YouVersion Logo
Search Icon

HEBREARREI 13

13
Kristau-jokabidea
1Eutsi senide arteko maitasunari.#senide arteko maitasuna Erm 12,10; 1 Ts 4,9; 1 P 1,22; 2 P 1,7; 1 Jn 3,10-18. 2Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta.#jakin gabe aingeruak etxean hartu Has 18,1-8; 19,1-3; Tb 5—7.
3Oroit zaitezte preso daudenez, zuek ere haiekin batera preso bazeundete bezala; oroitu tratu txarrez erabiliez, zuek ere, haiek bezala, gorputza duzue eta.
4Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.#ezkontza-harremanak 1 Ko 6,13-19; Ef 5,5.
5Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.#Ez zaitut… Dt 31,6. 6Beraz, uste osoz esan dezakegu:
Jauna dut neure alde, ez naiz beldur:
zer egin dezake
nire kontra gizakiak? # Jauna… Sal 118,6.
7Oroit zaitezte Jainkoaren hitza hots egin zizueten zeuen zuzendariez, eta jarraitu berorien fedeari, nola bizi eta nola hil diren kontuan hartuz.
8Jesu Kristo bat bera da atzo, gaur eta beti. 9Ez zaitzatela edozein eratako doktrina arrotzek lilura. Garrantzizkoena Jainkoaren dohainaz barrutik sendotzea da, eta ez janariei buruzko arauez arduratzea, hauek ez baitiete ezer onik ekarri bete dituztenei.#janariei buruzko arauak Erm 14,2-23; 1 Ko 8,8; Kol 2,16-22; 1 Tm 4,3.
10Guk badugu aldare bat#13,10 aldare bat: Ez da ageri garbi Eukaristiako aldarea ala gurutzeko aldarea den, non Kristok bere burua opari eskaini baitzuen., eta santutegi zaharraren zerbitzura daudenek ezin dute horretan eskaintzen den oparian parte hartu. 11Izan ere, juduen apaiz nagusiak santutegi barrura eramaten du barkamen-oparitzat eskainitako abereen odola; baina abere horien gorputzak kanpalekutik kanpora erretzen dira.#gorputzak kanpalekutik kanpora erretzen Lb 16,27. 12Horregatik, Jesusek ere, bere odolaz herria sagaratzeko, hiritik kanpora#13,12 hiritik kanpora: Idazlea Jesus hil zeneko Golgota muinoaz ari da; hau Jerusalemgo harresietatik kanpo zegoen. jasan zuen heriotza.#Jesus hiritik kanpora hil Jn 19,17.20. 13Goazen, bada, gu ere Jesusengana, kanpalekutik kanpora, haren desohorea bera eramanez, 14mundu honetan ez baitaukagu hiri iraunkorrik, baizik eta geroko hiriaren bila gabiltza. 15Beraz, Jesusen bidez eskain diezaiogun Jainkoari oparitzat etengabeko gorespena, geure ezpainez beraren izena aitortuz.#oparitzat gorespena Sal 50,14.23; 2 Kro 29,31. geure ezpainez beraren izena aitortuz Os 14,3.
16Ez ahaztu on egiteaz eta elkarri laguntzeaz, horrelako opariak baititu Jainkoak atsegin.
17Egin zeuen zuzendarien esanak eta izan horien menpeko, zuetaz arduratzen baitira eta zuen kontu eman beharko baitiote Jainkoari; horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka; honek ez lizueke inolako onik ekarriko.#zuzendarien menpeko 13,7; 1 Ts 5,12.
18Egizue otoitz guregatik. Gure ustez, garbi daukagu kontzientzia, gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza. 19Otoitz egiteko eskatzen dizuet, batez ere, berriro zuen artera laster itzul nadin.
Azken gurariak eta agurrak
20Bakea ematen duen Jainkoari egiten diot otoitz zuen alde. Berak piztu zuen hildakoen artetik Jesus gure Jauna, betiko ituna ezartzeko bere odola isuri eta ardien Artzain handi bihurtu zena.#betiko ituna Is 55,3; 61,8; Jr 32,40; Ez 37,26. ardien Artzain handi Is 63,11. 21Bakearen Jainkoak gai egin zaitzatela egite on ororen bidez haren nahia betetzeko; burutu dezala guregan berari atsegin zaion guztia Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni menderen mendetan! Amen.
22Arren, senideok, ondo hartuko ahal duzue sermoi hau! Hitz labur batzuk erantsiz bidaltzen dizuet#13,22 Hitz… dizuet: Honela ere itzul daiteke: Hitz labur batzuk besterik ez dizuet idatzi. Sermoi, h.h., oharpen-hitz/hitzaldi da. Azken tx. hauek dira idazki guztian kutsu pertsonala duten bakarrak. Hitzaldia bidaltzerakoan erantsiak dirudite.. 23Jakizue askatu dutela gure anaia Timoteo. Agudo etortzen bada, berarekin joango natzaizue ikustera.
24Agurtu zeuen zuzendariak eta fededun guztiak. Italiakoek#13,24 Italiakoek: Jatorriz italiarrak, baina Inperioko edozein probintziatan bizi zitezkeenak. agurtzen zaituztete.
25Jainkoaren grazia zuekin guztiokin.

Currently Selected:

HEBREARREI 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy