YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 37

37
Joseren historia (37,1—50,26)
Joseren ametsak
1Jakob Kanaanen bizi zen, beraren gurasoak atzerritar gisa ibili ziren lurraldean. 2Hona Jakoben senitartearen historia.
Jose, hamazazpi urteko gaztea zelarik, artzaintzan zebilen bere anaiekin, bere aitaren emazte Bilha eta Zilparen semeekin. Josek bere anaien gaiztakeriaren#37,2 anaien gaiztakeria: Izan daiteke anaiek batak besteari nahiz Joseri nahiz beste jende bati egindako gaiztakeria, familiari izen txarra jartzen ziona. berri ematen zion aitari.#Jose 30,22-24. Bilha eta Zilparen semeak 30,1-13; 35,25-26. 3Israelek maiteago zuen Jose beste seme guztiak baino, zahartzaroko semea baitzuen, eta jantzi apain bat#37,3 jantzi apain bat: H.h., tunika luze besoduna (ik. 2 Sm 13,18). Horrelako soinekoa ez zen egokia lanerako. egina zion.
4Aitak maiteago zuela ikusirik, anaiak gorrotatzen hasi zitzaizkion eta hitza bera ere ukatu egiten zioten.#hitza ukatu Ik. 45,3.15.
5Behin batean, Josek amets bat izan zuen eta, kontatu zienean, are gehiago gorrotatu zuten anaiek.#Joseren ametsak 37,10; 42,9.
6—Entzun nire ametsa —esan zien—. 7Gari-balak lotzen ari ginen soro erdian. Hartan, nirea jaiki eta zutik jarri zen, eta zuenak nirearen inguruan ahuspeztu ziren.
8Anaiek esan zioten:
—Geure errege edo menderatzaile izan behar ote zaitugu?
Eta are gehiago gorrotatu zuten bere amets eta esanengatik.#errege edo menderatzaile Ir 2,14; 1 Sm 10,27; Lk 19,14.
9Beste amets bat ere izan zuen eta anaiei kontatu zien, esanez:
—Beste amets bat ere izan dut: Eguzkia, ilargia eta hamaika izar ahuspezten zitzaizkidan aurrean.
10Aitari eta anaiei kontatu zienean, aitak esan zion haserre:
—Zer amets da hori? Zure aurrean jarri behar ote dugu zu gurtzeko zeure amak, senideek eta nik neuk?
11Anaiek bekaitzez begiratzen zioten; aitak, ordea, gauza hauek sarritan hausnartzen zituen.#Anaien bekaizkeria Eg 7,9.
Joseren anaien mendekua
12Joseren anaiak Sikemera joanak ziren, aitaren artaldea larratzera. 13Israelek Joseri esan zion:
—Zure anaiak Sikemen dira ardiak larratzen. Haiengana joan behar duzu.
Josek erantzun zion:
—Prest nauzu.
14Aitak esan zion:
—Zoaz zure anaiak eta artaldea nola dabiltzan ikustera, eta ekarri haien berri.
Israelek, bada, Hebron haranetik Sikemera bidali zuen. Hara iristean, 15gizon batek landan zehar noraezean ikusi eta galdegin zion:
—Zeren bila zabiltza?
16Josek erantzun:
—Neure anaien bila. Esadazu non ari diren larratzen!
17Gizonak esan zion:
—Alde egin dute hemendik. Dotanera zihoazela entzun diet.
Joan zen, bada, Jose anaien ondoren eta Dotanen aurkitu zituen.
18Anaiek urrutitik ikusi zuten eta, beraiengana hurbildu aurretik, hura hiltzeko akordioa hartu zuten.#hura hiltzeko akordioa 1 Sm 19,1; Jr 11,18-21; Mt 21,37-39; 27,1.
19—Badator ameslaria —ziotsaten elkarri—. 20Ea, hil eta jaurti dezagun putzu batera, eta basapiztiaren batek irentsi duela esango dugu. Orduan ikusiko dugu zertan gelditzen diren horren ametsak.#hil eta jaurti putzura Jr 38,4.6.
21Hori entzutean, Jose haien eskuetatik libratu nahian hasi zen Ruben.
—Ez dezagun hil! —esan zien—.#Ruben 37,29; 42,22. 22Ez isuri odolik! Jaurti ezazue eremuko putzu batera, baina ez kalterik egin.
Jose haien eskuetatik libratu egin nahi zuen, aitari itzultzeko.
23Honela bada, Jose hurbildu zenean, anaiek soinean zeraman jantzi apain hura kendu zioten, 24heldu eta putzu batera jaurti zuten. Hutsik zegoen putzua, urik gabe. 25Ondoren, jateko eseri ziren.
Jose ismaeldarrei saldua
Horretan, Joseren anaiek Galaadetik zetorren ismaeldar bidaiari-talde bat ikusi zuten. Egiptora zihoazen, gameluetan usaingarriak, ukendua eta mirra eramanez. 26Judak esan zien anaiei: «Zer irabazten dugu geure anaia hil eta beraren heriotza ezkutatuz? 27Ea, sal diezaiegun ismaeldarrei, kalterik egin gabe, anaia hau geure odolekoa dugu eta».
Amore eman zuten anaiek. 28Honela, madiandar merkatariak#37,28 madiandar merkatariak: 25ean ismaeldar bidaiari-talde bat zen; datu honek eta kontaeraren beste zenbait inkoherentziak —Ruben eta Judaren funtzioek, adib.— testuak pasadizo beraren bi tradiziozko kontakizun bateraturik ematen dizkigula adierazten dute, baina elkarrekin ongi josi gabe. handik igaro zirenean, Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei. Hauek Egiptora eraman zuten.#saldu zieten Za 11,12; Mt 26,15; Eg 7,9.
29Rubenek, putzura itzuli zenean, ez zuen Jose barruan aurkitu. Orduan, soinekoak urratu 30eta, anaiengana itzulirik, esan zien: «Ez dago mutikoaren arrastorik! Zer egin behar dut nik orain?»
Jose hildakotzat emana
31Orduan, aker bat hil eta Joseren jantzia harturik, akerraren odoletan busti zuten. 32Gero, aitari bidali zioten mezu honekin: «Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez».
33Jakobek ikusi eta esan zuen: «Nire semearena da. Basapiztiaren batek txikitu eta irentsi dit».
34Jakobek bere jantziak urratu zituen. Gero, doluz jantzirik#37,34 doluz jantzirik: H.h., gerri inguruan zakua jarririk. Nahigabe- eta dolu-adierazgarriak dira tx.ean azaltzen diren keinuak., egunetan egin zuen negar bere semearengatik. 35Seme-alaba guztiek kontsolatu nahian jardun arren, berak ez zuen nahi izan. Honela zioen: «Ez! Doluminez jaitsiko naiz Hildakoen Egoitzara, nire semearengana». Eta negarrari ematen zion.
36Bien bitartean, Egiptora iritsi ondoren, madiandarrek faraoiaren funtzionario eta guardiaburu zen Potifarri saldu zioten Jose.

Currently Selected:

HASIERA 37: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy