YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 30

30
Probetxu gabeko hitzarmena
1Hau dio Jaunak:
«Ai zuek, jende errebeldea!
Nire oniritzirik gabe
eratzen dituzue egitasmoak
eta nire borondatearen aurka
burutzen hitzarmenak#30,1 burutzen hitzarmenak: H.h., egiten isur-opariak; hitzarmenak burutzeko errituak ziren. Judako erresumak 713-702 bitartean Egiptorekin eginiko hainbat hitzarmen aipatzen da.,
horrela
bekatua bekatuaren gain pilatuz.#jende errebeldea 1,2-4; 30,9. Nire oniritzirik gabe egitasmoak 28,15; 29,15.
2Egiptora jotzen duzue,
niri galdetu gabe,
faraoiaren babespean jartzera,
Egiptoren gerizpean gordetzera.#Egipto euskarri hutsala 31,1-3; 36,4-6.9.
3Baina faraoiaren babesa
lotsabide gertatuko zaizue,
eta Egiptoren gerizpeko gordelekua laidogarri.#faraoiaren babesa lotsabide 20,5.
4Zuen buruzagiak Tanis-era
eta zuen mandatariak
Hanes-era#30,4 Tanis, Hanes: Niloren deltako hiriak. iristean,
5asmo guztiak ustel aterako zaizkie
probetxugabeko herri horrekin;
ez baitie ezeren laguntzarik
eta probetxurik ekarriko,
lotsa eta laidoa baizik».
6Negeveko basapiztiei buruz#30,6 Negeveko basapiztiei buruz: Negev Palestina hegoaldeko basamortua da, Egiptorako bidean igaro beharrekoa; basapiztiak hitza mezuaren lehen hitzetan inspiratua dirudi. mezua:
«Lehoi orrolari, sugegorri
eta dragoi hegalariz
josia dagoen lurralde beldurgarri
eta arriskutsuan barrena,
hor daramazkiote
beren aberastasun bikainak,
astoen bizkarretan
eta gameluen konkorretan,
probetxugabeko herriari.
7Alferrekoa eta hutsa da
Egiptoren laguntza;
horregatik,
izen hau jarri diot:
“Geldigaitza#30,7 Geldigaitza: H.h., Rahab; Leviatan bezala (ik. 27,1 oh.), mitologiazko itsas munstroa da (ik. Jb 7,12 oh.). Hemen eta Sal 87,4an (ik. oh.) Egiptori ematen zaio izen hori. mugiezin” ».
8Jaunak hau agindu zidan:
«Ea, beraien begi aurrean
idatz ezazu hau oholtxoan
eta egin zigilaturiko agiria,
gerorako geldi dadin,
betiko lekukotzat».#idatzi betiko lekukotzat 8,1-2.16; Jr 36,2; Hab 2,2-3.
Herri errebeldea
9«Herri errebeldea,
seme engainatzaileak dira benetan,
Jaunaren irakaspena ez baitute
onartu nahi.#Herri errebeldea 30,1+. Jaunaren irakaspena 1,10+.
10Hau esaten diete profetei:
“Ez izan ikuskaririk,
ez agertu egia,
baizik eta guri atsegin zaiguna esan,
amets liluragarriak agertu.#ez agertu egia 1 Erg 22,8-27; Jr 11,21; Am 2,12. atsegin zaiguna 2 Tm 4,3.
11Alde bide zuzenetik.
Ez iezaguzue aurrean jar
Israelen Jainko santua”».#Ez aurrean jarri Jainkoa 1,4; Jb 21,14.
12Horregatik,
hau dio Israelen Jainko santuak:
«Nire hitza
mespretxatu egiten duzue,
eta bidegabekerian
eta maltzurkerian
duzue konfiantza,
hauek dituzue euskarri.#bidegabekeria euskarri 28,15; Sal 62,11.
13Beraz,
zeuen gaiztakeriaren ondorioz,
goitik behera pitzaturiko
harresi garaiari bezala
gertatuko zaizue:
pixkanaka okertu
eta, halako batean, gutxien ustean,
lurrera amiltzen da.
14Hautsi eta erabat txikitzen den
buztinezko pitxerrarena bezalakoa
izango da zuen hondamena:
su-bazterretik ilintia
nahiz putzutik ura
ateratzeko adinako puskarik
ez zaio gelditzen».#pitxerrarena bezalakoa Jr 19,11.
15Hau dio Jainko Jaunak,
Israelen Jainkoak:
«Geldi eta lasai egotea
da zuen salbabidea;
patxada eta konfiantza,
zuen indarra».
Ez duzue, ordea, hala nahi izan,#lasai egotea salbabidea 7,4. Ik. 28,12+.
16baizik eta esan duzue:
«Ez, zaldiz egingo dugu ihes».
Bai horixe, beharko egin ihes!
Eta zuek areago:
«Gurdi bizkorrak hartuko ditugu».
Zuen pertsegitzaileak
bai izango direla bizkor!#ihes egingo 22,3.
17Etsai bakar batek mehatxu egin,
eta zuetako milaka ihesi.
Bostek bakarrik mehatxu,
eta den-denok ihesi.
Azkenean,
mendi-gailurrean utzitako
bandera-kirtena
eta tontorrean utzitako
guda-bandera bezain bakan
geldituko zarete.#Etsai bakarraren mehatxuz Dt 32,30.
Jauna, barkatzeko prest
18Hala ere, zuei barkatzeko begira,
errukia agertzeko prest dago Jauna,
Jainko zuzena baita.
Zoriontsuak
harengan itxaron dutenak!#errukia agertzeko prest 54,8. Zoriontsuak… Sal 2,12+.
19Siongo herria,
Jerusalemen bizi zaretenok,
ez duzue
negar egin beharrik izango.
Laguntza eske oihu egitean,
Jaunak barkatu egingo dizue
eta entzun orduko erantzun.#ez gehiago negarrik 25,8+. oihu egitean erantzun 65,24.
20Larrialdi eta atsekabe artean
bizi beharko baduzue ere,
irakasle duzuen Jauna
ez zaizue gehiago ezkutatuko;
zeuen begiz ikusiko duzue.
21Zeuen belarriz entzungo duzue
atzetik esaten:
«Hona hemen bidea,
hemendik ibili».
Noiz jo eskuinera, noiz ezkerrera
erakutsiko dizue#30,21 Noiz… dizue: Honela ere itzul daiteke: Eskuinera nahiz ezkerrera saihestuko zaretenean, bidea erakutsiko dizue..
22Eta kutsatutzat joko dituzue
zilarrez apainduriko jainko-irudiak
eta urrez estalitako idoloak.
Trapu zikinak bezala
botako dituzue kanpora,
esanez: «Utikan hemendik!»#idoloak botako 2,20+; 27,9.
23Euria emango dizue Jaunak
lurrean ereindako haziarentzat,
eta gari mardul eta oparoa
emango du lurrak.
Egun hartan zuen abereak
larre zabaletan bazkatuko dira.#lurrak fruitua emango Lb 26,3-5.
24Lurra lantzen dizueten
idi eta astoek
belar gozoa izango dute jateko,
aska betean izango ere.
25Hilketa handiaren egunean,
etsaien dorretxeak
eroriko direnean,
errekak eta ur-xirripak jaitsiko dira
mendi handi
eta muino garai orotatik.#errekak jaitsiko Jl 4,18.
26Jaunak bere herriaren zauriak lotu
eta sendatuko dituenean,
ilargiak eguzkiak bezala
egingo du argi;
eguzkiaren argia, berriz,
zazpi aldiz handiagoa izango da,
zazpi eguzkirena batean bezalakoa.#zauriak sendatu Os 6,1. Ik. 1,6. eguzkia argitsuago 9,1. Ik. 13,10+.
Jaunak Asiria zigortuko
27Horra non datorren Jauna bera urrutitik.
Garretan eta ketan dago
haren haserrea,
sumina dariela haren ezpainak;
su kiskalgarria dirudi haren mihiak,#su kiskalgarria 10,17; 29,6+.
28leporainoko uholde oldartsua
haren arnasak.
Galbahean bezala
astinduko ditu nazioak,
muturrekoaz bezala
masailetik lotuko,
hondamenera eramateko.#uholde oldartsu 8,7-8; 28,2; Jkd 5,23.
29Zuek, berriz,
kantuari ekingo diozue,
jai arratsean bezala;
bihotzean poz izango duzue,
Israelen Harkaitz den
Jaunaren mendira
txirula-doinuz erromes
doanak bezala.#Israelen Harkaitz 26,4+.
30Bere ahots bortitza
entzunaraziko du Jaunak
eta bere indar eraginkorra
erakutsiko,
haserre gorri eta sugar kiskalgarriz,
ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.#Jaunaren ahots bortitza Sal 29,4. sugar kiskalgarriz 29,6+.
31Beldur-ikara izango du Asiriak,
Jaunaren ahotsa entzutean
eta hark zigorrez jotzean.#Asiriaren zigorra 10,5-19; 14,24-27; 31,8-9.
32Danbolin eta zitara-soinuz
ospatuko duzue
Jaunak leporatuko dion
zigorraldi bakoitza.
Gogor ere gogor
erasoko dio Jaunak#30,32 Gogor… Jaunak: Esaldia iluna da jatorrizkoan..
33Asiriako erregearentzat
aspalditik gertu dago
erreleku sakon eta zabala,
egur-pila handia.
Jaunaren arnasak emango dio su,
sufre-bolada baten antzera.#sufre-bolada Has 19,24; Ez 38,22.

Currently Selected:

ISAIAS 30: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy