YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 23

23
Tiro eta Sidonen aurka
1Tiroren aurkako mezua.
Egin garrasi,
itsas zabaleko#23,1 Tiro: Sidonekin batera feniziar hiririk garrantzitsuena. itsas zabaleko: H.h., Tarsiseko: Ik. 2,16 oh. Tarsis lurraldeari buruz, ik. Jon 1,3 oh. Feniziarrek urrutiko kostaldeetan koloniak ezarriak zituzten (ik. 7. tx.). ontziok,
hondaturik baitago
zuen babes-portua.
Zipretik itzultzean jakin duzue.#Tiroren aurka Ez 26—28; Am 1,9-10; Za 9,2-4. itsaso zabaleko ontziak 2,16+.
2Mutu egon, kostaldeko jendeok,
Sidongo merkatariok;
zuen ordezkariek
itsasoa zeharkatzen zuten,
3itsasoko ur handiak.
Nilo ibai ondoko ale eta uztari
irabazi ederra ateratzen zenioten.
Sidon, nazioarteko merkataritza-gune
bihurtua zinen.#nazioarteko merkataritza-gune Ez 27,12-25. Ik. Ap 18,11-17.
4Lotsa zaitez orain, Sidon,
itsas gotorleku!
Itsasoa honela mintzo baitzaizu:
«Ni ez naiz sekula
erdiminetan egon,
ez dut umerik izan,
ez seme-alabarik hazi ere».
5Egiptoarrek dardara egingo dute
Tiroren hondamendiaren#23,5 Tiroren hondamendia: Askotan erasotua eta setiatua izan arren, suntsitu Alexandro Handiak suntsitu zuen Tiro, K. a. 332. urtean.
berri jakitean.
6Zoazte Tarsiseraino,
egizue garrasi, kostaldeko jendeok!
7Hau duzue zeuen hiri festazalea,
aspaldidanik eraikia?
Hau, urrutian koloniak
jartzen zituena?
8Nork erabaki du, beraz,
Tiroren hondamendia?
Erreinu berriak sortu zituen;
haren merkatariak printzeak ziren,
haren salerosleak
mundu guztian aintzat hartuak.#merkatariak printzeak Ap 18,23.
9Jaun ahalguztidunak erabaki du,
ospezale horien
harrokeria beheratzeko,
mundu guztian ohoratuak zirenak
lotsarazteko.#harrokeria beheratua 2,11; Ez 28,6-10; Jb 22,29.
10Landu itzazu zeure lurrak, Tiro#23,10 Landu: Qumrango eskuizkribu nagusiaren eta antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak zeharkatu dio. Tiro: Jatorrizkoak Tarsis alaba dio; segur aski, Tiro alaba behar du 12ko Sidon alabaren (Sidon hiriburuaren) paralelo gisa.,
Nilo bazterrekoek
lantzen dituzten bezala,
orain ez baituzu porturik.
11Jaunak itsasoaren aurka
luzatu du eskua,
erreinuak dardarazi ditu;
Kanaango gotorlekuak
desegiteko agindu du.#Jaunak eskua luzatu 11,15; 14,27. Ik. 5,25+.
12Eta Sidoni esan dio:
«Akabo zure jolasak,
Sidon hiriburu!
Neskatxa bortxatuaren pareko
egin zaituzte.
Zipreraino ihesi bazoaz ere,
ez duzu atsedenik izango».
13Begira Babiloniari:
galdua da herria.
Basapiztien menpe utzi du Asiriak;
eraso-dorreak altxaturik,
jauregiak desegin dizkio
eta lurraldea
hondakin-pila bihurtu#23,13 Tx. osoko testua oso iluna da, eta bai itzulpena, bai aipaturiko gertakizunen identifikazioa, zalantzazkoak..#Basapiztien menpe 13,31+.
14Egizue garrasi,
itsas zabaleko ontziok,
hondaturik baitago
zuen babes-portua.
15Orduan, Tiro ahaztua geldituko da hirurogeita hamar urtez, errege baten bizialdian, alegia. Urte horiek igaro ondoren, harako emagalduaren kantak dioena gertatuko zaio Tirori:#hirurogeita hamar urtez Jr 25,11-12.
16«Hartzazu zitara, egizu herri-jira,
emagaldu ahaztu horrek!
Jo dakizun ongien, kanta aspertu gabe,
zutaz ohar daitezen!»
17Hirurogeita hamar urteon buruan, Jaunak berriro hartuko du Tiroren ardura, eta honek bere lehengo irabazpidera joko du, eta munduko erresuma guztiekin harremanak berrituko, emagaldu gisa. 18Baina haren merkataritza-irabaziak Jaunari sagaratuak izango dira; ez dira gordeko, ez pilatuko, baizik eta Jaunaren zerbitzarientzat izango dira, nahikoa jan eta dotore jantzi daitezen.#atzerritarren irabaziak Jaunarentzat 45,14; 60,4-14; Za 14,14.

Currently Selected:

ISAIAS 23: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy