; Zen 26,26.
Abdon
13Ondoren, Hilelen seme Abdonek, Piratongoak, gobernatu zuen Israel. 14Berrogei seme eta hogeita hamar biloba izan zituen; nork bere astoa zuen, gainean ibiltzeko. Zortzi urtez gobernatu zuen Israel. 15Hil zenean, Piraton hirian ehortzi zuten, Efraimen lurraldean, amalektarren mendialdean.

Currently Selected:

EPAILEAK 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy