YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 18

18
Isaaken jaiotzaz bigarren agintzaria
1Behin batean, Jauna agertu zitzaion Abrahami Mambreren#18,1 Mambre: Ik. 13,18 oh. artadian. Abraham oihal-etxolaren sarreran eserita zegoen, berorik handieneko orduan. 2Begiak jasorik, hiru gizonezko#18,2 hiru gizonezko: Kontakizunean, hiru gizonezko azaltzen dira 16. eta 22. tx.etan, Jauna 20an eta 33an eta bi aingeru 19,1ean. Idazlearentzat Jainko Jauna da, bi aingeru lagun dituela, Abrahamek bidaiaritzat hartzen duena. Abrahamek ekialdeko jendearen ohiko abegikortasunez hartzen ditu. ikusi zituen bere aurrean zutik. Ikusi orduko, lasterka joan zitzaien oihal-etxolaren sarreratik. Ahuspez jarri 3eta esan zien:
—Ene Jauna, begiko banauzu, ez alde egin, arren.#abegikortasuna 19,2-3; 24,31-33; Erm 12,13; Heb 13,2; 1 P 4,9. 4Berehala ekarriko dizuet ura, oinak garbitzeko. Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean. 5Jateko zerbait ekarriko dizuet indarberri zaitezten. Gero, bideari jarraituko diozue. Zerbaitegatik igaro zarete zeuen zerbitzari honen ondotik.
—Ongi da —erantzun zioten—; egizu esan bezala.
6Abraham korrika sartu zen oihal-etxolara, Sararengana, eta esan zion:
—Bizkor, egizu orea irinik onenaz hirurentzat eta presta itzazu opil batzuk.
7Abraham bera bizi-bizi joan zen ukuilura, eta, zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion; honek berehala atondu zuen. 8Hartu zituen gatzatua, esnea eta atonduriko okela, eta bisitariei eraman zizkien. Haiek jaten zuten bitartean, zutik egon zen bera ondoan, zuhaizpean. 9Bukatzean, esan zioten:
—Non da Sara zure emaztea?
—Oihal-etxolan —erantzun zuen Abrahamek.
10Jaunak esan zion:
—Zinez, urtebete barru#18,10 urtebete barru: H.h., biziaren garaian, hau da, udaberrian, natura berpizten den garaian, edo udazkenean, euriek bizi berria sortzen duten garaian. itzuliko natzaizu, eta ordurako zure emazte Sarak semea izango du.
Sara adi-adi zegoen oihal-etxolako ate ostean.#Sarak semea izango 15,4; 17,16-21; 21,1-2; Erm 9,9. 11Abraham eta Sara oso zaharrak ziren, eta iragana zuen Sarak seme-alabak izateko garaia. 12Horregatik, irri egin zuen#18,12 irri egin zuen: Ik. 17,19 oh. Sarak, bere artean pentsatuz: «Agor-agorra nagoelarik, senti ote nezake atseginik? Eta nire senarra zaharra dela, gainera».
13Orduan, Jaunak esan zion Abrahami:
—Zergatik ari da irribarrez Sara, zaharra izanik, semerik ezin duela izan pentsatuz? 14Ba ote da ezer ezinezkorik Jaunarentzat? Urtebete barru itzuliko natzaizunean, Sarak semea izango du!#Ba ote ezinezkorik Jaunarentzat? Jr 32,17.27; Jb 42,2; Mt 19,26; Lk 1,36-37; Heb 11,11-12.
15Sarak, beldurturik, ukatu egin zuen, esanez:
—Ez dut irribarrerik egin.
—Nola ezetz! Irri egin duzu —erantzun zion hark.
Sodomako suntsipena iragarri
16Ondoren, gizon haiek Sodomarantz#18,16 Sodoma: Ik. 13,10 oh. abiatu ziren. Abrahamek lagundu egin zien apur batez, agurtu aurretik.#Sodoma (eta Gomorra) 10,19; 13,10; 14; 19,1-29; Dt 29,22; Is 13,19; Ez 16,53-56; Nk 4,6; Mt 10,15; 11,23-24; Ju 7; Ap 11,8. 17Honela ziharduen Jaunak berekiko: «Egingo dudanaren berri eman gabe utzi behar ote dut Abraham?#berri eman gabe utzi? Am 3,7; Jn 15,15. 18Izan ere, berau izango da herri handi eta ahaltsu baten buru eta herri guztientzat bedeinkazio-iturri.#herrientzat bedeinkazio-iturri 12,3+. 19Berau hautatu dut bere seme-alaba eta etxekoei Jaunaren arabera bizitzen irakasteko, on eta zuzen dena eginez. Eta nik, Jaunak, bete egingo dut Abrahami aginduriko guztia».#on eta zuzen dena eginez 2 Sm 8,15; Is 9,6; Jr 22,3.15; 23,5; Sal 89,15.
20Esan zion, beraz, Jaunak Abrahami: «Izugarria da Sodoma eta Gomorraren aurkako salakuntza. Larriegia da hiri horien bekatua. 21Salakuntza hori egiaztatzera joan behar dut, eta egiazkoa den ala ez ikusi».
22Gizasemeek#18,22 Gizasemeek: Bi aingeruak dira (ik. 19,1), Jauna Abrahamekin gelditzen baita. Sodomarantz jo zuten.#Abrahamen erregua 20,17; Ir 32,11-14; Zen 11,2; 1 Sm 7,8-10; 12,19-25; Is 53,12; Jr 15,1; Am 7,1-6; Sal 106,23; Jn 17,20; St 5,16.
Abrahamen erregua
Abraham, berriz, Jaunaren aurrean zutik gelditu zen. 23Hurbildurik, esan zion:
—Egiaz, errugabea galdu behar ote duzu errudunarekin#18,23 errugabea/erruduna: Abrahamek, bere eskari-otoitzean, gizatalde bateko lagun guztiak, errudun izan edo errugabe, zori berean loturik daudela suposatzen du, garaiko ustearen arabera; era berean, zenbait errugabek elkarte osoa salba dezake. Beste hau ere aipatzen da: Jaunak ez luke zuzen jokatuko errugabea errudunarekin batera hilaraziko balu (ik. 18,25). batera? 24Beharbada, berrogeita hamar errugabe izango dira herri horretan. Horiek ere hilarazi behar ote dituzu? Ez ote zenioke barkatuko hiri osoari berrogeita hamar errugabeongatik? 25Utikan zuregandik errugabea errudunarekin batera hilaraztea! Nola jokatuko duzu, bada, berdin batarekin zein bestearekin? Munduaren epaileak ez ote du zuzenbiderik egingo?#Munduaren epailea 1 Sm 2,10; Is 2,4; Sal 94,2.
26Jaunak erantzun:
—Baldin berrogeita hamar errugabe aurkitzen baditut, haiengatik hiri osoari barkatuko diot.
27Abrahamek esan zion:
—Hara, hauts eta errauts besterik ez naizen arren, ene jaun horri mintzatzera ausartzen naiz. 28Gerta daiteke berrogeita hamarrera iristeko bost falta izatea. Hiri osoa suntsituko ote duzu bost horiengatik?
—Ez —erantzun zion Jaunak—, ez dut suntsituko, berrogeita bost errugabe aurkitzen baditut.
29Eta Abrahamek, berriro:
—Gerta daiteke berrogei besterik ez izatea.
—Ba —ihardetsi zion Jaunak—, ez dut suntsituko berrogei horiengatik.
30Abrahamek esan zion:
—Ez zaitez haserre, ene Jauna, oraindik ere mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hogeita hamar besterik ez izatea.
—Ez dut suntsituko hogeita hamar aurkitzen baditut —erantzun zion Jaunak.
31Abrahamek, berriro ere:
—Badakit ausartegia naizela, baina badaiteke hogei besterik ez izatea.
—Ez dut suntsituko hogei horiengatik —erantzun zion Jaunak.
32Eta Abrahamek, oraindik:
—Ez haserre, Jauna, beste behin mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hamar besterik ez izatea.
Jaunak erantzun zion:
—Ez dut suntsituko hamar horiengatik.#hamar besterik ez Jr 5,1; Ez 22,30; Mi 7,2; Sal 14,2.
33Abrahamekin mintzatzen amaitu ondoren, alde egin zuen Jaunak. Eta Abraham bere oihal-etxolara itzuli zen.

Currently Selected:

HASIERA 18: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy