YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 13

13
Babiloniaren aurka
1Babiloniaren aurkako mezua, Jainkoak Amotzen seme Isaiasi agertua.#Babiloniaren aurka 21,1-10; 47,1-15; Jr 50—51; Ap 17—18.
2«Jaso guda-bandera
mendi soil baten gailurrean!
Egin irrintzia
eta altxa besoak gudariei,
handikien atetik eraso dezaten!#Jaso bandera 5,26+.
3Gudariei dei egin
eta aginduak eman dizkiet:
neure haserrearen ordezkari
aukeratu ditut,
nire ohorearen
defendatzaile gartsu baitira».
4Entzun zalaparta mendietan:
jendetza handia dirudi.
Entzun erresumen,
bildu diren herrien iskanbila.
Jaun ahalguztiduna
ikuskapena egiten ari zaio
borrokara doan gudarosteari.#erresumen iskanbila Jr 50,9.
5Urrutiko lurraldetik datoz,
zerumugaz haraindi.
Jauna bera dator etorri,
bere haserrearen
ordezkari dituenekin,
eskualde osoa txikitzera.
6Egin garrasi,
gainean baita Jaunaren eguna!
Hor dator Jainko ahaltsuaren
hondamen-indarrez.#Jaunaren eguna Jl 1,15+.
7Orduan, denei besoak
eroriko zaizkie,
denek adorea galduko dute.#adoregabeturik Jr 6,24; Ez 7,17.
8Beldur-ikarak joko ditu,
eta hain estua eta larria
izango da egoera,
ezen erdiminetan dagoen
emakumea bezala
bihurrituko baitira.
Harri eta zur eginik
begiratuko diote elkarri,
aurpegiak lotsaz gorri dituztela.#erdiminetan emakumea bezala 21,3; 26,17; Jr 4,31+.
9Horra hor Jaunaren eguna,
gupidagabeko eguna,
haserrez eta sumin goriz gainezka;
lurraldea basamortu bihurtuko du
eta bertako bekatariak suntsituko.
10Zeruko izar eta konstelazioek
ez dute gehiago argirik emango;
eguzkia atera orduko ilunduko da,
eta ilargiak ez du argi egingo.#eguzkia ilundu Jr 4,23+; Am 8,9+; So 1,15.
11Honela dio Jaunak:
«Zigortu egingo dut
mundua bere bidegabekeriengatik,
gaizkileak beren gaiztakeriengatik.
Zapaldu egingo dut
handiputzen harrokeria,
lurrera botako jauntxoen oilarkeria.
12Urre garbia baino urriago,
Ofirko urrea baino urriago
bihurtuko dira gizakiak.#Ofirko urrea 1 Erg 9,28.
13Dar-dar egingo du zeruak
eta lurrak oinarritik ikara,
Jaun ahalguztidun honek
neure haserrea eta sumin goria
azalduko dudan egunean.
14Orduan, gazela izutuaren antzera
ibiliko da jendea,
artzain gabeko artalde
sakabanatuaren antzera.
Bakoitzak bere herrira joko du,
nork bere lurraldera ihes egingo.#artzain gabeko artalde 1 Erg 22,17; Ez 34,5+. Bakoitza bere herrira Jr 51,9.
15Aurkituko dituzten guztiak
hil egingo dituzte,
harrapatuko dituztenak
ezpataz botako.
16Haurtxoak txikitu
egingo dizkiete begien aurrean,
etxeak hustu,
emazteak bortxatu.#Haurtxoak txikitu Os 14,1+.
17«Mediar herria#13,17 Mediar herria: Media gaur egungo Iran aldea da. Herri hau Isaias baino mende bat geroago agertu zen historian, lehenbizi babiloniarrekin elkarturik Asiriaren aurka (612. urtean erori zen Ninive), eta gero pertsiarrekin batera Babiloniaren aurka (539an erori zen Babilonia)., zilarrak axolarik
eta urreak ardurarik ez dion jendea,
zirikatuko dut Babiloniaren aurka.#Mediar herria Jr 51,11.28.
18Beren geziez
botako dituzte gazteak;
ez dute jaioberrien errukirik,
ez haurren gupidarik izango.
19Babilonia, erresumarik ederrena,
kaldearren bitxi eta harrotzeko bidea!
Nik, Jainko honek, desegingo dut,
Sodoma eta Gomorra#13,19 Sodoma eta Gomorra: Ik. 1,9 oh.
desegin nituen bezala.
20Ez da han egundo berriz inor biziko,
bizilagunik gabe
geldituko da sekulako.
Beduinoek ere ez dute han
kanpadendarik jarriko,
ez eta artzainik geldituko.
21Basakatuak sartuko dira han,
hontzek beteko dituzte etxeak,
ostrukak biziko dira,
mendi-ahuntzak ibiliko saltoka.#basapiztien bizileku 14,23; 27,10; 32,14; 34,10-17; Jr 10,22; 50,39+.
22Gazteluetan basatxakurrak
eta jauretxe ederretan otsoak
egongo dira uluka.
Badatorkio ordua Babiloniari;
ez da egun askotarako».

Currently Selected:

ISAIAS 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy