YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 34

34
Jaunak nazioak zigortuko
1Zatozte#34,1 Zatozte: 34—35 kap.ek —zenbaitek Apokalipsi txikia deituek (ik. 24,1 oh.)— Bigarren Isaiasekin (40—55) zerikusi handia dute. Nazioen —Edomen batik bat— zigorra eta erabateko suntsipena, eta Jerusalemen berriztapena eta ospea aurkezten dute. entzutera,
nazio guztiok,
adi egon, herriok!
Entzun beza lurrak
eta bertan bizi direnek,
munduak
eta munduko sorkari guztiek.#Zatozte, naziook 41,1; 49,1; Mi 1,2. Entzun, lurra 1,2; Dt 32,1.
2Haserre baitago Jauna nazioekin,
sumindua haien gudarosteekin:
erabat suntsitzea erabaki du,
hilketara eman ditu.#Jauna nazioekin haserre 30,27-28.
3Hildakoak bazterretan
botako dituzte:
haien gorpuek kiratsa botako dute,
mendiak haien odolez bustiko dira.#Hildakoak bazterretan 5,25; 14,19-20.
4Zeruko izar guztiak hauts egingo dira
eta zerua
erroilua bezala biribilduko;
izar guztiak erori egingo dira,
piku-hostoak eta mahats-hostoak
zimeldu eta erortzen diren bezala.#zerua biribildu Ap 6,12-14.
Hilketa izugarria Edomen
5Jaunaren ezpata egarri da zeruan:
horra, Edomgo#34,5 Edom: Itsaso Hilaren hego-ekialdeko lurraldea; Botzra (6. tx.) bertako hiriburu izan zen garai batean. herriaren aurka,
Jaunak hondamendira
kondenatua duen
herriaren aurka dator erasoz.#Jaunaren ezpata 27,1; 31,8; 66,16; Jr 12,12; 46,10; Ez 21,13-22. Edomen aurka 63,1-6; Jr 49,7-22; Am 1,11+.
6Jaunaren ezpata odolez betea,
gantzetan bustia dago:
sakrifizioetako bildots
eta akerren odolez
eta aharien giltzurrun-gantzez.
Izan ere,
sakrifizioa burutu behar du Jaunak
Botzra hirian,
hilketa izugarria Edom herrian.#hilketa, sakrifizioa Jr 46,10; Ez 39,17-20; So 1,7. Botzra 63,1; Jr 49,13.22; Am 1,12.
7Bufalo, zekor eta zezenak,
batera eroriko dira denak;
odoletan blai geldituko da
haien lurraldea,
gantzetan bustia bertako hautsa.
8Bai, Sionen aldeko auzian
erabakia du Jaunak
etsaiei ordaina emateko
eta haien lepotik mendekua
hartzeko garaia.#Jaunaren mendekua etsaien aurka 35,4; 59,18; 61,2; 63,4; 66,6; Jr 50,28+.
9Edomgo errekak bike bihurtuko dira
eta lurra sufre.
Bikeak bezala
su hartuko du lurraldeak.#lurra sufre Has 19,24-28; Ap 14,10-11.
10Ez da itzaliko ez gau eta ez egun,
ketan egongo da etengabe.
Hutsik geldituko da
menderik mende,
handik ez da sekula inor igaroko.
11Hontza eta kirikinoa
jabetuko dira hartaz,
hontz zuria eta belea
jarriko han bizitzen.
Nahas-mahas eta huts
bihurtuko du#34,11 Nahas-mahas eta huts bihurtuko du: H.h., Nahas-mahasaren nibela eta hutsaren plomua ezarriko dizkio. Eraikuntza-tresnak (ik. 28,17) suntsitzeko tresna bihurtzen dira (ik. 2 Erg 21,13; Nk 2,8). Nahas-mahas eta huts Has 1,2an kreazio aurreko kaosa adierazteko erabiltzen diren hitzak dira. Jaunak.#piztien bizitoki 13,21+. Ik. Ap 18,2.
12Ez da han gehiago
erregerik izendatuko,
handiki eta buruzagiak,
denak galduko dira.
13Laharrak aterako dira
hango jauregietan,
sasiak eta garduak gotorlekuetan.
Basa txakurren bizileku izango da,
ostruken gordeleku.#Laharrak, sasiak 5,6+; 25,2.
14Han bilduko dira
basakatu eta hienak,
basakerrak
bata bestearekin elkartuko.
Gau-mamuaren#34,14 Gau-mamua: Jatorrizkoak Lilit dio, Mesopotamiako mitologian ezaguna zen deabru emea; Palestinan gau-mamu bilakatu zen. egoitza
eta atseden-toki izango da.
15Han egingo du sugeak habia,
han egin eta berotuko arrautzak,
eta bere babespean aterako umeak.
Hantxe bilduko dira saiak ere,
arra emearekin elkartuz.
16Hartu Jaunaren liburua#34,16 Jaunaren liburua: Isaiasen mezuen bilduma dela pentsatu ohi da. eta irakurri:
hauetako abere batek ere
ez du huts egingo,
arrari ez zaio lagunik faltako,
Jaunak berak agindu baitu,
haren espirituak elkartu ditu.
17Bere eskuz lurraldea neurtu du
eta bakoitzari bere saila izendatu.
Betiko izango dira haren jabe,
menderik mende biziko bertan.

Currently Selected:

ISAIAS 34: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy