YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 7

7
Akaz erregearentzat mezua
1Akaz#7,1 K.a. 734. urteko siro-efraimdar gerra deiturikoaren inguruan kokatzen dira 7—8 kap.ak. Siria eta Efraimgo —hau da, Israel edo Ipar Erresumako— erregeak Asiriaren kontra elkartu ziren, eta Judako erregea ere elkartasun horretara erakarri nahi izan zuten. Akazek ez zuen amore eman, eta efraimdarren erasotik libratzeko asiriarrengana jo zuen laguntza eske, Isaiasen oharpenei jaramonik egin gabe. Erreinuak bizirik iraun zuen, baina zerga astuna ordaindu behar izan zion Asiriako erregeari., Jotamen semea, Uziasen biloba, Judako errege zela, Siriako errege Retzinek eta Israelgo errege Pekahek, Remaliasen semeak, Jerusalemi eraso egin zioten, baina ezin izan zuten konkistatu.#Akaz 1,1+. Pekah 2 Erg 15,27-31. siriarrek eta israeldarrek Jerusalemi eraso 2 Erg 16,5-9; 15,37.
2Siriarrak Efraimen kanpatuak zeudela jakin zutenean#7,2 Siriarrak… jakin zutenean: H.h., Daviden etxeari berri hau eman zioten: Aram (hau da, siriarrak) Efraimen kanpatua dago. Daviden etxe esamoldeak Jaunak errege-etxearen iraupenari buruz Davidi eginiko agintzariaren oroitzapena dakar (ik. 2 Sm 7,5-16)., erregeak, bere etxekoek eta herri osoak dardara egin zuten, haizeak jotzean basoko zuhaitzek dardara egin ohi duten bezala.
3Orduan, Jaunak Isaiasi esan zion: «Hartu zeure seme Xear-Jaxub#7,3 Xear-Jaxub: Izenak hondar bat itzuliko da esan nahi du. Izen profetikoa da, zenbait herritar Jaunarengana itzuli eta zigorretik onik aterako dela iragartzen duena (ik. 10,20-22). eta zoaz Akazengana; goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean aurkituko duzu.#oihal-garbitzailearen soroa 36,2; 2 Erg 18,17. 4Eta esaiozu:
«Egon erne, baina lasai!
Ez beldurtu, ez ikaratu
Siriako Retzinen
eta Remaliasen semearen
haserre-sumina dela eta,
kea darien ilinti-mutur bi
besterik ez baitira.#Egon lasai 30,15. Ez beldurtu 8,12. haserre-sumina dela eta 51,12-13.
5Zu galtzeko
elkar hartu dute siriarrek
eta Israelgo herri eta erregeak.
Honela diote:
6“Igo gaitezen Judaren aurka,
setia dezagun eta menpean hartu,
eta jar dezagun bertan errege
Tabeel-en semea#7,6 Tabeel-en semea: Pertsonaia hau Damaskoko —edo beharbada Jerusalemgo bertako— gorteko goi-funtzionarioren bat izan daiteke.”.
7Baina hona zer dioen Jaunak:
Ez, ez da horrelakorik gertatuko!#ez da horrelakorik gertatuko 8,10; Sal 33,10.
8-9Damasko da Siriako hiriburu,
eta Retzin Damaskoko buruzagi;
Samaria da Efraimgo hiriburu,
eta Remaliasen semea
Samariako buruzagi;
baina hirurogeita bost urte barru,
Efraim, suntsitua,
ez da jadanik herri izango.
Sendo sinesten ez baduzue,
ez duzue sendo iraungo».#Sendo sinetsi 2 Kro 20,20.
Emmanuelen ezaugarria
10Beste mezu hau ere eman zion Jaunak Akazi Isaiasen bidez: 11«Eskaiozu zeure Jainko Jaunari ezaugarri bat, nahiz lurraren barrenean nahiz zeru gorenean».#ezaugarria 7,14; 8,18; 20,3; 37,30; 38,7-8; Ep 6,36-40; Jr 44,29-30; Mt 16,1-4.
12Eta Akazek erantzun: «Ez dut ezaugarririk eskatuko, ez dut Jauna tentatu nahi».#Jauna tentatu Ir 17,2; Dt 6,16.
13Orduan, Isaiasek esan zuen:
«Entzun, Daviden ondorengook:
gizakiak nekaraztea aski ez duzuela,
nire Jainkoa ere nekarazi
nahi al duzue?
14Jaunak berak emango dizue, bada,
ezaugarria:
hona, andre gaztea#7,14 andre gaztea: Erregearen emaztea da segur aski, eta aginduriko semea Judako errege-etxeari bizirik eutsiko dion Akazen ondorengoa. Grekozko antzinako itzulpenak birjina itzuli zuen eta, horren arabera, Mateoren ebanjelioak Maria Jesusen amari egokitzen dio Isaiasen iragarpena (ik. Mt 1,23); bere zentzu estuaz gaindi luzatzen da iragarpena, Daviden etxeari eginiko promesak beteko zituen Mesiasen jaiotza iragarriz. haurdun dago
eta semea izango du,
eta Emmanuel,
hau da, “Jainkoa gurekin”,
jarriko dio izen.#semea izango du Has 16,11; Ep 13,5; Lk 1,31. Emmanuel 8,8.10; Mt 1,23. Ik. 41,10+; Sal 46,8.12.
15Gatzatua eta eztia#7,15 Gatzatua eta eztia: Janari hautatua dira, ugaritasunaren adierazgarri; ik. adib. esnea eta eztia darizkion lurraldea esaldia Ir 3,8an.
jango ditu haurrak,
gaitza baztertzeko
eta ona aukeratzeko
gauza izan arte.#gaitza baztertu eta ona aukeratu Dt 1,39; 2 Sm 14,17; 1 Erg 3,9.
16Baina haurra gaitza baztertzeko
eta ona aukeratzeko gauza
izan baino lehen,
hutsik geldituko da
halako beldurra ematen dizueten
bi erregeen lurraldea#7,16 bi erregeen lurraldea: Asiriarrek, K.a. 734-732 urteetan, Damaskoko erreinua eta Israelgoaren zati bat konkistatu eta menderatu zituzten..
17Egun txarrak#7,17 Egun txarrak: Esanahia eztabaidatua da. Txarrak hitza ez dator jatorrizkoan eta, askoren iritziz tx.eko azken lerroa eranskina denez gero, zoriontsuak ere izan daitezke iragarritako egunak.
etorraraziko dizkizue Jaunak
zuri, zeure herriari eta familiari,
Israelgo erreinua Judarengandik
bereizi zenez gero
izan ez diren bezalako egunak;
hots, Asiriako erregea
bidaliko dizue.#Asiriako erregea bidali 8,7-8; 10,5-6; 36,1.
18Egun hartan, Jaunak txistua jo
eta euliak pilaka bezala
etorraraziko ditu egiptoarrak
Nilo ibaiaren azken bazterretatik,
erleak samaldan bezala
asiriarrak beren lurraldetik.
19Etorri eta denak pilan
kokatuko dira
mendiarte sakon eta haitzarteetan,
sastraka eta zelaietan.
20Egun hartan,
Eufrates ibaiaz beste aldean
errentan harturiko labanaz
moztuko dizue Jaunak buruko ilea#7,20 buruko ilea: Ik. 3,24 oh.,
kenduko bizarra
eta izterrondoko ilea.
Asiriako erregea da, alegia, labana».#ilea, bizarra moztu 3,24; Ez 5,1. Ik. 2 Sm 10,4-6.
21Egun hartan, bakoitzak behi bat edo bi ardi baizik ez baditu ere, 22gatzatua jateko adina esne emango diote. Bai, lurraldean bizirik geldituko diren guztiek gatzatua eta eztia jan ahal izango dituzte.#bizirik geldituak 4,3+.
23Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.#mahastia sasi-toki 5,6+.10. 24Ehiztariak bakarrik sartuko dira bertan beren gezi eta uztaiez, lurralde osoa sasi- eta lahar-toki bihurtuko baita. 25Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira.#larre-toki 5,17; 27,10; 32,14. Ik. 17,2; Ez 25,5; So 2,6-7.

Currently Selected:

ISAIAS 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy