YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 44

44
Edalontziaren proba
1Josek agindu hau eman zion etxeko arduradunari: «Bete leporaino janariz gizon hauen zakuak, ezarri bakoitzari bere dirua zaku-muturrean,#dirua zaku-muturrean 42,25. 2eta diruarekin batera nire edalontzia, zilarrezkoa, gazteenaren zaku-muturrean».
Hark Joseren esana bete zuen.
3Biharamun goizean bidali zituzten Joseren senideak beren astoekin.
4Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari esan zion: «Zoaz gizon horien atzetik eta, atzemandakoan, esaiezu: Zergatik itzuli duzue gaizkia ongiaren truke?#gaizkia ongiaren truke 1 Sm 25,21; Jr 18,20; Sal 35,12; Es 17,13. Ik. 1 Sm 24,18; Es 20,22; Mt 5,39-44; Erm 12,17; 1 Ts 5,15; 1 P 3,9. 5Zergatik ostu diozue nire nagusiari, edateko eta etorkizuna iragartzeko#44,5 etorkizuna iragartzeko: Ura zeukan ontzi batean olio-tanta bat botatzen zuten, eta olioak hartzen zituen formen arabera iragartzen zuten etorkizuna. erabiltzen duen edalontzia? Benetan oso gaizki jokatu duzue!»
6Harrapatu zituen etxeko arduradunak, eta agindu bezala mintzatu zitzaien. 7Haiek erantzun:
—Ez zaitez horrela mintza, jauna! Zure zerbitzariok ez gara horrelakorik egiteko gauza! 8Aurrekoan gure zaku-muturrean aurkitutako dirua ere Kanaandik ekarri dizugu. Nola ostuko genuen, bada, zilar edo urrerik zure nagusiaren etxean? 9Beraz, gutariko bati edalontzia aurkitzen bazaio, hila bedi; eta gu geu, jauna, zure esklabo bihurtuko gara.
10Etxeko arduradunak, orduan:
—Ongi da! Baina edalontzia aurkitzen zaion hura bakarrik bihurtuko da nire esklabo; besteok errugabe izango zarete.
11Berehala, nork bere zakua lurrera eraitsi eta ireki egin zuen. 12Gizonak anaia guztien zakuak ikertu zituen. Benjaminen zakuan aurkitu zuten edalontzia.
13Orduan, anaiek beren jantziak urratu zituzten#44,13 jantziak urratu: Atsekabea edo dolua adierazteko keinua (ik. 37,34 eta oh.). eta, nork bere astoa kargaturik, hirira itzuli ziren. 14Juda eta beste anaiak Joseren etxean sartu —hantxe baitzegoen oraindik Jose— eta lurreraino ahuspeztu zitzaizkion.
15Josek esan zien:
—Baina, zer egin duzue? Ez al zenekiten ni bezalako batek den-dena igar dezakeela?
16Judak erantzun zion:
—Zer esan diezazukegu, jauna? Zein aitzakia jarri? Nola zuritu geure burua? Jainkoak berak nabarmen jarri du gure bekatua. Zeure esklabo gaituzu, jauna, gu denok eta bai edalontzia aurkitu zaiona ere.
17Josek erantzun zuen:
—Ez dut inola ere horrelakorik egingo! Edalontzia aurkitu zaion hura bakarrik izango da nire esklabo; gainerako guztiok zoazte bakean zeuen aitarengana.
Juda Benjaminen alde atera
18Judak, Joserengana hurbilduz, esan zion:
—Arren, jauna, utziozu zeure zerbitzari honi bi hitz esaten; faraoiaren pareko zara zu eta ez zakizkit haserre! 19Aurreko txandan zuk, jauna, aitarik nahiz beste anaiarik ba ote genuen galdetu zenigun. 20Baietz erantzun genizun: bagenuela oraindik aita zaharra, eta zahartzaroan jaio zitzaion seme bat ere bai. Gure aitak oso maite zuela, berau zelako bere emazte kutunarengandik gelditzen zitzaion bakarra, bestea hila zuenez. 21Anaia hura hona ekartzeko esan zenigun zure zerbitzarioi, ikusi nahi zenuela eta. 22Guk, aldiz, adierazi genizun, jauna, mutikoak ezin zuela aita utzi, aita hilko ez bazen. 23Zuk, hala ere, gure anaia gurekin ez bazetorren, ez azaltzeko berriro zure aurrera esan zenigun. 24Gure aitarengana itzulirik, zuk esandakoa adierazi genion. 25Handik aldi batera, garia erostera berriro itzultzeko agindu zigun,#Handik aldi batera 43,1-14. 26eta guk erantzun genion ez gintezkeela etor geure anaia gazteena geurekin ez bagenekarren, hura gabe ezin ginela zure aurrera agertu. 27Orduan, zure zerbitzari den gure aita honela mintzatu zitzaigun: «Dakizuenez, neure emazte Rakelek bi seme sortu zizkidan. 28Batak alde egin zidan eta ez dut berriro ikusi: piztiaren batek irentsi duelakoan nago.#Batak alde egin zidan 42,13+. 29Beste hau eraman eta zoritxarren bat gertatuko balitzaio, ni, agure hau, atsekabez hilko nintzateke».#atsekabez hilko 42,38. 30Orain, bada, ez naiteke joan zure zerbitzari den gure aitarengana hain berea duen mutikoa gabe. 31Gurekin ez doala ohartu orduko, hilko litzateke; geure aita zaharra atsekabez hilobiratuko genuke. 32Gainera, nik, zure zerbitzari honek, neure gain hartua dut mutikoaren erantzukizuna; hitza eman nion aitari; berekiko errudun izango nintzateke betiko, itzuliko ez banio.#itzuliko ez banio 43,9+. 33Horregatik, bada, har nazazu esklabotzat mutikoaren ordez, eta doala hau anaiekin. 34Ez naiteke aitarengana itzul neure anaia Benjamin gabe. Ez nuke ikusi ere nahi gure aitak hartuko lukeen atsekabea.

Currently Selected:

HASIERA 44: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy